Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 02

Urtean Zeharreko 30. astea
HILDAKO FEDEDUN GUZTIEN OROIPENA
2019ko Azaroaren 02a, Larunbata

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-30-S-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Joan 14, 1-6 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Ez izan bihotz-larririk. Sinistu ezazue Jaungoikoarengan, eta sinistu Nigan ere. Nire Aitaren etxean bizitoki asko da; hala ez balitz, esango al nizuen Nik, zuentzako tokia eratzera noala? Joan eta tokia eratu ondoren, etorriko naiz berriro, eta Nirekin hartuko zaituztet, Ni nagoen toki berean zuek ere egon zaitezten. Badakizue Ni noan tokirako bidea».
Tomasek orduan:
- «Jauna, ez dakigu nora zoazen, eta nola jakin bidea?».
Eta Jesusek:
- «Ni naiz bidea, egia eta bizia. Ez dijoa inor Aitarengana, nire bitartez ez bada».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Apostoluak, Jesusen inguruan azken Afarian elkarturik, zehatz lur-jota zeuden, Jesusek aurreratu zizkienagatik: Pedroren ukapena, Judasen saldukeria eta bere une batetik besterako agurra. Beldurrak eta nahaspilak gainetik egin dio elkarteari. Jesusek laster igarri dio Apostoluen larritasunari, haien sinesmena arrisku handian ikusirik; horregatik gogoberotzen ditu Aitarengan eta Berarengan uste on izateko eskatuz (1. a.). Maisuak bere ikasleei uste on izatera eragiten badie, haientzat Aitaren etxean lekua prestatzera dijoalako da. Bera dijoala eta, ez daukate zertan nahigabetu; ez ditu bertan behera uzten; areago, laster etorriko da Berarekin eramateko (3. a.).

- Apostoluak ez dituzte ulertzen Jesusen hitzak. Tomasek garbi agertzen dio bere ezjakintasuna: ez daki ez nora dijoan, ez harako biderik; dena materialki hartzen eta ulertzen du eta. Jesus, ordea, Aitarengana dijoa eta Jaungoikoarekin harremanean sartzeko bidea erakusten die: “Ni naiz egia, bidea eta bizia” (6. a.).

- Iragarpen hau Kristoren eta Hirutasunaren misterioen gorengo gailur dugu: Jesus-gizona da bide bakarra, Bera delako egia eta bizia. Hortik agiri denez, Jesus ez da Jesus-egia, Aita baizik eta Jesus da Aitarenganako bitartekoa. Jesus-gizonaren Aitarekiko bitartekaritzaren egitekoa, egiaren eta bizitzaren bidez agertzen da. Jesus Jauna horrela da, ikasle guztientzat, Aitarenganako bidea, egia eta bizia delako. Bera da Aitaren agerpena eta Jaungoikoarengana daroa, Aita Berarengan presente dagoelako eta egitan hitz egiten du. Bera da gizonen salbamena gauzatzen den “lekua”, hauek Jaungoikoarekin batasunean sartuz.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- “Ikasle maiteak” ohi duenez, Jesusek bere burua agertzera emate honek bere bidea darama. Izan ere, beste une batzuetan deitu izan dio ogia, atea, artzaina, argia; gaur, ordea, hitz bizi eta eraginkor hau darabil: BIDEA. Noraezean sentitzen den bere Elkartearen aurrean, bere adiskideen aurrean, gainera datozkien gertaera aurrean larrituta, Jesus “Aitarengana daraman bide” aitortzen da. Horregatik ez daukate zertan beldurtu, ez zertan gogoa galdu, etortzeko diren gorabeheren aurrean.

- Eta Jesusek bide izaten jarraitzen du, Bera delako egia eta bizia, bidaiari den gizakiarentzat ezinbesteko bi alderdi, egunero bizitza argitzeko gogo-biziz bilatzen dituenak. Baina Jesus ez da helburu bihurtzen (helburu Aita da), Aitarenganako Bitartekoa baizik; eta hala da, izan ere, bere jarraitzaileentzat egia eta bizia delako. Hemen gara Jesusen agerpenaren bihotzean.

- Eta, hemen gara Jesusen oraingo jarraitzaileok, bere bila ibiliz eta onartuz, Jesus den DOHAIA elkarbanatzen dugunok. Eta Jesusekin elkartuz, Aitarekin elkartzen gara, Berarengan presente dago eta. Jaungoikoarekin topo egiteko eta Berarekiko batasuna iristeko Jesus, Jauna, da “lekua”. Anai-arrebok, honetaraxe gonbidatuak gara, banan-banan izan ere: esperientzi bakar, berezi eta aldaezin honetara.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, nire neke eta ahultasun guztien gainetik, maite zaitut eta jarraitu nahi dizut. Zurekin kontatzen dut!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue