Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 12

Urtean Zeharreko 32. astea

2019ko Azaroaren 12a, Asteartea

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-32-M-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 7-10 )

Aldi hartan, Jaunak honela esan zuen:
- «Egin dezagun zuen morroia goldean edo artzaintzan ari dela; landatik etxera etortzean, nork esango dio: “Zatoz eta jarri zaitez berehala mahaian?”. Ez ote dio beste hau esango: “Presta iezadazu afaria, jantzi gerrikoa eta zerbitza nazazu, nik jan eta edan arte, gero jango duzu eta edango zuk?”. Nagusiak zor al dio eskerrik morroiari, agindu zaiona egin duelako?
Berdin zuek ere: agindutako guztia egiten duzuenean, esazue: “Morroi hutsal batzuk gera; egin behar genuena egin dugu”».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gure gain izan behar dugun arretaren gaiaz jardun ondoren, Lukas ebanjelariak, doan hartu eta bizi bihurtzen den sinesmenez osatzen den maitasun bidea argitu nahirik, Jesusen ikasle baten beste jarrera bat aurkezten digu: norbere ezereztasunaren kontzientzia (10. a.). Morroiak gara. Jesusek fariseuen ustezko zuzentasuna kondenatzen du (Lk 18, 9); izan ere, egintzak pilatuz azalezko erlijiotasun itxurak egiten dituzte, Jaungoikoaren sariaren zain geldituz: ez du saririk itxaroten osorik Jaungoikoaren eskuetan sentitzen den behartsuak (Magnificat abestiko zerbitzariaren apaltasuna).

- Ez dugu saririk itxaron behar, egiten dugunak ez duelako txalogarririk ezer: San Paulok dionez, “egiaz Berri ona hots egiten dudala-eta, ezin naiz harrotu, ezinbesteko eginbehartzat jotzen baitut hori” (1 Ko 9, 16). Jaungoikoaren maitasunaren aurrean beti zorretan dagoela jabetu denak (10. a.), bere bizitza neurriz gainetiko (barkamena) fruitua dela dakienak, ezin du zerbitzen duenarengandik inolako saririk espero, bere existentzia bera ere doan hartutako grazia dela badaki-eta (9. a.: nagusia ez dago zerbitzariarekin ezetarako ere “behartua”). Hori bai: morroiak ere gero jan eta edan dezake (8. a.), bere nagusiaren pozetan partekide izan (Mt 25, 21), baina ez berehala (7. a.): aurretiaz prest egon beharra du “jantziak loturik eta kriseilua bizturik”, zerbitzari zintzoa bere nagusiaren zain (Lk 12, 36-40).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Maisuak bere irakaskintzan darrai, eta gaur beti gogoan izan behar dugun beste alderdi bat aurkezten digu: norbere ezereztasunaren kontzientzia. Hauxe da ikasleak Jainkoaren aurrean izan behar duen jarrera: ez gero fariseuena bezalakoa, beti sari eske; baina bai, lan ongi egin ondoren, inolako handiusterik gabe bizi direnen jarrera: “Morroi hutsal batzuk gara; egin behar genuena egin dugu” (10. a.). Hona hemen estilo propio eta egokiena!

- Eta hemen dugu Ebanjelioko klabe nagusia: DOANTASUNA, bizitzako estilotzat, Jainkoak eskaintzen digun bizi-egitasmoari maitasunez erantzuteko. Honek uste onezko seme-harremana eskatzen du. Ez da meritua garrantzitsuena, Jaungoikoaren maitasunari dohainezko eta maitasunezko erantzuna baizik. Maitatu ahal dugu, lehenago Berak maitatuak garelako eta, horregatik, osorik bere eskuetan sentitzen gara.

- Badut zer ikasi ugari Jesusen irakasbide honetan! Betirako gonbidapena: Jainko-maitasunezko iturrian edatera; bere eskuetan egotearen poztasuna eta segurtasuna esperimentatzera; Berarekiko seme-harremana egunetik egunera estuagotzen joatea; beste anai-arrebekin famili-zentzua eta batasun eta anaitasun harremana konpartitzera... Hemen gara! Barnera ezazu hau! Txasta ezazu! Konparti ezazu!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, eskerrak Zuri, zure maitasuna bizitzan zehar pausuz-pausu esperimentatzera ematen didazulako. Egizu nire bizitza zure aurrean etengabeko esker ematea izan dadila."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue