Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 19

Urtean Zeharreko 33. astea

2019ko Azaroaren 19a, Asteartea

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-33-M-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 19, 1-10 )

Aldi hartan, sartu zen Jesus Jerikon, eta herrian barrena zihoan. Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalarien buru zena, eta aberatsa. Han zebilen, Jesus zein ote zen nola ikusiko; baina ezin zuen, jendetza handia bait zen; bera, berriz, txikia; eta, lasterka joanda, basapiku baten gainera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar bait zuen.
Jesusek, toki hartara hurbildu zenean, begiak jaso eta esan zion:
- «Zakeo, jaitsi zaitez agudo, gaur zure etxean gelditu behar dut-eta».

Zakeo berehala jaitsi zen, eta oso pozik hartu zuen bere etxean. Eta ikusi zuten guztiak marmarka hasi ziren, gizon bekatari baten etxean sartu zelako.
Zakeok, ordea, zutik jarrita, honela esan zion Jaunari:
- «Jauna, nire ondasunen erdiak behartsuentzat ematen ditut; eta inori bidegabez ezer kendu badiot, lau halako bihurtzen diot».
Eta Jesusek esan zion:
- «Gaur salbamena sartu da etxe honetan; hau ere Abrahanen seme bait da. Izan ere, Gizonaren Semea, galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Zakeori buruzko kontakizuna aurrekoan (Jerikoko itsua) kalkatuta dago. Hemen ere Jesusen mugimendua eten egiten da (hirian barrena zihoan) gizon baten eraginez. Oraingo honetan ez da eskale baten kontua, zergalari aberats batena baizik; hala ere, baztertu bat da (zergalariak mesprezatuak ziren), fisikoz era gutxiagotua (gorputzez txikia) eta, batez ere, berrerospen premian. Zakeo hasierako ikusmiratik (“Jesus zein ote zen ikusi nahirik” (3. a.) zerbait egitera (“basapiku baten gainera igo zuen” (4. a.), ekintza azkar eta alai batera, Jesus etxean hartu ahal izateko (6. a.) eta, azkenik, biziberritzera eta bizitzaz aldatzera (8. a.).

- Jesus gelditu egiten da, baina oraingo honetan, galdera baten ordez, Zakeori agindu egiten dio: “Zakeo, jaitsi zaitez agudo, gaur zure etxean gelditu behar dut-eta” (5. a.). Zakeok ez du miraririk eskatzen, itxura baten ez dauka ezeren beharrizanik; hala ere, Jesusek haren ezkutuko eskari bati erantzun dio, agertzen duen arreta bizi eta azkarrak sinesmen hasiera bat ematen du eta. Jendetza, Jesusen aurka marmarrean (7. a.) kontrapuntutzat jarrita dago, baina Zakeoren bihotz-berritzeaz ez dauka zerikusirik.

- Gertaera honetan ere giza ekimena baloratzen da: Zakeoren guraria ikusmira hutsa baino zerbait gehiago da: halako gizon ezagun bati ez dagokion egitada bat egiten du. Jesusen ahalmena bere presentzi hutsarekin eta bere hitzez adierazten da: Zakeori bere izenez deitzen dio (5. a.), eta hauxe da nahiko berarengan alaitasuna (6. a.), damua eta ordaintzeko (8. a.) gogoa sortzeko; hitz baten esanda, bizi berria. Jesusekin salbamena sartu da Zakeoren etxean, Jesus Berak aitortzen duenez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Lukas, errukiaren eta barkamenaren ebanjelaria, bera bakarrik da Zakeoren kontakizun hau dakarrena, bere gurariak eta bilaketak, Jesusenganako Topaketa eta bere bihotz-berritzea eta erabateko aldaketa. Hemen ere bere egoeraz eta zerga-batzaile bizitzaz eta erromatarrei emana izateaz nekatuta dagoen gizon batekin aurkitzen gara. Eta beste zerbaiten egarria sortu zaio, izan ere, salbamen premia sentitzen du (atzoko itsuak bezala). “Basapiku baten gainera igo zuen” (4. a.), horra bere gurari biziaren agerpena.

- Hona berriren berri, Jesus, Berak dakarren dohaina nahi eta bila dabiltzanei adi, Zakeorengana hurbiltzen da, “gaur zure etxean gelditu behar dut” proposamena egiten dio, gizaki errukarri honek agertzen dizkion jarrerak onartzen ditu, inguruko santujaleen marmarketa guztien gainetik, eta salbamen dohaina eskaintzen dio. Izan ere, Jesus galduta zegoenaren bila bidalia sentitzen da. Horixe da bere MISIOA; horregatik, horixe da Jaungoiko Aitaren gureganako borondatea. Jesusen hitzak eta egintzak Aita iragartzen dute.

- Hamaika aldiz irakurri eta gogoan erabili dut kontakizun hau eta zenbat kostatzen zaidan, ulertu baino gehiago, Jesusen eta Jaungoikoaren portaera hau ONARTZEA! Zein zail den sakontasunean bere bizitza, bere estiloa, bere jokabideak, bila dabilzkionengana bere hurbiltasuna agertzea. GAUR iritsi dadila salbamena nire bizitzara eta nire bihotzera! Zuregana ere bai, anai-arreba!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zein zail egiten zaidan Zu ulertzea eta onartzea, sentitzeko eta jokatzeko zure moduak! Garbitu, arren, nire bihotza eta zure barkamenaren baltsamoaz osatu egizu."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue