Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 10 / 05

Urtean Zeharreko 26. astea
ESKARI ETA ESKER ONEZKO OTOITZ-EGUNAK
2019ko Urriaren 05a, Larunbata

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-26-S-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 7, 7-12 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Eska ezazue, eta emango zaizue; bila ezazue, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue. Eskatzen duenak, hartzen du; bilatzen duenak, aurkitzen; eta atea jotzen duenari, zabaltzen zaio.

Zuetako norbaitek, semeak ogia eskatuta, harria emango ote dio? Edo arraia eskatuta, sugea emango ote dio? Beraz, zuek, gaiztoak izanik ere, zuen semeei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez gehiago emango dizkie zuen zeruko Aitak gauza onak, Berari eskatzen dizkiotenei!

Beraz, egin besteei, haiek zuei egitea nahi zenuketen guztia; hori da Legea eta Profetak».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Entzuna izango den ziurtasunez, eskari otoitzaren beharrizana agertzen da hemen. Horretarako, Jesusek bere denborako maisuak erabiltzen zuten arrazoi bidea erabiltzen du. Lehentxeago esandakoarekin kontraesanen bat ote dago (Mt 6, 7-8. aa.)? Ziur ezetz; Aitak “ezagutzen” gaitu eta hitz askorik ez da behar; baina norbere benetako giza izatea ezagutuz, eskaleen jarrera onartu behar dugu.

- Jainkoak, eskatzen dionari eman eta deitzen dionari atea zabaltzen dio. Erabilitako aditzak (“emango zaizue”, “zabalduko zaizue”) era berezi baten esanda daude, Jainko hitza agertu gabe (ezin esanekoa zelako) berak nahi zuena esateko (7-8. aa.). Aita batek eskean daukan semeari gezurrezko itxuran ezer txarrik ez badio ematen (9-10. aa.), zenbat gehiago Jainkoak, guztiz ona den bakarrak, emango dizkie “gauza onak” eskatzen dizkioten guztiei.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen bizitzan, bizipenean eta mezuan, OTOITZA elementurik behinenetarikoa dugu. Ebanjelioko orrietan hainbat ezaugarri ditugu hori baieztatzeko. Liturgiak gaur eskaintzen digun zati hau, Jesusek bizi dituen benetako usteen erakusketa sakona da; horregatik daukan indarra, bai esateko eran baita edukian ere. Hortxe daude.

- Benetan otoitz egin nahi badugu eskalearen barruko jarrera onartu behar dugu; hau da, Aitaren maitasunera eta ontasunera irekitzen direnentzat “gauza onak” nahi dituan esperientzia izanez, gure giza izatetik apaltasunez eskatzen ausartu. Erraz ulertzea izan ez arren ere, hona hemen Aitarekin otoitzaren bidez bat egin nahi duenaren “sekretua”. Jesusei ere berdin gertatu zitzaion eta sakontasunez bizitzen saiatu zen.

- Eta Aitarekin bat eginda otoitz egitearen ondorena argi dago: “egin besteei, hariek zuei egitea nahi zenuketen guztia” (12. a.). Gure zilbor-hesteari begira egotetik, besteei baikortasunez begiratuz izateko eta bizitzeko era bat da. Besteen ondo izateari begiratuz bizitzeko era. Benetako otoitzaren fruitu eder eta emankorrak ditugu!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Jainkoaren maitasuna ezagutu ondoren, bere konfiantza horri erantzutera lagun iezadazu."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue