Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 06

Urtean Zeharreko 31. astea

2019ko Azaroaren 06a, Asteazkena

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-31-X-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 14, 25-33 )

Aldi hartan, jende asko zihoan Jesusekin, eta haietara bihurtuta, honela esan zien:
- «Inor Nirekin etortzen bada, eta bere aita eta ama, bere emaztea, seme-alabak, anai-arrebak, eta bere burua ere Ni baino maiteago baditu, ezin daiteke nire ikasle izan. Bere gurutzea hartu eta Nirekin ez datorrena, ezin daiteke nire ikasle izan.

Izan ere, zuetan inork dorre bat egin nahi badu, ez al du lehenengo, eserita, zenbat eralki beharko duen ikusten, bukatzeko hainbat bai ote daukan? Oinarriak jarri eta gero, bukatu-ezinean ikusten dutenek parra egin ez diezaioten, esanez: "Hona hemen, etxegintzan hasi, eta bukatu-ezinik gelditu zen gizona".
Edo-ta errege batek, beste errege baten aurka gudu egitera ateratzean, ez al du lehenengo, eserita, aztertzen, hogei mila gizonekin datorrenari, hamar milarekin bai ote diezaiokeen gogor egin? Eta ezin badu, hura urruti den bitartean, mandatariak bidaltzen dizkio, bakea eskatzera.

Horrela zuek ere: dituen guztiak uzten ez dituena, ezin daiteke nire ikasle izan».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusen Hitza eta “egin zituen harrigarriak” entzun-ikusita (Lk 13, 17) jendetza handia pilatu zitzaion bere ingurura: orain ahaleginetan ari da bere jarraipenaren eskakizunak argitu nahirik. Lehenengo eta behin, doantasun bidean sartu behar da eta gure afektibitatezko lokarriak eta gure bizitza bera ere erlatibizatu egin behar dira (26. a.: gure testuak “ukatu” jartzen du “gorrotatu” ordez, nahiz eta horrela agertu jatorrizko idazkeran; hebrear esaera bat da, ukapen erradikala adieraziz).

- Jaungoikoaren Erreinua bilatzea bada lehentasuna duena (Lk 12, 31), jarraipena pobretasunez janzten da (afektibitate-pobretasunez, lurreko ondasun-pobretasunez): “dena” utzi (Lukasek 5, 1-11ra dakarren dei ezaguna den bezala), norbaiten “atzetik” jartzeko (9, 23), norbere gurutzea hartuta (27. a.). Ez da gorrotatzea; bestela baizik, Lukasek 16, 13an dakarrenez, bi nagusi batera zerbitzatu ezina da, gure bizitzan bi absolutu izan ezina. Itxuraz, bizitza alperrik galtzen gaudela dirudi, baina horixe da, izan, bizitza bera salbatzeko bide bakarra, eta hau begi-bistan dago, bizitza salbatzea zertan dagoen ongi aztertu ezkero: seguruenez, ez behintzat lurreko ondasunak pilatzean (Lk 12, 15).

- Hala ere, egia da Jesusi jarraitze hori behar den bestean aztertu eta erabaki beharra dela: dorre bat jasotzeko behar diren baliabideak ongi baloratzea beharrezko den bezala, eta aurka datorren etsaiari aurpegi emateko adina indarrik baduen, ala bakezkoak egin (28-32. aa.). Gure indar eta ahalmenak zenbaterainokoak diren kontuak atera behar dira (28-32. aa.), baina, -Maisuaren antzera, lagungarri premia izan zuen indartsuarena gogoan hartuta (Lk 3, 16; 22, 43)- “gizakiek ez dezaketena Jaungoikoak badezake” (Lk 18, 27).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Atzo bertan, ebanjelioko testuak zera gogoratzen zigun: ezteietara gonbidatuak izan zirenak, mila aitzaki asmatuz, ez zutela aintzat hartu halako ospakizun baten parte hartzea. Hori gogoan dugularik, gaur bere JARRAIPENERA deitzen digun Maisuari entzun beharra dugu, horrek suposatzen dituen eskakizunak argi izanik. “Ukatu” beharra dago, dena utzi, Maisuaren “atzetik” jarraitzeko eta Bera bizi den erara bizitzeko. Eskakizun erradikal honetaraino jotzen du.

- Izan... “ikasle izatea” da egiten zaigun gonbitea. Baina pertsona osoa hartzen du, eta bere existentzi osoa gelditzen da osorik eta betiko oratuta. Horregatik, beste leku batzuetan, planteamendu hau egiten digu: “bi nagusi” zerbitzatu ezina, bizitzan bi absolutu eduki ezina den bezala. Hainbestean zorrotza da gure Maisua; egia esan, Berak gehiago ezineko erradikaltasunez bizi izan zuen.

- Ondoren latzak niretzat, guretzat, hortik, ebanjelioko testu horretatik sortzen zaizkigunak! Datorren moduan hartzen badugu behintzat, bere gordintasun, eskakizun eta guzti. Horregatik atzera eragiten digu. Berarengana zabalduz bakarrik, Beragandik datorkigu Espirituaren indarrez, ahal izango dugu “gurutza hartu eta jarraitu” (27. a.). Proposamen honexen aurrean aurkitzen naiz, aurkitzen gara. Zertara joko dugu, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emadazu zure grazia, zure Ebanjelioak nire bizitza hondoraino argi dezan, bertan inolako iluntasun zokorik geldi ez dadin, Zuk niregandik itxaroten duzun moduan jarraitu ahal diezazudan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue