Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 26

Urtean Zeharreko 34. astea

2019ko Azaroaren 26a, Asteartea

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-M-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 21, 5-11 )

Aldi hartan, norbaitzuek jauretxearen ederra goraipatzen zuten, harri ederrez eta eskaingaiez apaindua ikusten zutelako. Orduan Jesusek honela esan zien:
- «Etorriko dira egunak, eta ikusten dituzuen guzti hauetatik, ez da harririk harri-gainean geldituko, dena apurtu egingo dute».
Haiek galdera hau egin zioten:
- «Maisu, noiz gertatuko da hori?, eta zer izango da seinale, hori gertatzera dijoala?».
Jesusek erantzun:
- «Begira, ez zaitzatela inork lilura. Asko etorriko bait dira nire izenean, “Ni naiz” esaten, eta “laster da garaia”. Ez jarraitu horrelakoei. Borroka eta nahaspila-hotsak entzuten dituzuenean, ez ikaratu. Hauek gertatu behar dute lehendabizi, baina azkena ez da berehala izango».

Esan zien gainera:
- «Herriak herrien aurka jaikiko dira, eta erreinuak erreinuen aurka; lur-ikara izugarriak izango dira, baita izurriteak eta goseteak ere han eta hemen. Gauza beldurgarriak gertatuko dira eta ezaugarri handiak ikusiko zeruan».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukasen Ebanjelioko “Hitzaldi eskatologikoaren” hasiera da. Jesus jauretxean dago, agirian irakatsiz, eta Legemaisu eta farisearrekin eztabaida batzuk izan ditu. Jauretxearen edertasunak eskaintzen dio hitzaldirako gaia (5. a.). Iragarpena zorrotza eta berehalakoa da: “Etorriko da eguna...” (6. a.), entzuleak berehala eskatzen dizkiote guzti horren aurre-abisuak (7. a.). Jesusen erantzunak adi ipintzen ditu, lehenengo eta bat, ezaugarri faltsuen aurrean, ikasleak okerrera eramateko arrisku izango dira (8-11. aa.) eta, jarraian, jazarpena ezinbesteko ezaugarritzat iragartzen die (12-19. aa.).

- “Begira, ez zaitzatela inork liluratu” (8. a.): apokaliptiko giroko hizkera ezaguna da. Izan ere, asko izango dira Jesusen izenean hitz egingo dutenak, baina faltsukeriaz; horregatik gudu eta iraultzengatik ez daukate zertan beldurtu ikasleak (9. a.). Lukasek idazten duenean, “parusiaren atzerapena” elkartearentzat arazo bihurtu zen, hainbeste jazarpen eta zoritxarren artean, baina ez daki noiz izango den azkena: hori dela eta, pazientzian eta itxaropenean sendotu beharra du eta etorkizunaren aurrean baretu beharra.

- Hau guztia, Jesusen esanera, azkena baino lehen gertatu beharra da, baina “azkena ez da behingoan izango” (9. a.). Azkenaren aurreko gertaeren deskribapena zehatza da (10. a.), bien bitarteko aldikadarentzat aukera emanez (Elizaren aldia); aldi luzea, elkarteak bere testigantzan sendo iraun beharra izango du.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Gaurtik aurrera, eta larunbatera arte, Jesusen “hitzaldi eskatologikoa” irakurriko dugu, bertan etorkizuneko gertaerak eta munduaren azkenari dagozkionak izango ditugu kontakizun (ez dezagun ahaztu Liturgi Urteko azken astean gaudela); horregatik arrazoizkoa da azkenari buruz jardutea. Hizkera apokaliptikoa eta misteriotsua da (bestalde, hau ohikoa zen Lukasek Ebanjelioa idazten duen garaian).

- Azkena iristeko dagoela azpimarratzen digu. Ez da behingo baten etorriko, baina kontuz ibiltzekoa da; bertara goaz eta “zuhurtasunez” egin beharrekoa da, bizitzaren betea iristeko, Jaungoikoak Berak erakusten dizkigun bideetatik, nondik norakoak zehaztuz. Horregatik... “inork ez zaitzatela liluratu” (8. a.): behin eta berriz, gonbidatzen gaitu erne egoteko, egun oro izan dadin salbamen eguna, egunero adi egon gaitezen Jaungoikoaren hurbiltasunera zabalik eta bere etorreraren zain.

- Argi dago: ez da azkenaren aurrean beldurra sartzeko. Ez dut uste hori denik Jaungoikoaren hitzaren helburua. Egiten zaigun gonbidapen nagusia hauxe da: bizitzan “zuhurtasunez” joka dezagula, Jaungoikoaren presentziara zabalik, bide eta era askotara agertzen zaigu eta. Presentzia hau salbagarria da, eta ez kondenagarria. Onartu, bere bideetatik ibili, Berarekin eta bere salbamen dohainarekin topo egin... horra aurrean dudan EGITEKOA!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, egin gaitzazu solidarioak eta elkarren anai-arreba, elkarlanean mundu hau guztiontzat bizileku bihur dezakegula uler dezagun."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue