Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 08

Urtean Zeharreko 31. astea

2019ko Azaroaren 08a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-31-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 16, 1-8 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Gizon aberats batek kontu-hartzaile bat zuen, eta ondasunak alperrik galtzen ari zitzaiola salatu zioten. Deitu zuen, eta esan zion: "Zer da, gero, zuretzat entzun dudana? Emadazu zure kontu-hartzailetza horren garbitasuna; gaurtik aurrera ez zera nire ondasunen kontu-hartzaile izango".

Kontu-hartzailea honela ari zen orduan bere baitan: "Zer egin behar dut orain? Nagusiak kontu-hartzailetza kentzen bait dit. Aitzurrerako indarrik ez dut; eskerako lotsatu egiten naiz. Badakit zer egin, nagusiak kontu-hartzaile izatea kentzen didanean, norbaitek bere etxean har nazan".

Banan-banan bere nagusiaren zordun guztiak deitu zituen, eta honela esan zion lehenengoari: "Zenbat zor diozu zuk nire nagusiari?". Eta harek: "Nik ehun upel olio". Eta berak: "Tori zure agiria, eseri zaitez, eta idatzi azkar: berrogeita hamar". Gero beste bati: "Zuk zenbat zor diozu?". Eta harek: "Nik ehun anega gari". Eta harek: "Tori zure agiria; eta idatzi: laurogei".

Nagusiak goraldu egin zuen kontu-hartzaile gaiztoa, zuhur jokatu zuelako. Izan ere, mundu honetako semeak zentzudunagoak dira beretarrekin, argiaren semeak baino».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Parabola honen bidez Jesusen mezu osoa jaso ahal izateko, kapitulu osoko haria kontutan eduki beharra dago, bertako ardatz nagusia 14. atalean datorrenez: “Entzun zuten hau guztia fariseu diruzaleek eta barre egiten zioten Jesusi”. Lehenengo parabolak (1-8. aa.), lurreko ondasunak behar den moduan nola erabili erakusten duen bezala, bigarrenak -Epulon aberatsarenak- (19-31. aa.) nola erabili behar ez diren erakusten du. Kasu honetan, irakatsialdiaren gaia philargyria da, hau da, diru-gosea.

- Lehenengo begi kolpean, kontu-hartzailearen parabolak halako harridura eta eskandalua ere sortu lezake guregan, hain zuzen Jesusek bere jokabidea txalotzen duelako, bere jarrera maltzurra, bihurria eta berekoia izan arren. Hala ere, ez dugu zertan harritu: Jesusek ez digu diru-hondatzaile eta maltzur bat eredutzat ipintzen; erakutsi nahi diguna hauxe da: gureak ez diren ondasun batzuen arduradun garela, Jaungoikoaren dohain bezala hartu eta erabili behar ditugula, eta horrexegatik zuhurtasunez eta neurriz erabili behar ditugula, Jaungoikoaren seme-alabei dagokienez. Hau da: Argiaren semeak, beren alorrean, benetako ondasunak -betikoak- irabazteko ahaleginetan, mundu honetakoak baino zuhurragoak ager gaitezela, geroko hori gogoan dugularik eta azken helburu horri dagokionez: “adiskideak irabaziz”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Parabola “arraro” honen testuingurura jo beharra dugu, bere zentzu zehatza ulertzeko. Erreinua, ezer baino lehen, aukeratzen eta barkatzen duen Jaungoikoaren dohainaren adierazpena da. Bere aberastasunak gizakia ple-plen aberasten du. Hala ere, hartu duen dohaina bere baitan gordetzen duenak galdu egingo du. Lukas ebanjelariaren dialektika da, graziaren (hau da, Jainko maitasuna, Erreinua) eta ekintzen eskakizunak (hau da, giza-bizitza besteenganako maitasun dohain bihurtuz). Ekintza onen eskakizun hau ezin da sentimenduzko espiritualtasun hutsera mugatu. Hori dela eta, Lukasek behin eta berriro planteatzen du ondasun kontu hau eta haiek erabiltzeko modua, Jaungoikoaren misterioaren agerpide bezala gure bizitzan.

- Ebanjelariaren katekesi berri honek hauxe gogoratzen digu: ezin garela gelditu sentimenduzko espiritualtasun hutsean. Asko hartu dut, bai lurreko ondasunetan, bai bestelako dohain eta ahalbideetan, askoz ere sakon eta espiritualagoak. Argi dago, besteen zerbitzura jarri behar ditugu, “adiskideak irabazteko” bitarteko bezala, eta horrela, hartu dugunari solidaritatezko fruitu ugari eman eraziz. Konpartitzera konbidatua naiz zuzenean: ni neroni, nire dohainekin, nire ondasunekin...! “Lainoetan” ibiltzerik eta nire mundutxoan zarratuta goxo-goxo bizitzerik ez dago.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, sarri erantzun errazetara jotzen dut, besteak egiten dutenari begira. Emadazu zure grazia, Zuk maitatzen duzun eraz maitatzeko erronka onartuz, nire ondasunak Zuk nahi duzunerako erabil ditzadan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue