Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 6

Urtean Zeharreko 27. astea

2019ko Urriaren 6a, Igandea

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-27-D-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 5-10 )

Aldi hartan, apostoluek honela esan zioten Jaunari:
- «Indartu iezaguzu sinesmena».
Eta Jaunak:
- «Mostaza-hazia haineko sinesmena bazenute, masusta-zuhaitz honi esango zeniokete: "Atera zaitez ondotik, eta bota erroak itsasoan", eta egingo luke zuen esana.

Egin dezagun zuen morroia goldean edo artzaintzan ari dela; landatik etxera etortzean, nork esango dio: “Zatoz eta jarri zaitez berehala mahaian”? Ez ote dio beste hau esango: “Presta iezadazu afaria, jantzi gerrikoa eta zerbi nazazu, nik jan eta edan arte; gero jango duzu eta edango zuk”? Nagusiak zor al dio eskerrik morroiari, agindu zaiona egin duelako?

Berdin zuek ere: agindutako guztia egiten duzuenean, esazue: "Morroi hutsal batzuk gera; egin behar genuena egin dugu"».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukasek 17. kapituluan Jesusen esaldiak biltzen ditu, gaur liturgiak eskaintzen digun pasartea ere barruan hartuta. Lehenengoak sinesmenarekin du zerikusia. Ikasleak, Jesusekin eramandako bizitzan zehar, Maisuari sarri entzun zioten goraltzen mirari eske hurbiltzen zitzaizkionen sinesmena (esaterako, Lk 7, 9; Mt 15, 22). Orain, Ebanjelioa iragartzeko beren gain hartu dutenetik gora, berehala konturatu dira honetaz: alde batetik hartu duten egitekoaren eta beren sinesmen ahularen artean alde handia dagoela. Hori dela ta, bihotzaren erditik ateratzen zaie oihua: “Indartu iezaguzu sinesmena” (6. a.).

- Jesusen erantzunak harridura sortzen du. Ez da erantzun zehatz eta kontsolagarria; areago, ikasleen barruan hutsune handiagoa sortzen duen hiperbole bat da. Sinesmen pixka bat da nahiko, ea ikusezineko hazitxo baten tamainakoa, egintzarik harrigarriena egiteko, esaterako: masusta-zuhaitz bat ateratzeko, nahita bere susterrak ongi errotuak eduki lur sakonean.

- Eskaintzen zaigun bigarren atalak ingurumari osoa argitzen du, nahita azaleko irakurketa baten harridura sortu. Nagusiak ez dauka morroiarekiko betebeharrik, honek bere esanak zehatz bete arren. Jesus une honetan ez dabil gizarte aldetik nagusi-morroien arteko gorabeherak argitzen; bestela baizik, eguneroko bizitzatik jasotako irudi bat erabili baino ez du egiten. Jesusek eskatzen duena hauxe da: apaltasun sakona, norberarengan askatasun jarrera, goiko eserlekuen egarri gabe. Ikasleak, beti ere, bere burua txikitzat, behartsutzat hartu behar du, Jaunak eskaintzen dion alor astunaren aurrean ez-nahikotzat sentituz. Jesusek ez gaitu nahi geure burua handiustekotzat eta Erreinurako lankide garrantzitsutzat eduki dezagula. Guk egin ahal ditugun egintzak ez dira aintzat hartzekoak, gutxi-asko, harrokeriara eramateko bide direlako. Jaunak ez gaitu hezi nahi logika honen harira. Gure esku egon den guztia eginda gero ere, irabazgarri izango da honen kontzientziaz haztea: “Jaunak ez badu etxea eraikitzen, alperrik ari dira etxegileak” (Sal 126, 1), eta zoriontsuak izango gara Jaunarengan uste osoa jarri dugulako.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Maisuaren irakasketak aurrera darrai, eta gaur gogoan eduki beharreko alderdi interesgarri bat aurkezten zaigu: norbera gauzez izatearen kontzientzia. Hauxe da ikasleak Jainkoaren aurrean hartu behar duen jarrera: ez gero farisearren antzekoa, beti sariaren atzetik; alderantziz, lan eginda gero, apaltasunez jarraitu, bestelako axolarik gabe: “Morroi hutsal batzuk gera; egin behar genuena egin dugu” (10. a.). Hona hemen jarrera propioa eta egokiena!

- Eta hemen aurkitzen da Ebanjelioko klabe nagusia: DOANTASUNA, bizitzako jarrera bezala, Jaungoikoaren bizi-egitasmoari maitasunezko erantzuna bezala. Ez da meritua azpimarratzen dena, Jaungoikoaren maitasunari doaneko eta maitasunezko erantzuna baizik. Maitatu ahal dugu, Berak maitatuak garelako eta, horregatik, oso-osoan bere eskuetan sentitzen gera. Jarrera honi esker, itzelezko indarra du hemengo “Indar iezaguzu sinesmena”, ebanjelioko atalaren hasieran agertu zaigunez. Bide luzea gelditzen zaigu doantasunezko prozesu horretan.

- Zenbat irakatsi eder atera genezakeen Jesus Maisuaren proposamen horretatik! Etengabeko gonbitea: Jaungoikoaren maitasun-iturrian edatera; bere eskuetan egotearen poza eta segurtasunera; egunetik egunera Berekiko seme-harreman estu eta maitekorragoa bizitzera; beste anai-arreba batzuekin senitarte sentidua eta anaiartearen indarra elkarbanatzera... Hemen gaude! Txasta ezazu! Konparti ezazu!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, DOANTASUNA dela zure ikaslearen estiloa gogoratzen didazu. Hartzen dugun dena da DOHAIA. ESKERRAK zure dohainen partekide egin nauzulako!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue