Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 13

Urtean Zeharreko 28. astea

2019ko Urriaren 13a, Igandea

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-28-D-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 17, 11-19 )

Aldi hartan, Jesus Jerusalena bidean zihoan, Samaria eta Galilea artetik. Herrixka batean sartzerakoan, hamar legenardun atera zitzaizkion bidera eta, urruti geldituta, deiadarka esaten zioten:
- «Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!».
Jesusek ikusi zituenean, honela esan zien:
- «Zoazte, eta agertu apaizengana».
Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren.

Haietako bat, bere burua sendaturik ikusi zuenean, itzuli egin zen, oihu handiz Jaungoikoa goresten zuela; eta Jesusen oinetan ahuspeztu eta eskerrak ematen zizkion. Eta hau samariarra zen.
Jesusek esan zuen:
- «Ez al dira hamarrak garbitu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik, itzuli eta Jaungoikoa goratzeko?».
Eta sendatuari esan zion:
- «Jaiki zaitez, eta zoaz. Zure sinismenak sendatu zaitu».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Lukas ebanjelariak gaurko atalean Jesusek egindako mirari bat dakarkigu: hamar legenardunen sendaketa. “Jerusalenera bidean” txatalak (11. a.) Lukasek 9, 51 eta 13, 22 bertsikuluetan esandakoa gogoratzen dizkigu: hemen kontatzen den gertaera hau Jesus heriotzara eta piztuerara bidean dijoala gertatzen da, bere bizitzaren azkenera dijoala; eta dijoan bitartean, ikasleei irakatsi eta irakatsi ari da hitzez eta egintzaz. Hamar legenardunek ateratzen zaizkio bidera eta, deiadarka baten (gizakiaren oinazeminak adieraziz: Lk 4, 33; 23, 46), beren alde errukiz esku-hartzeko eskatzen diote (12. a.). “Maisu” deitzen diote, ikasleak horrelaxe deitzen diote beti, sarri eskaritzat erabiltzen dute, Jesusen esku-hartze indartsuaren eske (Lk 5,5; 8, 39; 9, 33-49).

- “Apaizengana” dijoazen bitartean (14. a.), (Lv 14, 2.ak dionez, garbikundeko erritualaren arabera), garbi gelditzen dira. Hala ere, bat bakarrik itzultzen da eta Jesusen oinetan ahuspez eskerrak ematen dizkio (15. a.). “Samariar” bat da (16. a.), “atzerritarra”, beraz, bizitzan bazterketa latza esperimentatua (12. a.: Lv 13, 45an agiri denez, lohiak elkartetik kanporatuak zeuden). Beroni buruz hauxe dio: bere “sinesmenagatik”, sendatua izanez gainera, “salbatua” dela (19. a.). Bere antzera, ikasleak ere sinesmenez bizitzera deituak dira esker onez: bizitzan agertzen den Jauna ezagutuz, eta Beraganako esker onez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Bi elementu dira ebanjelariak Ebanjelioko testu honetan azpimarratu nahi dituenak: bat, Jesus “Jerusalenerantz dijoala” (11. a.), bere eskaintza-opariari, gurutzeari eta piztuerari bide emanez; bidean zehar ikasleak eskolatzen ari da, bizitzarako eta sufrimendu ordurako klabe batzuk eskainiz; Berarekin batera egiten dute bidea, baina, hainbeste alorretan, ez dizkiote ulertzen bere proposamenak, bere estiloa, Berak bizi duena eta berentzat proposatzen diena.

- Baina bada beste elementu esanguratsu bat ere: beste behin, bere errukia orduko gizarte giroan baztertuak zirenen alde erakutsiz eta batzuk sendatuz (hau sarritan); hamarreko legenardun talde bat Jesusen egintza salbagarriz “ukituak” dira. Baina, hau bai gero: atzerritar batek, “super-baztertu” batek (nork, eta samariar batek) iristen du salbamen betea eta berak aitortu du Jesusengan dagoen Bizi-dohaina. Bera bai dela atzera itzuli eta Jesusengan Jaungoikoaren presentzia aitortzeko gai.

- Irudi xumea baina zoragarria Ebanjelioak eskaintzen diguna, baina niri, guri, galdera sakonak sortuz, gaur Jesusen jarraitzaile garenoi. “Bidean zihoazela”, horrek esan nahi duen guztiekin... zer adierazi eta senti erazten dit? Banijoa bere estiloa, bere klabeak, bere proposamenak ulertzen? Ikustekoa da nola hurbiltzen zaien baztertuenei, behartsuenei... Hau da bere proposamena gaur eta niretzat, guretzat. Nola eta non aurkitzen dugu gure burua nik eta zuk, anai-arreba? Behartsuenekin al gaude?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, begiak jaso eta Zu ikusten zaitut. Egunero nire ondoan zauzkadala jabetzen naiz, bizitzako bidean lagun zaitudala. ESKERRIK ASKO!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue