Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 12

Urtean Zeharreko 27. astea
PILAR-eko ANDRE MARIA BIRJINA
2019ko Urriaren 12a, Larunbata

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-27-S-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 27-28 )

Aldi hartan, Jesus jendeari hizketan ari zitzaiola, jende-arteko emakume batek, deiadar batean, honela esan zuen:
- «Zorionekoa, Zu ekarri zintuen sabela, eta Zu hazi zintuzten bularrak!».
Baina Berak esan zuen:
- «Zorionekoak, bai, Jainkoaren Hitza entzuten eta betetzen dutenak!».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Deabruari buruzko hitzaldi zorrotzaren ondoren, Lukasek “zoriontasunari” dagokion txatal hau eskaintzen digu, laburra bezain sakona berau. Jende taldearen erditik ahotsa jasotzen duen emakumearen aitormenez, “zoriontasuna” da Jesus bezalako seme baten ama izatea, harrigarrizko hitz indartsuz espirituzko bizitzako misterioetan sartzen laguntzen duelarik. Jesusek, ordea, “zoriontasuna” (hau da, bihotzeko poztasun sakona) Jaungoikoaren Hitza entzuteko eta praktikatzeko bihotz presta edukitzea da.

- Jesusen erantzunak badirudi bere ama Maria gerizpetara botatzen duela. Baina pasarte hau Jaungoikoaren Hitzaren beste pasarte batzuen argitasunera “sakontzen” badugu, besterantz dela ikusiko dugu. Hain zuzen ere, Jesusen Ama “zorionekoa” aldarrikatua da (Lk 1, 42-45), esan zaion hitza sinistu eta bete duelako (1, 38). Mariak berak ere Magnificat kantuan dionez, gizaldi guztiak zorionekotzat goratuko dutela (1, 48), Hitzaren esanera jarri zituelako bere sinesmena eta bere bizitza.

- Bestalde, Jesusek, bere ama eta senideak bila joan zitzaizkion baten, argi eta garbi aitortu zuen bere ama eta senideok direla “Jaungoikoaren Hitza entzun eta betetzen dutenak” (Lk 8, 19-21). Horrela delarik, hauxe da guretzat ere eskaintzen zaigun Mariaren nortasun aberatsa. Zoriontsu izatearen sekretua honetan dago: Jaungoiko biziaren presentzia den Jesusen Hitza entzun eta betetzea.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko pasarte honek emakume baten hitz goxoak baino askoz ere ederrago den zerbait dakar. Ebanjelistaren gogoa Familia berriaren partaide den IKASLEAREN jarrera azpimarratzea da, ez gero odolezko senidetasunetik datorrelako, bestelako batasun-lotura bat sortu delako baizik: Hitza ENTZUTEA eta zehatz betetzea. Hauxe da testuingurua eta mezua.

- Kontaketa hau, inolako zalantzarik gabe, Lukasenean “Mariarekiko” erreferentziaz kutsaturik dator: Jesusen Ama, Maria, bera da lehenengo ikaslea, Familia Berrian lehenengo kidea. “Egin bide niregan Zuk diozuna” (Lukasek dakarrenez) harrigarrizko sintesia bat da. Mariagan, amatasunaren alderdi biologikoa gainditurik gelditu da, Jaunaren Hitzarekin iritsi duen batasunari eta berekiko leialtasunari esker. Hona hemen Mariaren handitasuna!

- Zoragarria eta esanguratsua Ebanjelioak gaur eskaintzen digun orrialdea! Sortu den FAMILIA BERRI bat agiri da eta Hitza onartzetik sortzen dena da. Hemen aurkitzen gara gu. Uxala ni aurkituko banintz! Eta Maria proposatzen zaigu sinestedunon eredutzat: “Egin bedi nigan...”: oso-osoko prestasuna, mugagabeko irekitasuna, bete-beteko konfiantza... Gehiagorik nork?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Maria, Jesusen eta nire Ama, zoragarria zara eta maite zaitut! Jaungoikoak zuregan harrigarriak egin ditu. Eskerrak, Jesus Jauna, Maria amagatik!"

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue