Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 22

Urtean Zeharreko 20. astea

2019ko Abuztuaren 22a, Osteguna

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-20-J-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 22, 1-14 )

Aldi hartan, Jesusek, berriz ere parabolatan, honela esan zien apaiz nagusi eta herriko zaharrei:
- «Zeruetako Erreinua, bere semearen ezteiak ospatzen zituen errege baten antzekoa da. Bidali zituen morroiak, ezteietarako deituei hots egitera; baina hauek ez zuten etorri nahi izan. Berriz ere, bidali zituen beste morroi batzuk, esanez: "Esaiezue deituei: prest daukat nire jai-otordua, zekorrak eta haragitarako gizenduak hilak ditut, eta dena prest dago: zatozte ezteietara". Haiek, ordea, ez-entzun egin zuten, eta bata bere lurretara joan zen, bestea bere salerosketara; gainerakoek, berriz, morroiei heldu eta, gaizki erabili ondoren, hil egin zituzten.
Haserretu zen erregea, eta bere guda-mutilak bidali zituen, hiltzaile haiek galtzera eta haien herriari su ematera.
Gero honela mintzatu zitzaien bere morroiei: "Ezteiak prest daude, baina deituek ez zuten merezi. Zoazte, beraz, bide-gurutzeetara, eta aurkitzen dituzuen guztiei dei egiezue ezteietara". Atera ziren morroiak bideetara, eta bildu zituzten aurkitutako guztiak, txar eta on. Eta hala bete zen bazkaldarrez eztei-lekua.
Sartu zen erregea bazkaldarrak ikustera, eta eztei-jantzirik gabeko bat ikusi zuen han. Eta esan zion: "Adiskide, nolaz sartu zera hemen, eztei-jantzirik gabe?". Eta hark hitzik ez. Erregeak orduan honela esan zien bere zerbitzariei: "Esku-oinak loturik, bota ezazue kanpoko ilunpeetara. Han izango da negarra eta hortz-karraska!".
Asko bait dira deituak; baina gutxi aukeratuak».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gaurko pasarte hau beste esparru zabal berri baten zati bezala dator, Nekaldi aurrean azkenengoa (Mt 21, 1 – 25, 46). Jesus jauretxean dago. Judeguengana zuzentzen da, aurretiaz asmo txarrez galdetu ziotelako: Ze aginpidez irakasten duzu eta horrelako egintzak egiten? Hiru parabola zorrotzez erantzuten die: bi semeen parabola (21, 28-32), mahastilari hiltzaileena (21, 33-46) eta, azkenik, semearen ezteietarako gonbidapena (22, 1-14). Azkenengo hauxe da gaur irakurri duguna. Jesusek erabiltzen dituen irudiak ongi ezagunak ziren israeldar jator batentzat: ezteiak eta jataldia, hau da, profetak Erreinua iragartzeko erabilitakoak, Jaungoikoak bere Herriarekin behin betiko laster burutuko duen batasun gozoa irudikatuz (25, 1-12).

- Lukasenean bai, baina Mateorenean ez dator “afari nagusirako” gonbidapena (Lk 14, 16); bestela baizik, erregeak bere semearen ezteietara gonbidapena. Orduan eta larriagoa eta zentzugabekoagoa da deituen ezezkoa, Jaungoikoaren egitasmoa arbuiatuz. Testamentu Zaharrean Jaungoikoaren eta herriaren arteko senar-emazteen arteko batasuna iragartzen da (Jr 2, 2; 31, 3; Ez 16, 1-43. 59-63); “Senar” da Jaungoikoak bere buruari ematen dion izena (Is 54, 5). Mateok dakarren parabola honek, Jesus agindutako “Senar” bezala aurkezten digu (9, 15) eta gonbidatuen portaera okerra azpimarratzen du.

- Horretarako ekartzen dituen arrazoiak hutsalak dira: nire lana ezteia baino garrantzitsuagoa dela. Batzuentzat eztei hori hain da mespretxagarria, gonbidapena egitera dijoazenak barregarri erabili eta hil ere egiten dituzte. Semearen ezteietarako deia orain gutxien uste dutenentzat da. Jesusek erakutsi nahi duena zera da: salbamena, bere herriak ukatzen duena, orain jentilei eskaintzen zaie. Hizkera hau gogorra iruditzen zaie juduei: ez dute Bera, ez bere irakaspena onartzen, ezta Erreinuan parte hartzera bere gonbitearen unibertsaltasuna ere.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hori da Israel, Jaungoikoak errai samurrez zaindu duena, horixe da oraintxe bertan Jaungoikoaren eskaintza arbuiatzen duena, bere Semearen ezteietarako gonbidapena. Hauxe da gaurko ebanjelioko atalak eskaintzen digun drama astuna. Agintzarien eta Itunaren herria bere gauzen “arretaz” beterik dago, ezin du Mesias Salbatzailea ezagutu, eta ez daki graziaren, betetasunaren ordua aprobetxatzen, Jaungoikoak hainbesteko pazientziaz eta pedagogiaz prestatzen joan den ordua. Horra Israelen drama eta gure historia askoren sinboloa.

- Ez da erraza antzeko ikuskizun bat: Jaungoikoak jai egin nahi du, bere egitaraua jairakoa da eta jai eta eztei honetara gonbidatzen du. Erreinua, ikusten denez, ez da zoritxar bat, bere eskabideak eduki arren (behar ez den moduan jantzi gabe dijoana). Gertatzen dena agirian dago: gonbidatu batzuk beren gauzekin beterik daudela, edo mundu honetako arretaz katigatuta, eta horregatik ez dute onartzen Jaungoikoak eratu duen doaneko gonbidapen alaia. Eta harritzekoa da Jaungoikoaren erantzuna: arlote, baztertu, ezertarako ez direnak gonbidatzen ditu. Salbamena GUZTIENTZAT dago zabalik.

- Horrelako Jaungoiko hau aurkitzeak ez dauka berdinik! Hamaika aldiz erakutsi digute bestelako Jaungoikoa ere, Jaungoiko honen antzik ez duena! Bere jai-ezteira gonbidatuak eta doan, gainera. Hori bai, “Kristoz jantzita egon beharra”, gizaki berriz, Erreinuaren berritasun hau bete-betean bizi ahal izateko.

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, erakutsi iezaguzu ezagutzen eta eskertzen Aitak eskaini dizkigun dohain bereziak. Ez iezaguzu utzi mundu honetako gauzak eta bizitzako arretak itsutu eta katigatu gaitzaten, Erreinuko behin betiko ondasunetatik aldenduz."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue