Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 4

Urtean Zeharreko 26. astea

2019ko Urriaren 4a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-26-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 10, 13-16 )

Aldi hartan, Jesus honela mintzatu zen:
- «Ai, zu Korozain! Ai, zu, Betsaida! Zuenean egin diren mirariak, Tiron eta Sidonen gertatu balira, aspaldi bihotz-berrituak zitezkeen, zakukiz jantzita eta hautsetan eserita. Horregatik auzi-eguna eramangarriago izango da Tiro eta Sidonentzat, zuentzat baino.
Eta zu, Kafarnaun, zeruraino igo behar duzula? Hildakoen lekuraino eroriko zera!

Zuei entzuten dizuenak, Niri entzuten dit; eta zuek baztertzen zaituztenak, Ni baztertzen nau; Ni baztertzen nauenak, berriz, Ni bidali nauena baztertzen du».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Laku ertzeko hirien epaia Lukasek hirurogeita hamabien bidalketaren ondoren kokatzen du (Lk 10, 1-12), haien iragarpena hutsean gelditu dela adieraziz. Horregatik laku ertzeko hirien gain epai zorrotza izango da (13-15. aa.), Jesusen ikasleen iragarpenari sinesmen biziz eta bihotz-berritzez ez erantzutearren. Korazain, Betsaida eta Kafarnaun hirietan saiatu zen gehien Jesus, Berri Ona iragarriz eta mirari asko eginez; hala ere, ez zuten Ebanjelioa onartu, ez bizitzarik aldatu. Horregatik iragartzen zaien zigorra, Sodoma eta Gomorrarena baino handiagoa da, horiek izan arren, Bibliako tradizioz, Jaungoikoari kontrajarrera gogorrena agertu diotenak (Ha 19). Jesusek beste konparaketa bat egiten du Tiro eta Sidon aurrean jarrita: hiri hauek, Israelen etsai izan eta agintzarietatik kanpo egon arren, Jaungoikoaren Hitza entzuteko bihotz zabalago eta penitentziarako prestago agertu dira, Genesaret ertzeko judutar herriak baino.

- Hitzaldiaren azkenean, Jesusek “Shalia” dakar gogora, bere indarrez bidaliak bidali duenak beste aginpide duela azpimarratuz, eta, beraz, bidali duenari zor zaion begirune berbera zor zaio bidaliari ere. Ikasleak Jesusek bidaliak diren ezkero, eta Berau Aitak bidalia, horiek onartzea edo baztertzea Jaungoikoa Bera onartzea edo baztertzea beste da. Hori horrela delarik, hartzen den erabakia salbamen edo hondamen bide bihurtzen da: “Zuoi entzuten dizuenak, Niri entzuten dit; eta zuok baztertzen zaituztenak, Ni baztertzen nau; Ni baztertzen nauenak, berriz, Ni bidali nauena baztertzen du” (16. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ez da nahiko Jesusen presentzia eta bere egintza miragarriak ezagutu eta gozatzea. Bera ONARTZEA une bateko “gorakada sentimendua” baino gehiago da. Gaurko kontaketak adierazten digunez, ez da beti onarpena, gehien baten bazterketa da, edo baita jazarpena ere. Hauxe da gaurko ebanjelio-atalaren kokapena. Haiek dira Berri Onaren jasotzaile aukeratuak, eta baztertu egiten dute; “urrunduak”, ordea, onartu egiten dute. Betiko kontua!

- Bai ikasleak eta bai Jesus Berak BIDALIAK DIRENEN kontzientziaz jokatzen dute; haiek onartzeak edo baztertzeak, Jaungoikoaren egitasmoa bera onartzea edo baztertzea bezala da. Hona hemen gu bakoitzaren eta elkartearen historiaren drama! Jaunaren Hitza onartzea eta obedientziazko jarreraz erantzutea, ezinbestekoa da Erreinuaren proposamenari leialki erantzuteko.

- Eta... ni pribilegiatua naiz nire sinesmen bidean; asko eta ona hartu dut, Kafarnaunek eta besteak bezala. Hau ukatu ezinezko egi borobila da! Nolakoa da nire erantzuna, DOAN jaso ditudan hainbeste aukera eta dohainen aurrean? Nolako erantzukizunez bizi naiz egunero? Kontentuz al nago nire jarrera eta erantzueraz?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emadazu zentzuz eta adorez jokatzea, aurkitu ahal dezadan zertan dudan aldatu beharra, zintzoa izateko eta Zuk egunero eskaintzen eta proposatzen didazunaren aurrean koherentziaz bizitzeko."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue