Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 15

Urtean Zeharreko 32. astea

2019ko Azaroaren 15a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-32-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 26-37 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Noeren egunetan gertatu zena gertatuko da Gizonaren Semearen egunetan: jaten zuten eta edaten, eta ezkontzen ziren gizon-emakumeak, Noe kutxan sartu zen eguneraino; etorri zen uholdea eta guztiak galdu zituen.
Berdin gertatu zen Loten egunetan ere: jan eta edan, erosi eta saldu, landareak sartu eta etxeak egin, ari ziren; baina Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sufre-erauntsia jaitsi zen zerutik, eta guztiak galdu zituen.

Horrela izango da Gizonaren Semea agertuko den egunean. Egun hartan etxe-gainean dagoena, bere tresnak etxean dituela, ez bedi jaitsi etxean dauzkanak hartzera, eta berdin, soroan ari dena ez bedi atzera itzuli. Gogoan izan Loten emaztea.
Bere bizia salbatu nahiez dabilenak, galdu egingo du, eta galtzen duenak, berriro aurkituko.

Nik diozuet: gau hartan bi lagun egongo dira ohe berean: bata hartua izango da, eta bestea utzia; bi emakume elkarrekin ariko dira errotarrian: bata hartua izango da, eta bestea utzia».
Ikasleek esan zioten:
- «Non, Jauna?».
Eta Hark erantzun:
- «Gorputza non, arranoak hara bilduko dira».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Azkenaldiei buruzko gogoeta giroan, Jesusek Noeren aldietara jotzen du (Ha 6 – 8) eta Lot eta bere ezkontidearen aldietara (Ha 19, 24); horrela argitzen du Gizonaren Semearen aldia. Noeren aldian bezala (26. a.) Loten aldiko uholdeak eta sugarrak gizonak ezustean harrapatu zituzten bezala, jan-edanean, ezkontzan, lanean buru-belarri kezkatuta, baliteke orain gu ere Jaunaren etorrerak prestatu gabe horrelaxe harrapatzea.

- Lehenengo eta behin, kontutan hartu beharra dago zerk kezkatzen gaituen: jan-edanetara, eta bizimodu erosora jotzeak -heriotzak hondatua- zentzugabeko aberatsarena egitea da (Lk 12, 19). Ez dira “tresnak” (31. a.), bizitzako joan-etorriak, bizitzara eramango gaituztenak; bestela baizik, Jaungoikoa gure bizitzaren oinarritzat dugula, bestelakoak ukatu behar ditugu, begirada atzera itzuli gabe, Loten emazteak bezala (31. a.; Lk 9, 62). Lukasenean 9, 32an esandakoak jasoz, hemen dator Jesusen baieztapena: “Bere bizia salbatu nahi duenak galdu egingo du, baina galtzen duenak salbatu egingo du” (33. a.). Gogoan hartzekoa da, lehenengo kasuan, salbatzeak (peripoieomai) daukana zaintzeko indarra du; bigarren kasuan, salbatzeak (zoogoneo) ez dauka ezer gordetzerik, hondamendi bihurtzen zaion bizi berria sortzen dio.

- Gizon eta emakume (34. a.) guztiak prest egon behar dute: “non” (37. a.) bakoitza dagoen lekuan, bakoitzak bere bizia daraman lekuan, hantxe bisitatzen du Jaunak (Apk 19, 17 eta Is 18, 6; 34, 15; Jr 7, 33; 12, 9).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jakina, galduta dabilenarentzat Erreinuaren etorrera ustekabekoa izango da! Ebanjelioko irakatsia ildo honetatik dijoala dirudi, eta lehenari begirada hauek (uholdea, Sodoma) azkenengo honen adierazpen bezala dira. Izan ere, Jaungoiko Salbatzailearen “azken topaketa” edozein une baten izango dugu. Baina erne eta zain dagoenak bakarrik izango du poza topaketa horretan, benetan salbagarria.

- Horregatik, ez da nahiko aberats tentelaren antzera bizitza planteatzea, azken aldiko egunak ezustean harrapatzeko arriskuan, luzarorako ondasunen jabe izan arren; bestela baizik, zain EGOTEA da kontua, Gizonaren Semeak eskaintzen digun bizitza zoragarria bete-betean hartzeko arretaz dena jokatuz. Hortik dator salbamena.

- Hemen datorkigu beste behin gehiago bizitzeko gonbidapena, ez gero beldur-ikaraz, behin betiko TOPAKETA zoragarriaren aurrean zain eta erne jokatuz baizik; orduan bai jakingo dugula zer den “bizia galtzea”, azken mugan bete-betean eskuratzeko. Itxaropenez betetako mezua, leialtasunez irauteko, eta ez tentelkeriaz noraezean (aberats tentela bezala), ONARTZEKO zain baizik. Etorkizunera begira itxaropenez jokatu, bere baitan korapilatuta dagoen mundu honetan... halako erronka niretzat! Eta zuretzat..., anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, nire bizitzako egun guztietan Zurekin bizi eta ibiltzen ikasi nahi dut: arruntetan eta berezietan. Zure presentzia ez dadila inoiz desagertu nire bihotzetik."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue