Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 25

Urtean Zeharreko 34. astea

2019ko Azaroaren 25a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-L-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 21, 1-4 )

Aldi hartan, Jesusek, begiak altxata, aberats batzuk ikusi zituen, dirua atabakara botatzen. Alargun behartsu bat ere ikusi zuen, txanpon bi botatzen. Eta honela esan zuen:
- «Benetan diozuet: alargun gaixo horrek, beste guztiek baino gehiago bota du. Beste horiek, gehiegi zutenetik eman bait dute oparitarako, honek, ordea, beharrezko zuenetik, bizitzeko zeukan guztia eman du».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lau bertsikulu xinple dira; lehenengo bikoitza, elkarren kontrako bi portaera erakusteko; bigarrena, irakasbide on bat agertzeko. Jesusek “begiratu” eta “ikusi” egiten zuen: jauretxeko atabaka aurrean bi jarrera oso ezberdinak. Lehenengoan, beren opariak ohituraz eskaintzen zituztenena, adjektibo xinple batekin kalifikatuak, zabalean hartuta, epaiketa dela ematen du: “aberatsak”. Bigarrenean, jokabide berezi eta eredugarria da; bertan parte hartzen duena behingoan zehazten da nor zen: emakume bat, “alarguna”, “behartsua”, balio gutxiko bi txanpon botatzen.

- Bigarren bertsikulu bikoitzean zera agertzen da: Jesusen “ikustea” ez dela azalean gelditzen, bihotzean sartzen dela, gizakiaren jokabideen hondo-hondoko eraginak aztertzeraino. Jesusek ikusi eta argiratzen duen giza-izatearen egia da, ez aberatsen itxurakeriak ez alargunaren apaltasunak ezkutatu ezin dutena. Eta hauxe da irakatsia: opariaren balioa ez da neurtzen eskaintzaren kopuruz, emailearen eskuzabaltasunaren eta baldintzen arabera baizik. Neurria neurri gabe ematea: “bizi izateko zeukan guztia eman du”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Berriro aurkitzen gara Lukasen ebanjelioko klabe batekin: behartsuen ahalegina eta indarra agirian ipini nahia, baina ez beren ekonomi indarrez eta eraginaren arabera, bizi dituzten beste balore batzuei begira baizik. Gaurko Ebanjelioan gertatutakoa: “alargun” eta “behartsu” hark (beraz, birritan baztertua) ez zuen uste inork ikusten zuenik (bera ez zebilen horretan); baina Jesus bai konturatu zen, eta horrexegatik guztiak jakitun ipini zituen.

- Harritzekoa da Jesusen “ikusteko” ahalmena: ez da azalean gelditzen, barruraino sartzen da, bihotzeraino eta hor aztertzen ditu giza-jokabidearen motibazio sakonak. Gaurko kasuan, emakume alargun eta behartsuarenak. Horra Jesusen estiloa, itxuran eta azalean ez gelditzeko proposatuz. Baina gogoan hartzeko “alargun behartsuaren” jarrera, bizitzeko zeukan guztia eskainiz.

- Hemen gelditzen zaigu gaurko ebanjelioko kontakizunak eskaintzen digun irakatsi ederra, ia bere bidea eta motibazioak jarraitzeko gogoak ematen digun! Hau bai dela egia: egunero -eta era askotara-, agertzen zaizkit antzeko aukerak, isilean, inor konturatu gabe, eta, gainera, Jesusen “ikusteko” ahalmena bizi eta lantzeko, hainbeste zertzelada ezagutu eta baloratzen jakiteko... Badaukat zer egin nire bizitzan!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, eskerrak ematen dizkizut nire anai-arrebengatik, isilean eta zarata gabe, egunero jokatzen dute, mundu hau hobea izan dadin, zure erregetzaz akorde jarriz."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue