Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 09

Urtean Zeharreko 31. astea
LETRAN-GO ELIZA Sagaratzea
2019ko Azaroaren 09a, Larunbata

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-31-S-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 2, 13-22 )

Aldi hartan, judutarren Pazkoa hurbil zegoen, eta Jesus Jerusalena igo zen. Jauretxean idi, ardi eta uso-saltzaileak aurkitu zituen, eta dirulariak eserita. Zigor bat lokarriz egin eta jauretxetik bota zituen denak, ardi eta idiekin, diruak sakabanatuz eta mahiak irauliz. Eta uso-saltzaileei honela esan zien:
- «Ken horiek hortik! Ez bihurtu azoka-etxe nire Aitaren etxea».
Eta ikasleak, idatzirik dagoenaz gogoratu ziren: “Zure etxearekiko maite-minak jango nau”.

Orduan judutarrek, tartetik sartuta, honela esan zioten:
- «Zer ezaugarri ematen diguzu, hori egiteko?».
Eta Jesusek:
- «Xehatu ezazue jauretxe hau, eta hiru egun barru jasoko dut».
Judutarrek erantzun zioten:
- «Berrogei eta sei urte behar izan ziren jauretxe hau egiteko, eta Zuk hiru egunean jaso?».
Baina Jesusek bere gorputzaren jauretxea esan nahi zien. Hilen artetik berpiztu zenean gogoratu ziren ikasleak honetaz, eta sinistu zuten Liburu Santuak eta Jesusek esandako hitza.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jauretxearen garbiketak garrantzi berezia hartzen du Joanen ebanjelioan: Jesusen predikua zabaltzen du; jai “handia” hurbiltzean gertatzen da; Jesusen bizitza osoa dago antzinako jaiegunen egutegiz mugatua, eta Berak osoki eta behin betirako beteko ditu, “gure pazkoa” bezala bere burua erakutsiz (1 Kor 5, 7). Juduen Pazkoa jauretxean ospatu behar zen, biktimen opariz, herria Egiptoko esklabo egoeratik askatzeko Jaungoikoak egindako harrigarriak gogoratuz.

- Joanen kontakizunean, Jesus, jauretxean sartu zen, eta jauretxetik bota zituen, ez bakarrik saltzaileak -sinoptikoak diotenez-, baita bildotsak eta idiak ere, horrela adieraziz bera dela benetako biktima. Keinu honekin Zakariasen profezia betetzen du: “Egun hartan ez da gehiago merkataririk izango Jaun ahalguztidunaren etxean” (14, 1). Jesusek ematen die betetasuna Eskriturei (17. a.) eta, era batera, bere jainkotasuna iragartzen du, bizteko ahalmenez jantzia: “Xehatu ezazue etxe hau eta hiru egun barru jasoko dut” (19. a.).

- Kontaketa hemen gorenera iristen da: antzinako jauretxea eta kultua Jaungoikoak bertan behera utzi zituen, haien desleialtasun eta profanakuntzengatik (Ez 10, 18); orain, bestetara jokatuz, Kristo Berpiztuaren gorputza bihurtuko da jauretxe berri (21. a.) kultu berrirako “espirituz eta egiz” (4, 23).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- “Ikasle maiteak” maila ezberdinak ipintzen dizkigu gertaera honen irakurketarako. Lehenengoa (sinoptikoekin bat eginez) Jesus haserre biziz jartzen da Jauretxea horrela profanatuta ikusirik, merkatu azoka bihurtuta. Horregatik, lehenengo irakurketa erraza da: “Zure etxeaganako maite-minak jango nau” (Sal 69), eta egoera horren aurrean, Jesus sutan jartzen da Jauretxea merkatu eta politika esparru bihurtuta (irudi hau ez badator bat guk Jesusi buruz dugun irudiarekin, aldatu beharko da, gertaera, egon, hor dago ta).

- Horrela eta guztiz ere, “Ikasle maiteak” irakurketa sakonago batera eraman nahi gaitu: Jauretxea amaituta dago; “ibili” ongi badabil ere, Legeak agintzen duenez, egotez gaindituta dago. Jauretxea Jesus Bera delako; tenplua gizakia da. Jaungoikoaren egoitza izan zena, topaketa lekua, zerutiko laguntzaren iturria... dagoeneko igaro da. Gaur bertan, Jaungoikoagana iristeko bitarteko bakarra Jesus bera da, eta bere irudi bizi eta egiazkoa: anaiaren aurpegia. Hemen sartzea nahi du bere ebanjelioaren irakurlea. Honaino iristen ez bada... juduen egoera berdinean dago, haien ekintzaren justifikazioaren zain jarraituz, baina sakonagora igaro gabe.

- Benetan esanguratsua “ikasle maiteak” eskaintzen digun ikuspegia! Izan ere, Jesus beraren eta bere Berri Onaren “bihotzeraino” iritsi da eta hor aurkitu du dakarren BERRITASUNA. Horregatik Bera onartzeak zera esan nahi du: aurretiko proposamen guztiak gainditzea, eta orain proposatzen diguna Jaungoikoak onartu eta nahi duen bidea da. Hau bai aldaketa handia eta... beharrezkoa! Jesus gertatu den zerbait BERRI bezala esperimentatzea, Jaungoikoagana joateko bidetzat... hau hil-bizikoa eta ezinbestekoa da! Anai-arreba hori, izan bihotz!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zugan aurkitzen dut Jaungoikoaren eta bere maitasunaren presentzia berria eta behin betikoa. Lagun iezadazu Jaungoikoak nahi duen bezala, Zu sentitzea eta bizitzea. Eskerrak aukera hau eman didazulako."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue