Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 21

Urtean Zeharreko 33. astea

2019ko Azaroaren 21, Osteguna

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-33-J-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 19, 41-44 )

Aldi hartan, Jesus, Jerusalena hurbildu eta iria ikustean, negarrez hasi zen, eta honela zioen:
- «Zuk ere antzemango bazenio egun honetan bakerako bideari! Baina ez; ezkutuan dago zure begientzat.
Etorriko zaizkizu egunak: lubakiz hesituko zaituzte zure etsaiek; erdian hartu eta estutuko zaituzte alde guztietatik; lurraren kontra joka garbituko zaituzte zu eta zure barruan bizi diren zure umeak; ez dizue harririk harri-gainean utziko. Ez bait zenuen ezagutu nire etorreraren eguna».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jerusalengatik Jesusen erostak, -tonu eta hizkeran arkaikoak-, badirudi Jesus historikoaren hur-hurbileko iturrikoak direla. Gertaera gutxitan bezala Jesusek hemen negarrari ematen dio, bere gizatasun sakoneko sentimenduak agertuz. Hiri Santuaren etorkizuna, herri osoarena bezala, Jaungoikoaren epaiketa baten menpe gelditzen dela (“ezkutuan dago hori zure begientzat”, bake-bidea). Jesusen hizkera eskatologikoak, profeten garaiko erasoaldi zorrotzez beterik, “egun hau” eta gainera datorren “epai-eguna” kontrajartzen ditu. Salbamenak eta epaiketak bat egiten dute “ez zenuelako ezagutu nire etorreraren eguna” (44. a.).

- Jerusalenen hondamendia egi bihurtu den errealitate bat da: Lukasek 70. urte ondoren idazten du. Hala ere, horrek ez du gutxiagotzen bere balioa: Jesus hila izan zen, beste profeta askoren antzera, haiek ere jauretxearen eta herriaren etorkizunari buruz esandakoengatik (Mt 26, 61). Gertaera honek bere balioa du, ez igarkizun ahalmenaren adierazpenagatik, baina bai ebanjelariak idazkia zuzentzen dion elkartearen historia ulertzeko klabe bezala.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelariak Jerusalenen aurrean jartzen gaitu; Jesusek bere bidea ibili du, “Jerusalenera igo du”. “Jerusalen” Jaungoiko beraren begiko denaren sinboloa, hainbeste arretaz eta laguntzaz zaindua; Jerusalen, kultuaren eta erlijiotasunaren zentroa; Jerusalen, topaketa gunea... ez du jakin Jaungoikoak bere Seme Jesusengan eskaintzen dion graziazko unea ezagutzen; onartu ez eze, erabat ukatu egin du, hiritik bota eta gurutzean hiltzeraino. Horra Jesusi malkoak atera zizkion arrazoia.

- Bidea Jesusekin egin dugu, bere taldearekin; Jerusalenera iritsi gera, ondoren datorren guztiarekin: mesprezu, kondena, epaiketa eta heriotza. Antz eman ote diot “etorrera egunari”? Adi eta erne bizitzen ikasi ote dut, bere presentzia ezagutzeko, betetasunean bizitzeko, eskaintzen didan aukera onartzeko? Ala... gaur ere “negar egingo” ote luke, Bera onartu beharrean, ukatu egiten dudalako? Zer deritzozu, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk diguzun maitasuna ikustean, izadian zabaldutako edertasunak, hitz bat baino ez dut aurkitzen, sentitzen dudana adierazteko: ESKERRIK ASKO!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue