Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 11

Urtean Zeharreko 32. astea

2019ko Azaroaren 11, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-32-L-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 1-6 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Ezinbestekoa da munduan okerbideratzeak izatea; baina zoritxarrekoa, okerbideratzen duena! Hobe luke, txiki hauetako bat okerbideratu baino, errotarria lepotik lotuko baliote, eta itsasora botako balute.
Kontu zuen buruarekin!

Zure anaiak huts egiten badizu, zentza ezazu; eta damutzen bada, barka iezaiozu. Eta egunean zazpi aldiz huts egiten badizu, eta zazpi aldiz etortzen bazaizu "damu dut" esanez, barka iezaiozu».

Apostoluek esan zioten Jaunari:
- «Indartu iezaguzu sinesmena»
Eta Jaunak:
- «Mostaza-hazia haineko sinesmena bazenute, masusta-zuhaitz honi esango zeniokete: "Atera zaitez ondotik, eta bota erroak itsasoan", eta egingo luke zuen esana».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Kontu zuen buruarekin!” (3. a.) hau da Jesusek gaur bere ikasleei zuzentzen dien aholkua. Bere irakatsiak anaiarteko bizitzari buruz dira, oztopoak eta kontrasteak hortxe izaten baitira: hori “ezinbestekoa” da (1. a.). Hala eta guztiz ere, gizakia ahula bada ere, gure buruarekin arretaz jokatuz eta hurkoari aspertu ezineko harrera ona eskainiz (3. a.) kokatzen da Jainkoaren nagusitasuna, bera zerbitzearen aukera. Elkarmaitasunaren bereizketak ibilbide fina eskatzen du: “txikien” (2. a.: ahulak, sentziloak, den alderditik dela) aldeko arreta maitekorra behar du; anaikortasunez elkar zuzentzea ere bere atal bat da, denen gainetik barkamena nagusi izan dadila (“zazpi aldiz” 4. a., azkengabeko barkamen bideari eutsiz).

- Guzti honekin hauxe azpimarkatzen da: eguneroko harremanen barruan arreta nagusia gure buruarekin eta gure eginbeharrarekin izan behar dugula; egia esan, eragozpenez beteriko bidea, baina baita anaiaren begirada garbi eta samurrak sortzen duen pozaren itxaropena ere, kontraste guztien artean guregana bihurtzean (hauxe da “damutzea” 3. a. eta ondorengo bertsikuluetan agertzen denez). Horrelaxe bakarrik, sinesmena, “mostaza-hazia haineko txikia” izan arren, ez da eskatutako grazia bakarrik, Jainkoarekiko konfiantza elkarteko konfiantza bihurtzeko konpromisoa.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Maisua ari da bere ikasleak eskolatzen (baita gu ere) eta, anaiarteko giro horretan, sarritan sortzen den egoera planteatzen du: txikien eskandalua, gizakiaren berezko ahultasunaren fruitu bezala. “Kontu zuen buruarekin” (3. a.) beharrezkoa da, bestela erraz “normaltzat” hartu genezake berez normalak ez direnak, batez ere, txikienei eta ahulenei begira.

- Horrez gainera, Jaungoikoaren proiektuari buruz oinarrizkoa den zerbait proposatzen digu, Jesusek Berak bizi duena: bihotz zabala eta samurra izan behar da eta anaiari barkatzen jakin; egunean zazpi aldiz ere bai. Behin eta berriro azpimarratzen da ANAIARTEKO ZUZENKETAREN indar itzela, maitasunez eta fintasunez egina, eta BETI barkamen giroan. Horra bizi eta elkarbizitzaren estilo zehatz bat!

- Hortik sortzen da Jesusen adiskideen eskaria: “Indartu ezaguzu sinesmena”, Zuk proposatzen diguzuna bete ahal izateko. Irakatsiak, eskakizun eta guzti, zuzentzen dizkigunak gaurko Jaunaren Hitzak guri, Jesus honen jarraitzaileoi. Barkamenaren eta zuzenketaren kultura aintzat hartzen ez diren mundu honetan, azkengabeko barkamena proposatzera dator, “egunean zazpi aldiz”, eta txikienen eta ahulenen aldeko jarrera fina. Hona hemen anaiarteko bizitzarako klabeak. Zail, benetan zail ipintzen digu!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, behar den guztian BETI barkatzea eskatzen diguzu, anaiak horrela eskatzen badigu. Lagundu iezadazu BARKAMENAREN TESTIGU izaten, Zu bezala.”

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue