Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 23

Urtean Zeharreko 33. astea

2019ko Azaroaren 23a, Larunbata

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-33-S-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 20, 27-40 )

Aldi hartan, hurbildu ziren Jesusengana saduzear batzuk, berpizterik ez dela dioten horietakoak, eta honela galdetu zioten:
- «Maisu, Moises-ek hau utzi zigun idatzirik: “Norbaiti anaia hilko balitzaio seme-alabarik utzi gabe, har beza hildakoaren anaiak emazte hori, eta sor bazaizkio ondorengoak bere anaiari”.
Zazpi anaia ziren, bada. Ezkondu zen lehenengoa, eta seme-alabarik gabe hil zen; bigarrena eta hirugarrena alargunarekin ezkondu ziren, eta horrela zazpiak seme-alabarik gabe hil ziren. Azkenik, hil zen hauen emaztea ere. Andre hori, hilen berpiztean, haietako zeinen emaztea izango da?

Jesusek honela erantzun zien:
- «Mundu honetako gizon-emakumeak ezkontzen dira, baina beste munduan eta hilen berpiztean parte izatea merezi dutenak, ez dira ezkonduko; hil ere ezin hil dira, aingeruak bezala bait dira, eta Jaungoikoaren seme, berpiztearen seme direlako.
Eta hilak berpizten direla, Moisesek berak adierazten zigun, sasiko hartan Jaunari, Abrahanen Jainko eta Isaaken Jainko eta Jakoben Jainko deitzen dionean. Ez da, beraz, hilen Jainko, biziena baizik; Harentzat bizirik bait daude guztiak».
Orduan idazlari batzuek esan zuten:
- «Maisu, ederki mintzatu zera».

Eta ez ziren ausartzen gehiago ezer galdetzen.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Saduzearrak Jesusengana hurbildu eta maltzurkeriaz galdetzen diote; horiek osatzen zuten garai hartan Israelgo erlijio-taldeetako bat. Apaiz taldearekin bat eginda agertzen da Jauretxeko kultuan, eta farisearrak beraiek baino ere tradizionalagoak ziren legea betetzen; saduzearrok desagertu egin ziren 70. urteko hondamendiaren ondoren. Lukasek dionez, ez zuten piztueran sinesten (27. a.), oraintsu Israelgo historian agertutako dotrina zenez.

- Galdera (28-33. aa.) errabinoen arteko eztabaidetan erabiltzen zen estilo ezagunean dator: kasu bat aurkeztu eta rabi maisuari -kasu honetan Jesusi- galdetuz, erantzun dezan; oraingo galdera hau azken muturreko bat da, apropos Jesus estularrian ipini nahirik: zeinena izango da emazte zazpi gizonekin ezkondu den emakumea?

- Jesusek, askotan ohi duenez, beste alor batera aldatuz, erantzuten die, berera ekarriz, Zeruetako Erreinura aldatuz: piztu ondoren, gizakien harremanak ez dira izango bizitza honetakoen antzekoak (34-36. aa.). Bere erantzunaren bigarren zatian (37. a.), Jesusek Bibliako argumentu bat aurkezten du piztueraren alde, saduzearrak lehendik dakitenera bidaliz, Moisesen hitzak behar den gogo garbiz irakurtzen badituzte (Ur 3, 2-6): Abrahan, Isaak eta Jakoben Jaungoikoa ez da hilen Jaungoikoa; horregatik Abrahan, Isaak eta Jakob Beragan bizi dira. Jesusen erantzunaren aurrean, galdetu ziotenak isildu egin ziren eta bestelako galderarik egiten ez ziren ausartzen (39. a.): Lukasek dakarren apartekotxoa da hau.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Saduzearrak Jesus, Maisu gazteari, planteatzen dioten gaia, sarea edo lakio bat jartzeko izan zen, azken muturreko eta barregarrizko kasu bat aurkeztuz; baina helburu jakin batekin: eztabaidatua zen arazo baten “harrapatu” eta salatu ahal izateko, bazterren barregarri utziz. Berriren berri “buruzagiak”, asko “zekitenak”, katigatu nahi dute; bestalde, jende xumeak ulertzen dio eta onartzen du bere mezua.

- Jesus, gure artean Jaungoikoaren presentzia bizia, egi handi bat iragartzera dator: gizakien helburua bizitza da, Jaungoikoa “ez delako hilen Jaungoikoa, biziena baizik” (38. a.) eta egoera berri horretan, ez da sortu beharrik ez bere indarrik beharko; horren ordez, biziak, maitasunak eta alaitasunak ez dute azkenik izango. Horrela delarik, heriotza ez da azken hitza; Jaungoikoak bere bizia eskaintzen digu, betirako, “Jaungoikoaren seme izatera eta piztueran partaide izatera deituak gera eta”. Hauxe da azken adierazpena.

- Eta aukera zoragarria gu fededunontzat. Honetara gonbidatzen gaitu Jaunaren Hitzak eta hemen aurkitzen gera: Berarekin “Jerusalenera” igo dugu, bere irakatsiak jaso ditugu, bere proposamenak onartu ditugu. Zorionak, anai-arreba, BIZITZARA deituak gaudelako! Bizi gaitezela horrela sentitzen eta sinesten dutenei dagokien bezala.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emaguzu ezagutzera guri diguzun maitasuna, oparitu diguzun BIZITZA maitatu eta zaindu dezagun."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue