Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 11

Urtean Zeharreko 27. astea

2019ko Urriaren 11, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-27-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 15-26 )

Aldi hartan, Jesusek deabru bat bota ondoren, gizataldeko batzuek honela zioten:
- «Deabruen buruzagi den Beltzeburen indarrez botatzen ditu Honek deabruak».

Beste batzuek, azpikeriaz, zerutik datorren mirari bat eskatzen zioten. Jesusek, gogoan zer zuten ikusirik, honela esan zien:
- «Herri batean herritarrak elkarrekin borrokan badabiltza, herri hura hondatu egiten da, eta etxea etxearen gainera erortzen. Satanas ere beretarren aurka ari bada, nola iraun dezake zutik haren erreinuak?

Zuek diozuenez, Beltzeburen indarrez botatzen ditut Nik deabruak. Nik Beltzeburen indarrez botatzen baditut, zuen semeek zeinen indarrez botatzen dituzte? Horrela, bada, haiek izango dituzue zuen epaile. Baina Nik deabruak Jaungoikoaren eskuz botatzen baditut, garbi dago iritsi dela Jaungoikoaren Erreinua zuen artera.

Gizon indartsu eta armadun batek ere bere jauregia zaintzen duenean, haren ondasunak esku honetan daude. Baina beste indartsuago batek, etorri eta menperatzen badu, kentzen dizkio indar ematen zioten armak, eta haren ondasunak banatu egiten ditu.
Nirekin ez dagoena, nire aurka dago; Nirekin biltzen ez duenak, sakabanatu egiten du.

Espiritu lohia gizon batengandik ateratzen denean, basamortuan zehar joaten da, nora ez dakiela, atseden-toki bat non aurkituko; eta, ez aurkitzean, esaten du: "Itzul nadin atera nintzen etxera". Baina etxeratzean, dena garbi eta txukun aurkitzen du. Orduan, berriro joan eta bera baino makurrago diren zazpi espiritu hartu eta, etxean sarturik, bertan gelditzen da. Horrela, gizon haren ondorena, hasiera baino okerragoa izaten da».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honetan Jesusek bi etsai ditu aurrean: deabrua eta “beste batzuk” (Mateorentzat farisearrak dira). Hauek salatu eta salatu dabilzkio, sekulako gogorkeriz: egia da, Jesus hori konjurugile aparta da, baina Berak botatzen dituen deabruak beraiek ditu laguntzaile. Jesusen erantzunak bi oinarri ditu: ezinezkoa da deabrua bere buruaren aurka ibiltzea, orduan bere jabetasuna hondatuko litzateke-eta. Eta, horrez gainera, farisearrak beraiek ere beren jarraitzaileei konjuru bereziak erakusten dizkiete: horiek ere deabruak hartuta ote daude? Alderantziz, Jesusek sufrimendutik askatzeko egiten dituen mirariak ikusita, onartu beharko lukete hor agertzen dela Jaungoikoaren indarra eta, horrexegatik, Jaungoikoaren Erreinua iritsi dela, sendatzeko eta askatzeko bere indarrari esker.

- Beste etsai zitala, testuinguru osoa bereganatzen duena, deabrua da, “indartsua”, Jesus etorri arte irabazle sentitzen zena; orain Jesus agertu zaio bera baino indartsuagoa. Jesus eta deabruaren artean behin-betiko eta sekulako borroka hasi da, eta ikasleak ere nahitaez erabaki egin behar dute zeinen alderdira jotzen duten: “Nirekin ez dagoena, nire aurka dago” (23. a.).

- Hemen ez dago neutraltasunik, Maisuaren borroka ikaslearen borroka ere bada. Borroka honek zerikusirik badauka azken helburuarekin, zergatik ze “Nirekin biltzen ez duenak, sakabanatu egiten du” (23. a.). Ikasleak behin “indartsuenaren” aldera jotzen duenean, hala ere ezin da lasai egon; hala eta guztiz ere, ernai bizi behar du, basamortuan barrena amorruz dabilen deabruak ez dauka atsedenik, gero eta eraso zitalagoak sortuko dizkio ikasleari, etengabeko borroka gogorrean parte hartzera behartuz. Ikaslea jakitun dago: Kristoren aldeko izateak bere garaipenean partekide izatea dakar, baina baita Gaiztoaren eta gaitzaren aurkako borrokan ere partekide izan behar du, borrokalari zitala delako, eta ez duelako amore emango, arik-eta ahal dituen ikasle gehien berarekin batera hondamendira eraman arte. Horra Kristoren eta deabruaren arteko borrokak ikasleen bihotzetan jarraitzen dute. Hauek ezin dute, adorez eta konfiantzaz, bere aurka jokatu gabe bizi.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Benetan, Gaiztoaren indarren aurkako borroka erabatekoa eta behin-betikoa da; hori da bere egitekoa, eta horrela bakarrik egi bihurtuko du “iritsi da Jaungoikoaren Erreinua zuen artera” (20. a.). Hauxe da Jesusek, bere hitzez eta bizitzako egintzaz, burutu duen Jaungoikoaren salbamen-prozesuaren gorengo gailurra. Horrexegatik, Gaiztoaren indarrak asmatu ahalak bota zizkioten aurpegira, Beragan aurkitzen zutelako beren nagusitzaren porrota.

- IKASLEAK alde batera edo bestera egin behar du, aukera bat egin beharrean dago; hemen neutraltasunak ez du balio. Hori dela-eta, ezin da arreta gabe gelditu; bestela baizik, beti ernai bizi behar du, ganora gabe ibilita harrapatu ez dezaten. Horrela bakarrik parte hartu ahal izango du Kristoren garaipenean. Baina borroka horretan bere alde apustu eginez, ez da dena amaitzen, etsaia bera ere beste itxura berri batzuetan agertzen joango baitzaio: “Zazpi espiritu makurragoak hartuta…” (26. a.).

- Berarekin borrokan bat-egin eta Erreinuaren etorrera hezurmamitzea; ez dago ur gaineko bitsetan egoterik, zuhur egon eta arretaz jokatu baizik; egunero egin behar da Jesusen eta bere egitasmoaren aldeko aukera... hona hemen gaurko Ebanjelioaren proposamenak, nire sinestedun bizitzan eta Jesusen jarraipenean betetzen joateko! Badaukat zeregina...! A zer lana gelditzen zaigun, anai-arreba! Elkar gogo berotzen jarraitzen dugu? Beti aurrera!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk badakizu nire ahultasunaren eta hauskortasunaren berri. Egizu EGUNERO aukera dezadala zure ondoan gaiztoaren indarren aurka jokatzea, gure Aitak nahi duen Erreinuaren proiektua gauzatzea atzeratzen baitute."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue