Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 18

Urtean Zeharreko 33. astea

2019ko Azaroaren 18a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-33-L-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 18, 35-43 )

Aldi hartan, Jesus Jerikora hurbildu zenean, itsu bat zegoen bide-ertzean, eserita, eskean. Jendetza igarotzen sumatu zuenean, zer zen galdetu zuen. Eta esan zioten:
- «Nazareteko Jesus dijoa».
Itsuak, orduan, deiadar egin zion:
- «Jesus, Dabiden Seme, erruki zakizkit!».
Aurrean zihoazenek haserre egiten zioten isil erazteko. Hark, ordea, orduan-eta deiadar handiagoa egiten zuen:
- «Dabiden Seme, erruki zakizkit!».

Gelditu zen Jesus, eta ekar ziezaiotela agindu zien. Hurreratu zenean, honela galdetu zion:
- «Zer nahi duzu, Nik zuri egitea?».
Eta itsuak:
- «Jauna, ikus dezadala berriro!».
Jesusek orduan:
- «Ikus ezazu, bada; zure sinesteak sendatu zaitu».
Berehala hasi zen ikusten, eta atzetik zihoakion, Jaungoikoa goresten. Eta herri guztiak ere, hori ikustean, goresten zuen Jaungoikoa.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Bi pertsonaiak, Jesus eta itsua, jendetzaren erdian nabarmen agertzen dira. Bien mugimendua ezberdina da: itsua “eserita” zegoen denbora-pasa eta etsipenez (limosna eske), baztertua eta bakartia (bide ertzean); Jesus hur-hurko egiten zaio, herrira “hurbildu zenean” jendetzaren erdian, zer gertatuko ikusminez.

- Hala ere, itsuak bizitzara gero eta gehiago esnatzen dijoala dirudi: jakin-minetik (36. a.) behin eta berriro deiadar egitera aldatzen da (38. a.), sinesmenera eta jarraipenera iritsi arte (41-43. aa.). Nabarmen bereizten da jende artean, ez bakarrik bere gaixotasunez, batez ere, bere egoeraren kontzientzi argia daukalako eta laguntza eskatzen du: isil erazi nahi dute, baina berak orduan eta indartsuago darrai. Jesus, ordea, gelditu egiten da: “Gelditu zen” berari entzuteko eta berarekin harremanean sartzen da, mirariak egiterakoan sarri izaten diren keinu bat ere gabe. Badirudi itsuari eman nahi diola protagonismoa: “Zer nahi duzu Nik zuri egitea?” eta “zure sinesteak sendatu zaitu”, horra nahita jarritako bi esaldi otoitza eta sinesmena azpimarratzeko, Jesus beraren aparteko ahalmenak albora utzita.

- Itsua bera da protagonista, salbamen beharrean dagoen gizateriaren irudi eta eredu: berarengan barru-aldaketa sortzen da, bihotz-berritze bat, sendaketa bera baino ere garrantzitsuagoa, hau agiriko agerpen bat bezala izanik. Bihotz-berritua eta salbatuta sentitzen den gizakiaren aldaketa honek ingurukoengan eragina du: lehen ikusmiran zegoen jendetza, lehen bere deiadar-hotsengatik haserre zirenak, “hori ikustean, herriak goresten zuen Jaungoikoa” (43. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Zehaztasun esanguratsuz beteriko kontakizun bat dugu gaurkoa, gertaera bizitasunez jantzirik. Dirudienez, protagonista ez da Jesus, itsua baizik, bere bazterretik, salbamen premia sentituz: “Ikus dezadala berriro” (41. a.), izan ere, behar duena ikusmena edo begien sendakuntza baino gehiago da: “salbatu” beharra sentitzen du, hau da, bere bizitza argitu, barruz aldatu eta bidean Berari jarraitu. Ez dezagun ahaztu Jesus “Jerusalenerantz” hurbiltzen zihoala, horrek esan nahi duena gogoan hartuz; sendatu den itsuak jarraitu nahi dio.

- Beste behin gehiagotan, Jesusen jarrera nabarmentzen da, baztertuenganako hurbiltasunez eta, batez ere, gizaki errukarri haren eskabideari adi. “Gelditu egin zen Jesus, eta ekar ziezaiotela agindu zuen” (40. a.): zarata-hots artean, eskari-deiadarra jaso zuen. Baina itsuaren jarrera ere nabarmentzen da: behin eta berriro eske eta eske jardutea, Jesusengan duen sinesmena eta Berari jarraitzeko zeukan gogoa. Jesusekikozko TOPAKETA honek ez dio begietako argia bakarrik eman, barruz aldatu du, eta betiko aldatu ere, gizon haren bizitza: “Jaungoikoa goresten” (43. a.).

- Eragingarria benetan, niretzat behintzat, Ebanjelioko kontakizun hau! Badut zer ikasirik behartsu, itsu eta baztertu honengandik! Bere eske eta eske irautea, bere sinesmena, eta Jesusi jarraitzeko bere erabaki alai eta pozezkoa. Baina... benetan dut Jesus hau IMITATU beharra, beti hurbil-hurbilekoa behartsuengana, baztertuengana hurbilekoa! Berarekiko TOPAKETA berreskuratu beharra dut, benetan ni ere barruz aldatu eta berritu nazan! “Jauna, ikus dezadala berriro”: hau da nire eskaria ere. Eta zurea, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, azal-itxuretatik harantzago ikusteko ahalmena emadazu, bizitzaren Jaungoikoaren presentzia Zuregan aurkitzeko eta Zuri pozik eta umorez jarraitzeko."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue