Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 27

Urtean Zeharreko 34. astea

2019ko Azaroaren 27a, Asteazkena

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-X-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 21, 12-19 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Eskuak erantsiko dizkizuete, erasoko dizuete, sinagogetara eta kartzeletara eramango zaituzte, baita errege eta agintarien aurrera ere, nire izenagatik. Horiek guztiek nire testigu izateko bide emango dizuete.

Sartu ondo bihotzean, ez daukazuela nola erantzungo buru-hausteen ibili beharrik. Nik emango bait dizuet hizkuntza eta jakinduria; eta hizkuntza eta jakinduria horri ezingo diote, ez erantzun, ez aurka egin, zuen etsai guztiek.

Gurasoek, senideek, ahaide eta adiskideek ere salatuko zaituzte; eta zuetako zenbait hil egingo zaituzte; guztiek gorroto izango zaituzte nire izenagatik; baina zuen buruko ile bat ere ez da galduko; zuen iraupenez, onik aterako duzue zuen bizia».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Hitzaldi eskatologikoak” bere hizkera profetikoaz jarraitzen du, sinestedunen bizitzaren eta lehenengo kristau elkartearen etorkizuna irudikatuz. Dena dela, ikuspegi zabalago batez, Jesusen profeziak gizaldi guztietako sinestedun eta kristau elkarteekin zer ikusia du. Jesusen irakatsi hauetan, praktikara jota, Apostoluen Eginak liburuko lehenengo kapituluen laburpen bat ezagutu genezake, jaioberri den Elizaren historiaren atarikoa bezala, jazarpena Jesusen jarraitzaile izatearen ezinbesteko ezaugarritzat agertzen delarik, sinesmenez eta eskuhartzez bere pazko misterioan kide izanez; Jaungoikoaren Erreinuaren hurbiltasunaren ezaugarri da eta Jaunaren etorreraren zain bizitzeko euskarri bezala.

- Baina, zergatik izan behar du jazarpenak Jesusen ikasleen eta kristau elkartearen bizitzaren ezaugarri? Seguruenez, ez zerbait ukatzearren, ezta Jesusen jarraitzaileen zintzotasuna aztertzearren; bestela baizik, Jaun Berpiztuaren eta bere Ebanjelioaren “testigu izateko” bide bihurtuko zaie (13. a). Sinesmenaren dohainak misioan partekide izatea eskatzen du eta ezin du agertu gabe utzi ebanjelizatzearen poztasuna.

- Jesusek ez du misioa haien gain uzten bakarrik, hori nola egin ere erakusten die. Izan ere, ikasleen testigantza eginkorra izango da, Jesusen pazko giroko testigantza munduan ematen jarraitzeko gauza badira. Ez dute izango beren buruen alde buru-hausten ibili beharrik (14. a.); ezin dute giza-erako defentsaren bila ibili; ez dute giza-estrategietara jo beharrik. Jaun berpiztuak ez ditu utziko bere testigu zintzoak, hizketan etorri harrigarririk gabe, ezta garaitu ezinezko adorerik gabe (15. a.). Guzti honek, Biblia esparruan, iraupena izena hartzen du, horixe da martirien ezaugarria.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Lukasek bere Ebanjelioa idazten duenean, kristau elkarteak bazeukan espetxe, jazarpen eta martiritzaren berri, batean kanpoko etsaien aldetik, eta bestetan barruko tirabirak, eragozpenak, ikuspegi ezberdinak eta saldukeriengatik. Horregatik Jesusen hitzak gogoratu eta biltzea itzelezko indar-iturri gertatzen zaie, bizi duten egoera latzari aurre egiteko. Horregatik, “zuon iraupenez onik aterako duzue zuen bizia” (19. a.). Hauxe da klabea: testigantza eta zintzotasuna.

- Eta testigantza eta zintzotasun hori posible dira; Jesus Berak ematen die beretarrei hitza azken eta behin betiko garaipenaz jabetuko direla; bere “jakituriak” berak lagunduko die beren buruak zaintzen eta testigantza ematen. Hori horrela delako... “zuen buruko ile bat ere ez da galduko” (18. a.): hori da bere promesa, nahiz eta “denak gorroto izango dizue nire izenagatik” (17. a.). Bidea ez da erraza, baina Bera, Jesus egongo da beretarrekin.

- Eta mezu hau gaur niretzat da, guretzat; egoera ezberdina izan arren (behar bada, ez jazarpen aldia), bere presentziaren eta laguntzaren eskaintzak gurekin jarraitzen du, egoera berri honi aurpegi emateko, bere “jakituriak” lagunduta. “Azkena”, beraz, ez dugu bere arreta eta laguntza gabe izango, bestetara baizik: bere hurbiltasuna eta presentziaren laguntza izango ditugu. Ados, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, eskerrak martirien testigantzagatik. Emaguzu zure indarra bizitzaren, askatasunaren eta justiziaren aldeko borrokan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue