Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 22

Urtean Zeharreko 33. astea

2019ko Azaroaren 22a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-33-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 19, 45-48 )

Aldi hartan, Jesus jauretxean sarturik, han salerosketan ari zirenak botatzen hasi zen, esanez:
- «Idatzirik dago: “Nire etxea otoitz-etxe izango da”; zuek, ordea, lapur-zulo egin duzue».
Eta egunero jauretxean erakusten ari zen.

Apaiz nagusiak, idazlariak eta herriko zaharrak, ordea, erditik kendu nahiez zebiltzan; baina ez zuten asmatzen zer egin; herri guztia zoraturik bait zegoen Hari entzuten.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ebanjelikoko pasarte hau bi zatitan banatu daiteke: lehenengoan, jauretxeko saltzaileen aurka Jesusen hitzak agertzen dira; bigarrenean, Lukasek Jesusen lur-gaineko azken egunetako zehaztasun batzuk laburbiltzen ditu.

- “Idatzirik dago”: Jesusen ezpainetan hitz hauek ez dute esan nahi profeziak erabakita zeukatela bere portaera; alderantziz, Jesusek profezietan esandakoa bere betetasunera daramala. Egia esan, profezietan esandakoa da Jesusek bere keinu eta eginkizunez argiz betetzen dituenak eta bere nortasuna ezagutzera ematen dizkigutenak, batez ere, Aitak bidalitakoaren bere kontzientzia. “Nire etxea otoitz-etxea izango da” (45. a.): jakitun gaude, Jesusentzat otoitz-leku ez zela Jerusalengo jauretxea bakarrik; areago, behin baino gehiagotan salatu ditu erlijiozko erakundeak, beren eginbeharrak materialki gehiegi mugatzen dituztelako. Hala ere, jauretxea, Jaungoikoaren etxea denez, ezin dela beretik atera; beraz, debekatuta dago nolanahiko komertzial harremanetarako erabiltzea, horrek Jaungoikoaren etxea “lapur-zulo” bihurtzen du (46. a.; Is 56, 7; Jr 7, 11).

- Lukasen azken txostenak (47. a.) oso ezaguna zaigun gertaera bat dakarkigu: aginpidedunak itsu jarraitzen dute Jesus eta bere irakatsien argiaren aurrean, eta bien bitartean herria, bere xumetasunean, liluratuta zegoen Hari entzuten, Salbatzaile eta Maisu baten beharrizanean sentitzen zen eta.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusek burutu du “Jerusalenera igoera”, horrek berarekin dakarzkin eskaintza, sufrimendu, heriotza eta piztueraz; atzo “negar egiten zuen”, gainera zetorkiona gogoratuz. Gaur, jauretxean seinale profetiko bat burutzen du: “salerosketan ari zirenak botatzen hasi zen” (45. a.), “zuek nire etxea lapur-zulo egin duzue” (46. a.). Ikusten denez, Jesus, bere azken aldera, askatasun betean agertzen da, garbiketa-ezaugarri honekin eta, horrez gainera, egunero irakasten ari zen, herri osoa entzule zuela.

- Buruzagiak, apaizak, legemaisuak eta, ordea, nola garbitu asmatzen dabiltza: Berak aurrez aurre jartzen ditu gustura entzuten dion herria eta “jakitun” sentitzen direnak; aurka jarri zitzaizkion, heriotza emateraino. Xumeak onartzen dute Jesusen dohaina, Beragan Jauretxe berria ezagutuz (Joanek, batez ere); buruzagiak, ordea, isilarazi nahi dute eta ahal den azkarren garbitu. Iritsi gera gertaera erabakigarrietara.

- Ezin-argiagoa da ebanjelioko pasarte hau: beren xumetasunez gustura onartzen dutenak eta beren harrokeriaz ukatzen eta nola garbitu asmatzen ari direnak. Jesus ONARTZEA, bere keinuak eta bere mezua, bere estiloa eta bere proposamenak... hor dago kakoa! Hemen aurkitzen naiz ni ere, aukera hau berritu beharrean, askoz gehiago landu eta zaindu beharrean. Eta zu, anai-arreba horrek, ba al daukazu Jesusek “garbitu” beharrik? Prest al zaude?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zoragarria da zure barruko sendotasuna eta zure askatasuna, egoerarik gordinenei adorez eta gogotsu aurpegi emanez. ESKERRIK ASKO bidea erakutsi eta sekretua argitzeagatik: Jaungoiko Aitaren proiektuan zenuen uste osoa."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue