Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 05

Urtean Zeharreko 31. astea

2019ko Azaroaren 05a, Asteartea

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-31-M-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 14, 15-24 )

Aldi hartan, Jesusekin mahaian zegoen batek honela esan zion:
- «Zorionekoa, Jainkoaren Erreinuko mahaian jango duena!».

Orduan Jesusek esan zion:
- «Gizon batek otordu eder bat prestatu zuen, eta jendetza handia deitu. Otordu-garaia etorri zenean, morroia bidali zien deituei, berri ematera: "Zatozte, dena prest dago". Baina haiek bata bestearen ondotik, aitzakia-jartzeen hasi ziren.
Lehenengoak esan zuen: "Soro bat erosi dut, eta ura ikustera joan behar dut. Barka iezadazu, arren". Beste batek: "Bost idi-pare erosi ditut, eta haiek probatzera joan behar dut. Barka iezadazu, arren". Beste batek: "Andrea hartu dut, eta jakina, ezin joan ninteke".

Itzuli zen morroia nagusiarengana, eta dena adierazi zion. Haserretu zen etxe-jauna, eta honela esan zion morroiari: "Zoaz berehala herriko enparantza eta kaleetara, eta ekar itzazu behartsu, elbarri, itsu eta herrenak". Morroiak gero esan zion: "Jauna, egin dut agindu duzuna; baina oraindik bada leku". Eta nagusiak orduan: "Zoaz bideetara eta bidezidorretara, eta behartu itzazu sartzera, etxea bete dezaidaten".
“Benetan bait diozuet: deitutako bakar batek ere ez du txastatuko nire otordurik"».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Farisearrak bere etxean gonbite egin zion otorduan, Jesusek, mahaikide baten hitzak oinarritzat hartuz, eta otorduko girotik haria hartuz, parabola bat kontatu zien, Erreinurako deiari ahal den azkarren erantzun behar zaiola gaineratuz. Gogoan hartzekoak dira parabolaren hari nagusiak: “gizon batek afari eder bat prestatu zuen eta jendetza handiak gonbidatu zuen” (16. a.). Gonbidatu guztiak, ordea, “afal orduan” aitzakiak-jartzen hasi ziren eta ez ziren agertu (17. a.). Haserretu egin zen etxe-jauna, eta bere etxea bete zedila nahi zuenez gero, “behartsu, elbarri, itsu eta herrenez bete zen” (21. a.).

- Prestatutako afaria (17. a.) zuzenean Pazkoetara begira dago, Jesusek ikasleentzat nekaldi aurrean prestatuta eta, azken batean, Erreinua ezteia duzu (Lk 22, 7): dena prestatuta badago eta gonbitea doan bada, norbera prest egotea da aski. Afari ordua (17. a.) salbamenaren etengabeko gaur bat da (Lukasi gogoko egiten zaion gaia berau), Jaunaren deiari berehalako erantzuna eskatuz.

- Eztei aretoan “leku asko dago” (22. a.), baina aitzakiak asmatzea erraza da. Horrela, askori gonbiteak eragina sortzen die (Lk 9, 57-62), baina ondoren dei indartsuagoak sentitzen dituzte, bestelako ondasun batzuk nahiago dituzte, materialak eta samurragoak: soroak, idiak, emaztea (18-20. aa.). Horrelakoei buruz badio Jesusek beste leku baten: “Goldean eskua ezarri eta atzera begiratzen duena ez da Jaungoikoaren Erreinurako duin”; bere buruari uko egiten dionak jasoko du bateko ehun eta gehiago (Lk 18, 28-30). Gonbiteari uko egiten dionen ordezkoak laster aurkitzen dira, kaleetan eta plazetan, baita bidezidorretakoak ere (23. a.: Jerusalendik kanpo zeudenak ote?): alde guztietatik etorriko dira “eta Jainkoaren Erreinuko mahaikide izango” (Lk 13, 29). Izan, Erreinuko ogia jaten duenaren zoriontasuna (15. a.) guztientzako da: ez da pribilejio bat, onartzen dutenei doan ematen zaiena baizik. Baina uko egiten dutenetik inork ere ez du txastatuko gonbiteko alaitasuna (24. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Otordu giroan jarraituz, Maisuak bere gogoetan darrai, ikuspegi berri bat erantziz, ebanjelioetan sarri aipatutakoa: Israelek, beste inork baino lehenago, “Jaungoikoaren Erreinuko ezteirako” gonbitea hartu zuen, baina ordua iritsi zenean, aitzaki hutsez uko egiten dio. Eta, hala eta guztiz ere, Jaungoikoak ez du ixten gonbiterako atea: beste batzuei irekitzen die, Israelgo pentsaeraz “behartsuak, elbarriak, itsuak, herrenak” (21. a.), eta benetan nahi du “etxea bete dakion” (23. a.). Hauxe da Jaungoikoaren jokabidea. Ezin dugu hau ahaztu!

- Hona berriren berri, Jaungoikoaren doaneko dohainari uko egitearen “misterio” itzela, eta “beste dei” batzuetara makurtuz, haien balorez itsutuz. Izan ere, DOAN eskaintzen den zerbait onartzeak susmoa sortzen du eta, horrexegatik, ez dute txastatzen gonbitearen eta eztei jaiaren gozotasuna. Gonbitea onartzeko prestasunik ez. Misterio ulergaitza, baina bene-benetakoa!

- Hain benetakoa, ze gure bizitzan eta gure eguneroko martxan gauzatzen zaigu! Eta... benetan jasotzen dela, gero! DOHAINTASUNA ez da, ez, gure gorengo balorea; susmo txarrez hartzen dugu. Eta Jaungoikoa dohain hutsa denez... onak gaude! Dohaintasunezko espiritualtasun hau lantzea, iraupenez bertatik jardutea, beste batzuengan ere erne eraziz eta konpartituz... horra berehalako eta beharrezko eginkizun bat!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, gure elkarteetako ateak guztientzat zabalik egon daitezela, batez ere, etorkinentzat, horrela gure ospakizunak zure Erreinuaren antz gehiago izan dezaten."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue