Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 28

Urtean Zeharreko 34. astea

2019ko Azaroaren 28a, Osteguna

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-J-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 21, 20-28 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Jerusalen gudari-taldez inguratua ikusten duzuenean, jakin ezazue hurbil dela haren hondamendia. Orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara; herri-barruan daudenek alde egin bezate; eta soroan direnak, ez bitez sar etxean, zigor-egunak bait dira, idatzirik dagoen guztia betetzeko egunak.
Errukarriak, egun haietan ahurdun daudenak, edo bularreko haurra dutenak!

Estualdi handia izango bait da lur-gainean, eta zigorra herri honen aurka. Ezpatapean eroriko dira, katepean eramango dituzte jentil-herri guztietara, eta jentilek zapalduko dute Jerusalen, jentilen aldia bete arte.
Zantzuak izango dira eguzkian, ilargian eta izarretan, estu ibiliko dira lurrean herrialdeak, itsasoaren orruz eta uhin-indarrez zoratuta. Gizakiak arnasarik gabe geldituko dira, munduari gainera datorkionaren beldurrez, zeruko indarrak ere dardaratuko bait dira.

Orduan, ikusiko duzue Gizonaren Semea indartsu eta aintza handitan etortzen hodei batean. Guzti hori gertatzen asten denean, zuti zaitezte eta jaso zuen buruak: hurbiltzen ari da zuen askatasuna».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Hitzaldi eskatologiazko” pasarte hau bi zatitan banatzen da: lehenengoan, Jerusalenen hondamendia kontatzen da (20-24. aa.); bigarrenean, munduaren azkena (25-28. aa.). Lehenengo zatia da Lukasen propioa, apokaliptikotik historiara bihurtzea gogoko zaio eta: “Jerusalen gudari-taldez inguratuta ikusten duzuenean... zigor-egunak dira” (20-22. aa.). Argi dago, beraz, Lukasek Jerusalenen hondamendia Jaungoikoaren epaitzat hartzen duela, bertako bizilagunen aurreko portaeragatik. Badirudi lehengoari begira gehiago dagoela etorkizunari baino.

- Hala ere, bada berezitasun bat azpimarratzea merezi duena: Jerusalenen gertatzen denak badu helburu bat, ikuspegi unibertsalera zabalik: “Jentilek zapalduko dute Jerusalen, jentilen aldia bete arte” (24. a.), hau da, testigantzaren aldia, edo-eta martirien aldia (horrela, Apostoluen Eginak liburuan).

- Jakina denez, Lukas ebanjelariari gogoko zaio salbamen historiako aldiak argi eta garbi zehaztea: Israel zaharraren aldia, aldien betetasuna Jesusen etorreraz eta Elizaren aldia. Jentilen aldia historiaren azken aldi honetan sartzen da. Lukasek aditzera ematen du jentilen aldiaren ondoren azken epaiketa izango dela. Horregatik 25-28. ataletan dator Gizonaren Semearen etorrera epaiketara: sinestedunak ez dauka zertan beldurtu, nahiz eta une horren deskribapenak Jaungoikoaren beldur sentimenduak sortu. Jaunaren etorrera, izan, “indartsu eta aintza handitan” izango da (27. a.): Berak ekarriko du askatasun betea eta behin betikoa, jainkozko pozez beteriko dohaina besterik ez den “askapena”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Pasarte honetan ere Lukasek bi maila nahasten ditu: Jerusalenen hondamendia -baliteke hori gauzatua zela berak Ebanjelioa idatzi zuenean-, eta azkenengoa edo Kristoren etorrera, ikaragarrizko ezaugarrien ondoren. Testuinguru honetan, Jesusen irakatsiak jasotzera dator berriro.

- Eta mezua argia da: kosmiko ezaugarri eta hondamendi horien erdian... “Gizonaren Semea ikusiko dute...” (27. a.); hau da, Kristoren garaipena seguru dago, indartsu eta aintzaz dator eta; salbatzera dator, ez hondatzera: “Jaso zuen buruak, hurbil da zuen askatasuna” (28. a.). Hauxe da Jesusek utzi digun mezua; itxarote hau dinamikoa eta arduratsua izango da, Berak hasi zuen Erreinua eraikitzen saiatuz; baina... “zutitu zaitezte...”. bere agintzariak bete dira.

- Ez da egoki gaur apokaliptiko sareetan nahastea eta eztabaidetan “galtzea”. Askoz hobe da, mezua nireganatzea, Kristoren eta nire garaipeneko adorez eta itxaropenez betetzen naizelako, bere alor berdinetan ari banaiz, Erreinuaren alde. Beragandik datorkit salbamena, Berarekin bat egin nuenetik niregan itsatsita daramatena, eta behin betikoa Berak eskainiko dit “indarrez eta aintzaz”. Horregatik pozez abestera ausartzen naiz: “Zatoz, Jesus Jauna”.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Erreinuko alorra geure gain uzten diguzu eta zure behin betiko eta askatasun presentzia agintzen diguzu. Egizu zure proposamenarekin bat eginda bizi nadila, zure garaipenaz plen-plen gozatzeko, gurea ere izango baita."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue