Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 24

Urtean Zeharreko 34. astea
KRISTO, MUNDUKO ERREGE
2019ko Azaroaren 24a, Igandea

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-34-D-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 23, 35-43 )

Aldi hartan, herria eta agintariak keinuka ari zitzaizkion Jesusi, eta honela zioten:
- «Besteak salbatu dizkik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias eta Aukeratua baldin bada».

Gudariek ere iseka egiten zioten, ozpina emanez eta esanez:
- «Judutarren erregea baldin bahaiz, salbazak heure burua».

Gainean idazkun bat ipini zioten, grekoz, latinez eta eberkeraz idatzirik: “HAU DA JUDUTARREN ERREGEA”.

Gurutzetik zintzilik zeuden bi gaizkileetako bat, irainka ari zitzaion:
- «Hi ez al haiz Mesias? Salbazak heure burua eta salba gaitzak gu!».
Baina besteak honela esan zion haserre:
- «Hik ere, zigorpe berean egonda, ez al diok beldurrik Jaungoikoari? Guk ondo merezia diagu, gure eginengatik; Honek, ordea, ez dik inolako gaitzik egin».
Gero, esan zuen:
- «Jesus, oroi zaitez nitaz, zure Erreinura iristean».
Eta Jesusek berari:
- «Benetan diozut: gaur Nirekin izango zera paradisuan».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukasek Jesusen koroatze eszena ikusgarrizko joko batez zehaztuta eskaintzen digu. Azken multzoan herria dago, zer gertatuko begira; hurbilago, agintariak eta gudariak, gurutzearen oinetan, Jesusi irainka; lehenengo lekuan, Berarekin hizketan bi gaizkile eta, azkenik, bere salbamen hitzak.

- Ikuskizun horretan parte hartzen duen multzoak herria osatzen du. Gainerako protagonisten hitzetatik agiri denez, hori da beste motibo bat gehiago, erregeak onar ditzan ondorengo eskariak. Lehenengoa agintariena da, Satanasen hirugarren tentaldiko arrazoiak gogora ekarriz (4, 9); proba egiten diote Bera dela aukeratua, maitea, Jaungoikoaren gantzutua gogoratuz. Bere bizkarretik barre egiten dute errealitaterik sakonena aurrean ipiniz: Aita-Semeen arteko harremana. Gudariak mesias titulua gogoratzen dute politiko kutsuz beterik: errege batek boterea du; hori adierazi zion Jesusi Satanasek bigarren tentaldian, munduko lurralde guztien jabetasuna eskainiz, ez judeguena bakarrik (4, 6).

- Jesusen ondoan gurutzean eskegita zegoen gaizkileak jarri dio tentaldirik latzena, bera ere Jesusen ondoan sufritzen baitago. Eszena hau pathos beterik dator: zergatik gizonen Salbatzaileak, gizakien sufrimenduen aurrean hain errukitsuak, ez du erantzuten lurreko errukarrien garrasietara? Hau da deabru-keriazko probaldirik larriena, Aita-Semeen arteko batasuna eten gurakoa delako: “Hi ez al haiz, ba, Mesias?”. Jaungoikoaren Hitzarekin, Haren nahiarekin zerikusirik ez da agertzen; kosta ala kosta biziraupenaren senak eusten dio (4, 3). Azkenik, Erreinua handikiro gaurkotuz burutzen da eszena hau: “lapur onak” -tradizioz horrela deitzen diogu- paradisua lapurtzen du bizitzako azken unean, Jesusengan ustea jarriz, Honek ere Aitaren besoetan bere burua uzten duen era berean (23, 46).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ikaragarrizko ikuskizuna eskaintzen digu ebanjelariak gurutzeko eszena honetan. Itxura baten, etsaiak azpiratu dute Jesus, gizateria salbatzeko zeukan egiteko ederra deseginez. Hor agiri denetik, hauxe atera daiteke: “ez zela hori”, gezurti halako bat baino, Jaungoikoa ez zegoelako Berarekin, eta iragarri duen guztia gezur hutsa izan dela. Erlijiozko buruzagiak, gudariak eta Berarekin gurutzeratua zegoen batek hori ezagutu eta aitortzen dute. Dirudienez, hor amaitzen da dena.

- “Benetan diotsut: gaur Nirekin egongo zara paradisuan” (43. a.): baina gezurtitzat daukaten horrek dion azken hitza bat dator bere bizitza osoarekin: baztertuak eta gizarteak kondenatzen dituenak onartzen ditu. Barkamenak eta bizitza emateak jarraitzen dute bere klabeak izaten, eta hau azkenera arte. Erreinuaren arazo hori (“gaur Nirekin egongo zara paradisuan”, 43. a.) eta Jaungoikoarengan uste osoa (“Aita, zure eskuetan uzten dut nire espiritua” 46. a.) besteen alde eskainitako bizitza baten zutabe izaten jarraitzen dute. Ikuspegi horretatik bakarrik ulertu daiteke une honetan gertatu zenaren irakurketa. Ikusten denez, “errege” eta “erregetza” izatearen baldintza ez datoz bat bere aurka xaxaka ari direnak uste dutenarekin.

- BIDEA egin dugu Jesusen ondoan eta azkenera iritsi gara. Irakurketa honen klabea bere bizitzaren ESKAINTZA da. Eta hauxe da Maisuak parte hartzera gonbidatzen gaituen erregetza. Bestelako guztia gehigarri hutsa da. Anai-arreba hori, hauxe da gaur ospatzen dugun KRISTO MUNDUKO ERREGEAREN jaiak eskaintzen digun mezua: ESKAINTZA eta ZERBITZUA uneoro bizi eta landu behar ditugun oinarriak; gaur ere bai. Luzatzen digun gonbitea hauxe da, eta ez besterik; zorrotza benetan, baina itzelezko promesaz beterik: “Gaur Nirekin egongo zera...”. Onartuko al dugu gonbidapen hau!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, harrituta begira naukazu anaien alde zure bizitza eskaintzen duzun ordu honetan, Aitaren nahiari zintzo erantzunez. ESKERRAK zure erakutsi eder honengatik! Ikas dezadala Zeu bezala bizitzen!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue