Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 14

Urtean Zeharreko 32. astea

2019ko Azaroaren 14a, Osteguna

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-32-J-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 20-25 )

Aldi hartan, farisearrek honela galdetu zioten Jesusi:
- «Noiz etorriko da Jainkoaren Erreinua?».
Jesusek erantzun zien:
- «Jainkoaren Erreinua ez da etorriko aurrez ohartzeko eran; ez da esaterik ere izango: "Hona hemen", edo "hara han"; zeuon barruan dago Jainkoaren Erreinua!».

Bere ikasleei, berriz, esan zien:
- «Etorriko da garaia, Gizonaren Semearekin egun bat bederen egin nahiko duzuena; eta ezingo duzue egin. Esango dizuete: "Hona hemen, hara han". Ez joan, ez ibili Haren bila. Tximistak zeru-alde batetik bestera argi egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semea bere egunean.
Baina lehenago neke asko ikusi behar ditu Harek, gizaldi honek gaitzetsi egingo bait du».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukasen 17, 20-37ko txatala, gaurko testu hau horren barruan delarik, ebanjelari honen erako “apokalipsis txikia” dirudi (Lk 21, 5-36 aurkitzen da kontaketa zabalagoa) eta bi atal hauek dakarzki: Jaungoikoaren Erreinua (20-21. aa.) eta Gizonaren Semearena (22-25. aa.).

- Jerusalen, Jesusen jomuga, hurbil dago eta ikasleak “Jaungoikoaren Erreinua une batetik bestera azalduko zela uste zuten” (Lk 19, 11). Hala ere, farisearrak dira Jesusi “noiz” horri buruz galdetuko diotenak (20. a.): Babiloniako erbestaldiaren ondoren ere (Jr 25, 11; 29, 10) itxaroten zituzten aldiak eta ezaugarriak gogoan hartuta (Dn 9, 2; 12, 1). Gizonaren Semeari dagokionean, kontaketa berdintsuari eutsi behar zaio. Hala ere, bai batean eta bai bestean, -eta hau da Jesusen oharra- inork ezin du esan: “hona hemen, hara han” (21.an eta 23an ere bai). Gure “barruan” (23. a.), Kristo Beragan (“Jaungoikoaren indarra”: Lk 11, 20) dagoen Jaungoikoaren Erreinua onartzeko gonbidapena da, Jaunak historia barruan, gertaeren artean, egiten digun bisitaldia ezagutzea erraza izan ez arren.

- Kristoren etorrera eskatologikoari dagokionean, ustekabean gauzatuko da -batez ere prestatu gabe harrapatutakoentzat-, “zeru-alde batetik bestera” ikusgarri izango da (24. a.). Baina aurretiaz nekaldia eta munduaren aldetiko gorrotoa jasan behar dira (aurretiaz iragarrita dagoenez Lk 9, 22 eta berretsia 18, 31-33). Aurretiaz, bizitzako egun guztiak igaro behar ditugu, beren sufrimenduak, kontraesan eta guzti: ezin da izan salbamen historiarik, historia bertatik kanpo.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Dagoeneko, Jerusalendik hurbil daude eta ikusgarriren bat itxaroten dute, Jaungoikoaren behin eta betiko etorrera agertzeko. Jesus Maisuak berriren berri eskaintzen die une horri aurre egin eta bizitzeko klabea: “Zuon barruan dago Jaungoikoaren Erreinua” (21. a.). Eta, izan, Jesus Bera da Erreinu horren presentzia bizi eta behin-betikoa. Ez gero gertaera ikusgarri eta harrigarririk; bestela baizik, bizia eta salbamena eskaintzen duen presentzia eta, hori guztia, bete-betean, bihotz xalo eta garbiz hartzen bada.

- Hamaika aldiz ikusgarriren bat noiz ikusiko eta nahitaez konbentzituko gaituen zerbaiten zain egoteagatik, Jaunak historiako gertaeretan egindako ikustaldiak ez ditugu ezagutzen! Jesusek, egia esan, ezkutuan eragina duen legamiarekin konparatzen du, fruitu ugaria ematen duen lurperatutako haziarekin. “Etor bedi zure Erreinua”, baina Erreinu hori lanean ari da egunerokoan, apaltasunean; hor dago Jaungoikoaren presentzia, onartzen bada.

- Ez, Jaungoikoa ez dago gure bizitzatik eta historiatik kanpo. “Jaungoikoaren Erreinua zuen barruan dago” Jesusek dioskunean horixe esan nahi digula sinesten dut. Ospetsu, deigarri denak, agerpen harrigarriak erabili nazaten ez utzi; egunero onartu bere presentzia berri eta bizi-emailea; isilean, ezkututik ari den legamia bezala eskaini; horrela delako eskertu, nahiz eta gaurko kulturak ez hain erraz ulertu eta onartu joera eta presentzia hau... niretzat programa oso bat da, espiritualtasun berezi bat eskatzen didana! Bat gatoz, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zabaldu zure Hitzera, zure presentziara nire bihotza, gure munduan zure Erreinuaren hazia ezagut dezadan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue