Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 11 / 01

Urtean Zeharreko 30. astea
SANTU GUZTIAK
2019ko Azaroaren 01a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-30-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 5, 1-12a )

Aldi hartan, jende-taldea ikusirik, mendira igo zen Jesus, eta eseri zenean, bere ikasleak inguratu zitzaizkion, eta Berak honela erakusten zien:

- «Zorionekoak, gogoz behartsu direnak;
berena dute-eta Zeruetako Erreinua.
Zorionekoak otzanak;
berak izango dira-eta lurraren jabe.
Zorionekoak, negar egiten dutenak;
poztuak izango bai dira.
Zorionekoak, zuzentasunaren gose eta egarri direnak;
aseak izango bai dira.
Zorionekoak errukitsuak;
hauek iritsiko dute-eta errukia.
Zorionekoak, bihotzez garbi direnak;
hauek ikusiko dute-eta Jaungoikoa.
Zorionekoak bake egileak;
Jaungoikoaren seme esango bai zaie.
Zorionekoak, zuzenagatik erasotuak;
hauena da-eta Zeruetako Erreinua.

Zorionekoak zuek, Nigatik biraoka eta erasoka erabiltzen zaituztenean, eta gezurretan asma ahalak zuentzat esaten dituztenean; poztu zaitezte eta alaitu, handia izango da-eta zuen saria zeruetan».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Mateoren ebanjelioa bost hitzaldi zabaletan sailkatu genezake, kapituluak irakurri ahala. Lehenengo hitzaldi nagusia, gaurko pasarte honekin hasten den hau, Jesusen jatorrizko iragarpena zabaltzen eta erakustera ematen du: “Bihotz-berri zaitezte, Jaungoikoaren Erreinua hurbil dago eta” (Mt 4, 7; 3, 2; 10, 7). Tartekatzen den atal zabal honetan gaiak eta hitzak elkarlotura estu baten datoz, esanahi handiko pasarte eder bat osatuz.

- Pasarte honetan azpimarratzen dira, lehenengo eta behin, zoriontasunen atalak: guztiak daude elkarren antzera baten eginak. Zoriontasuna adieraziz hasten da, historian beherengo mailatan daudenei zuzendua, ondoren “ahultasun” hauek Jaungoikoaren eskuetan daudela gaineratuz (horrela dago zehatz-mehatz idatzita). Izan ere, guztietan joko hauxe dakar: bigarren zatian datorren agintzaria, lehenengo zatian zain dagoen egoera jakin bati erantzutera doa. Negarrez daudenei, Jaungoikoaren poza dagokie (4. a.); apalak, Jaungoikoak lurraren jabe egiten ditu (5. a.); zuzentasunaren gose eta egarri direnak, Jaungoikoak asetuko ditu (6. a.); bihotz errukitsua dutenei Jaungoikoak errukia izango die (7. a.); bihotz-garbi direnak Jaungoikoaren aurpegia ikusiko dute (8. a.); bakearen aldeko direnak seme-alabatzat hartuko ditu (9. a.).

- Eskema orokor honetatik zertxobait bereizten dira lehenengoa eta zortzigarren zoriontasunak, biak ere elkar osatzen dute eta, “gogoz behartsu direnei” (3. a.) eta “zuzentasunagatik aurrean erabiliei” (10. a.) Zeruetako Erreinua. Bi Zoriontasun hauek hartzen dute, egikera honi esker, sakontasun berezi bat; eta azkenengoak ebanjelioko iragarpen hau kristau elkartearen egoera larriari zuzendua dago (11-12. aa.). “Zeruetako Erreinua” da zoriontasunak ulertzeko giltza eta, horrez gainera, baita ebanjelio osoa ulertzeko ere (esaterako, Mateok 13. kapituluan dakartzan parabolak).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- “Mendiko Hitzaldian” aurkitzen gara, eta honekin hasten du Jesusek bere MAISU lana eta, lehenengo erakustalditzat, bere planteamendu osoaren eskakizun etikoak eskaintzen dizkigu, bere Berri Onaren eskakizun berberak, Berari jarraitzeko deia. Agiri denez, hemen Jesus Moises berri bezala agertzen da, herri berri baten eratzaile, honi bere proiektu osoa eskainiz. Hori dela eta, Zoriontasunen mendia Sinai mendiaren irudi dugu. Hemen beste denak osotasuna hartzen du.

- Erakustaldi osoaren helburua hauxe da: Jaungoikoaren LOGIKA jokabidea agertu, izan ere, hauxe da Jaungoikoaren gauzak ikusteko eta egiteko jokoa, arraro samarrak iruditu arren. Horregatik, hemen eskaintzen zaigu Erreinuaren Idazki Nagusia: Jaungoikoa itxuraz munduan ahul eta baztertuak direnen alde agertzen da. Gutxitzat eta baliogabekotzat daudenen alde agertzen da Jaungoikoa. Areago, hauxe da zoriontasun beterako bidea.

- Hona hemen nire bizitzarako ere Idazki Nagusia, Erreinuan partekide izan nahi badut. Jaungoikoaren jokabide honek hainbat galdera sakon sortzen dizkit, Jesus Berak azkeneraino bete izan zituenak, hain zuzen. Denera jota, hauxe da oinarrizko galdera: nire bizitza zuzen planteatuta al daukat zoriontasun horretaz jabetzeko, Zoriontasunak aurrean jartzen didatenaz jabetzeko? Zer diostazu, anai-arreba horrek? Erreinu honen ezaugarri izatea da gure arloa, gaur eta hemen!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Gure Jaun eta Jaungoikoa: onartzea zail egiten zaigun zoriontasun bidea aurkezten diguzu. Konbentzi gaitzazu, Jesus egin zenuen bezala, hauxe dela biderik zuzenena, eta egin gaitzazu Zoriontasunera daraman munduaren eratzaile."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue