Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 10

Urtean Zeharreko 27. astea

2019ko Urriaren 10a, Osteguna

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-27-J-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 11, 5-13 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Zuetako batek badu adiskide bat, eta gau-erdian harengana joan eta esaten dio: "Adiskide, emazkidazu ordainetan hiru ogi; lagun bat etorri zait bidez etxera, eta ez daukat zer-emanik". Baina besteak erantzuten dio barrutik: "Utzi nazazu bakean! Atea itxita daukagu, eta haurrak eta denok ohean gaude, ezin ninteke jaiki ematera". Baina adiskide arek ate-joka jarraitzen badu, hara zer dizuedan Nik: adiskide bezala, ematera jaikitzen ez bada ere, haren lotsagabeagatik bederen, jaiki eta emango dizkio behar dituen guztiak».

Eta Nik hau diozuet: eska ezazue, eta emango zaizue; bila ezazue, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue; eskatzen duenak, hartzen du; bilatzen duenak, aurkitzen; eta atea jotzen duenari, zabaltzen zaio.

Zuetako norbaitek, aita izanik, semeak ogia eskatuta, harria emango ote dio? Edo arraia eskatuta, sugea emango ote dio arraiaren ordez? Edo arrautza eskatuta, luhartza emango ote dio?
Beraz, zuek, gaiztoak izanik ere, zuen semeei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez gehiago emango die zuen zeruko Aitak Espiritu Santua, eskatzen diotenei!».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gaurko pasarteak Gure Aita otoitzaren azalpena eta jarraipena dirudi. Jaungoikoak Aita bihotzez maite gaituela uste badugu, Beragan uste osoa izan behar dugu. Uste osoa izateak ezaugarri batzuk ditu: era jakin batez agertzen dela, behin eta berriro ekinez eta iraupenez jardunez, hirutariko aitorpen honetan adierazten denez: “Eska ezazue eta emango zaizue; bila ezazue eta aurkituko duzue; jo atea eta irekiko zaizue” (9. a.). Aitaren ontasunean uste on duenak iraupenez egiten du otoitz eta ez da nekatzen, badakielako ez duela alperrik eskatzen.

- Uste onezko eta etengabeko otoitza, beraz, eginkorra da eta hutsegin-ezina. Hala ere, Lukasek ezusteko bat eskaintzen digu: uste onezko eta etengabeko otoitzak beti iristen du Espiritu Santua (12. a.). Ez ditu iritsiko nahitaez nahi ditugun ondasun baliagarriak, baina beti pasakorrak, daitekeenik onena baizik: Erreinuko partekide egiten duen dohaina, Erreinuari dagokionez bizi eta jokatzeko indarra damaiguna, tentaldian eutsiz, irainak barkatzera bultzatuz eta Jaungoikoaren nahia egiteko gai egiten gaituena. Horixe da Jaunaren otoitzean eskainitako eskariak betetzen dituen dohaina, otoizlaria bera ere partekide delarik. Gizatasunez egindako otoitzak ere gogotan hartzekoak dira, horiek ere eskuragarriak dira-eta.

- Hala ere, otoitzak, otoizlaria bera Jaungoikoaren munduan sartuz, Jainko-dohainik ederrik ederrena ematen dio, Jainko-mundu horretan -Erreinuan- sartu ahal daiten. “Zeruan dagoen Aitatxo” horren ontasuna hain da zabal-handia, gure ahultasunak beraiek erabiltzen ditu, gugan dugun oinarrizko beharrizana ezagutu ahal dezagun, gainerako beharrizanetan ezkutaturik dagoena: horregatik, eskatzen duen Espiritu Santua emango zaio, Jainkoaren salbamen unibertsalaren asmoetan sartu eta aurrera egiteko giltza.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Zehatz-mehatz eta labur esateko, Gure Aita otoitzetik eguneroko bizitzara erakartzeko, Jesusek bizitzatik bertatik hartutako bi adibide ipintzen dizkigu: lagun gogaikarriarena eta semearen eskabideak entzuten dituen aitarena. Bietan ziurtatzen digu Jaungoikoak gure otoitza kontuan hartuko duela. “Eskatu”, “bilatu” eta “deitu”, Aitaren ontasunean uste onean ziurtasuna duelako. Jesusen esperientzia berbera da, goragotik gauzak ikusten dituen Aitaren ikuspegia onartzen duelako.

- Ez da konformatzen behin-behinekoa emanez, harantzago doa eta Espiritu Santuaren dohaina ematen digu. Hau da, Erreinuko mundu berrian sartzeko gai den Espiritua, Jaungoikoak eskaintzen digun dohainik ederrena, behin betiko ondasuna txastatu eta esperimentatu ahal ditzagun; horrek ez du egundo huts egiten, Jaungoikoaren bizitza bera da-eta. Horrenbesteraino eraman zuen otoitzak Aitaren aurrean, nahita bere “gogoak” Aitaren proiektuekin bat ez etorri.

- Hemen aurkitzen naiz ni Aitaren aurrean eta otoitzean seme-harremanez eta uste onez beterik bizitzeko proposamenaren aurrean. Zenbat galdera eta kezka sortzen duen niregan Ebanjelioko pasarte honek! Eta... zein bestelakoa den nire eguneroko otoitza, hau da, nire Jaungoiko-Aitarekiko harremana! Espiritu Santuaren dohaina beharrezko zait bera ere, Erreinuaren eremuan sartzeko, Jaungoikoaren bizitzan bete-betean. Orduan bai betekada nire bizitzan!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, otoitzerakoan Aitarekin duzun segurtasunak harritu egiten nau. Emadazu zure Espiritua, niregan ere Jaungoiko-Aitaren maitasunean uste oso eta betea nagusia dadin."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue