Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 07

Urtean Zeharreko 31. astea

2019ko Azaroaren 07a, Osteguna

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-31-J-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 15, 1-10 )

Aldi hartan, zergalariak eta bekatariak pilaka hurbildu oi zitzaizkion Jesusi entzutera. Eta farisearrak eta idazlariak elkarrekin marmarrean hasi ziren, esanez:
- «Honek ongi hartzen ditu bekatariak, eta jan ere egiten du haiekin».

Orduan Jesusek parabola hau esan zien:
- «Zuetako batek, ehun ardi izan eta bat galtzen badu, ez al da, laurogeita hemeretziak larrean utzita, galdutakoaren bila joaten, aurkitu arte? Eta, aurkitzen duenean, lepoan hartzen du pozik; eta etxera iristean, lagunei eta auzokoei deituta, esaten die: "Poztu zaitezte nirekin! Aurkitu dut galdu zitzaidan ardia".
Hara Nik esan: poz handiagoa izango da zeruan, bihotz-berritzen den bekatari bakar batengatik, bihotz-berritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino.

Eta emakume batek hamar drakma izan, eta bat galtzen badu, ez al du argia pizten, etxea garbitzen eta arduraz bilatzen, aurkitu arte? Eta aurkitzen duenean, lagunak eta auzokoak deituta, esaten die: "Poztu zaitezte nirekin! Aurkitu dut galdu zitzaidan drakma".

Hara Nik esan: horrela poztuko dira Jaungoikoaren aingeruak, bihotz-berritzen den bekatari bakar batengatik».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Bekatariekin elkartu eta jaten duen Jesusek (21. a.) farisearren eta lege-maisuen kritikak eta marmarrak bere gainera erakartzen ditu. Horregatik, Lukasen 15. kapitulua osatzen duten hiru parabolak haiei zuzenduak daude: “errukiaren parabolak” deituak dira, Jaungoikoaren errukia agirian jartzen dutelako, bere Hitza entzutera hurbiltzen direnak onartzen dituelako (1. a.) eta, horrez gainera, Bera da gizakiaren bila lehenengo ateratzen dena. Parabola hauetatik gaur bi irakurri ditugu.

- Lehenengoak (4-7. aa.) galdu duen “ardia” berreskuratzen duen artzainarena da; bigarrena (8-10. aa.), galdu duen “drakma” bat berreskuratu duen etxekoandrearena (grezieran txanpona, denarioa erromatarrena den bezala, eta nekazaritzako langile baten egun bateko soldata). Bi parabolen egitura berdintsua da. “Ehun” ardietatik “bat” galtzen da; "hamar drakma"tatik “bat” galtzen da. Gogoan hartzekoa zera da: galdu dena aurkitzeko erabiltzen den arreta, gainerako guztia utzita; ebanjelariak bila dabilenaren ezaugarriak azpimarratzen ditu: artzaina beste ardiak “utzi” egiten ditu (bestalde, Palestinan ardiak larratzen diren lekua gehienbaten basamortua da) eta galdutakoaren “bila” dijoa; etxekoandreak argia “pizten” du, etxea “garbitu” eta “arretaz bilatzen” du. Berreskuratu ondorengo erreakzioa berdina da: artzaina “pozik” itzultzen da etxera galdutako ardia bizkarrean duela (Is 49, 22 era berdintsuan kontatzen digu Israelgo semeak erbestetik herriratzea), eta etxekoandreak bere adiskide eta auzotarrei dei egiten die eta aurkitu duenaren pozetan partekide izatera gonbidatzen ditu.

- Badira trazu labur batzuk, benetan esanguratsuak, Jaungoikoaren arreta maitetsuaren adierazpen bezala, galdu den gizakiaren bila dijoana, baita bat -batxo bat- bide onera itzultzen eta Aitari aurpegira begiratzean hartzen duen poza. Hor agertzen da, era berean, entzuten dakienaren poza, Jaungoiko horren esperientzia daukanarena: itxaroten geldi egon beharrean, bila dijoana, bihotz errukitsuz onartzen duena, lasterka (Lk 15, 20) “galduta zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da” (Lk 19, 10)

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Lukasen 15. kapitulua daukagu eskuartean, “Ebanjelioaren bihotza” deitua, ahaztu ezineko eta mami goxoz eta bizitzaz beteriko erakutsiak emanez: ERRUKIARENA eta Jesus beraren jokabideak. Jesus bekatariengana hurbiltzen eta haiek onartzen agertzen digulako, haiekin mahaikide izateraino. Horregatik, gaurko irakatsia errukirik ez dutenentzat eta Jesusek bekatariekin hartzen duen jarrera “arina” onartzen ez dutenentzat da.

- Errukian aberats den Jaungoikoa da guzti honen klabea; bere bihotza onberatasunez eta errukiz beterik dago, “bila ateratzeraino”, eta galdutakoa aurkitu duenean pozez gainezka egiteraino. Hauxe da Jaungoikoaren jokabidea, Jesusek dioskunez, nahiz eta jokabide hau hain egokia iruditu ez guri, gure ikuspegi motz eta zorrotzekin begiratuta. Harritzekoa da errukiaren parabola hauen mezuari darion freskotasuna eta indarra!

- Honek gaurkorako ere balio digu, niretzat, zuretzat eta guretzat. Itzelezko dohain hori bihotz barrutik hartzea... nire bizitzarako eta fededun izateko estiloa! Jaungoikoak berak bizi duen jarrera hori bizitzea... halako erronka nire bihotz kaxkarrarentzat! Baina hori hor dago; ezinezkoa bere eskakizunetik eta bere doantasunetik ihes egitea, hori horrelaxe delako. Izan bihotz, anai-arreba!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, lagun-hurkoak bere portaera aldatzen duenean joka dezadala BETI zure antzera. ERRUKIA izan dadila lagun-hurkoa ikusteko eta berarengana hurbiltzeko jokabidea."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue