Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 18

Urtean Zeharreko 20. astea

2019ko Abuztuaren 18a, Igandea

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-20-D-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 12, 49-53 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko sutan balego! Bataio bat hartu beharra daukat, eta zer larria, hori bete artean!

Lurrera bakea ekartzera etorri naizela uste al duzue? Ezetz diotsuet, zatiketa baizik. Hemendik aurrera, bost bizi diren etxe batean, zatituak egongo dira: hiru biren aurka, eta bi hiruren aurka; aita semearen aurka, eta semea aitaren aurka; ama alabaren aurka, eta alaba amaren aurka; amaginarreba errainaren aurka, eta erraina amaginarrebaren aurka».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gizateria aukera egin beharrean dago Kristoren aurrean. Ebanjelioaren eta bere eskakizunen aurrean axolagabekeriaz jokatzeak ez du balio. Nazaretarrak salbamen planteamenduaren aurrean ezartzen duen erradikaltasunaren ondorena da: maitasunez egindako proposamena da, eta maitasunez erantzun beharrekoa.

- “Lurrean sua jartzera etorri naz” (49. a.): hitzaldiaren ideia autobiografikoa da. Horrek zera eskatzen du: nola bizi eta jokatu aukeratu aurretik beharrezkoa dela, beste ezer baino lehen, Jesusen nortasunaren berri ongi jakitea: bere benetako nortasuna ezagutzen ez duenak, ezingo ditu bete Jesusen jarraipenak eskatzen dituen eskakizunak. “Su bat... bataio bat...” (49-50. aa.): hemen ez da adierazi nahi Espiritua Santuaren sua, ezta epaikundeko sua; bestela baizik, bere heriotza eta pizkundearen su kiskalgarria noiz jasango Jesusek duen gogo bizia baizik. Era berean, Jesusek odolezko bataio horretatik zehar igaro nahi du, gurutzeko heriotzan burutuz. Ikuspegi honekin, suaren eta bataioaren irudien bitartez, Jesusen lur gaineko bizitzaren azkena ipintzen zaigu begi-aurrean, bere misterio osoa burutuz, gure alde Aitari bere bizia opatuz.

- Jesusek agertu digun maitasunaren aurrean, maitasunez erantzun beharra sortzen zaigu, eta, jakina, maitasuna, benetakoa bada, eskakizun zorrotzak dakarzki, sarritan buru eta bihotz larritzerainokoa. Horregatik, ebanjelioko deiari erantzuteak, alde batetik, uztea dakar, eta bestetik, hartzea. Utzi Ebanjelioaren eta bere eskakizun guztien aurkakoa den guztia, eta hartu, beharrezkoa den gauza bakarra; areago, beharrezkoa da pertsona bakarra: Jesus, Jaungoikoaren Semea eta gure berreroslea. Ebanjelioko pasarte honetan agertzen zaigun aldetik begiratuta, Jesusek ikasleei proposatzen dien bokazioaren ikuspegitik irakurri behar da; gaur gu guztioi proposatzen zaigun bezala.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusek argi eta garbi agertzen digu bere misioa burutzeko daukan gogo bizi eta sutsua, eta horrela gizateri osoari komunikatu bere maitasuna, bere indarra, bere Espiritua. Horrela bereganatzen du Aitak erabaki duen salbamen proiektua burutzea; nahiz eta horrek “sua” eskatu, “bataio” bat; hau da, burua gurutzean eskainiz beteko den oparia. Hori dela eta, Jesusek bere misio-bizikizuna agertzen digu.

- Ikasleak bere urratsak jarraitu beharra dauka, nahiz eta honek erradikaltasuna eskatu. Ebanjelioko deiak “uzte” bat eskatzen du (Ebanjelioarekin eta bere eskakizunekin bat ez datorren guztia) eta “hartze” bat, Jesus Bera eta bere bizitza eta eskaintzaren bizikizunaren estiloa. Horrela, jarraitzailearen eta sinestedunaren bizitza osoa Jesus Beraren aldetik eta ikuspegitik ikusten eta irakurtzen da. Hori da gaurko Ebanjelioak aipatzen duen “bataioa”.

- Jesusen alde apustu egitea, Berak bizi eta planteatzen duen guztiaren alde, bere estiloa eta bere aukerak eginez... hauxe da ebanjelioko pasarte honetan sentitzen dudan proposamena. Behin baino gehiagotan atzera eragiten dit bere erradikaltasunak...! Bestalde, hau ere esperimentatzen dut: “eskatu baino gehiago ematen duela”. Egia da. Baina... harritu egiten nau! “Zabal nazazu, Jauna, zure proposamenaren aurrean, eta emadazu zure Espiritua, Zuk onartu zenuen bezala, nik ere onar dezadan. Amen”. Zu ere, anai-arreba hori, prest al zaude?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, dena ongi dijoanean, erraza da Zuri jarraitzea eta zure aldeko testigantza ematea; emadazu sendo irauteko indarra, ulertezinari eta jazarpenari ere aurre egiteko."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue