Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 16

Urtean Zeharreko 19. astea

2019ko Abuztuaren 16a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-19-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 19, 3-12 )

Aldi hartan, farisearrak etorri zitzaizkion Jesusi, eta azpikeriaz honela galdetu zioten:
- «Zilegi al da, nork bere emaztea edozergatik uztea?».
Jesusek erantzun zien:
- «Ez al duzue irakurri, hasieratik Egileak gizaseme eta emakume egin zituela, eta esan zuela: “Horregatik gizonak aita-amak utziko ditu, eta bere emaztearekin elkartuko da; eta biak haragi bat izango dira”. Ez dira, beraz, bi; haragi bat baizik. Horrela, bada, Jaungoikoak batu duena, ez beza gizonak banatu».
Haiek berriz ere galdetu zioten:
- «Zer dela-ta agindu zuen Moisesek, ezkontza hausten delako agiria emateko, emaztea uzten denean?».
Erantzun zien:
- «Zuen bihotz-gogorkeriagatik eman zizuen Moisesek zuen emazteak uzteko eskubidea; baina hasieran ez zen horrela. Eta hau esaten dizuet Nik orain: bere emaztea uzten duenak -legez kontrako ezkontza izan ezik-, eta beste batekin ezkondu, ezkontza-nahastea egiten du».

Ikasleek esan zioten orduan:
- «Horrelakoa bada gizon-emakumeen arteko auzia, hobe da ez ezkontzea».
Hark esan zien:
- «Ez dute guztiek jasotzen hitz hau, doan hori hartu dutenek baizik. Badira, izan ere, irenak, amaren sabeletik horrela jaioak, eta badira irenak, bestek irenduak; eta badira irenak, Zeruetako Erreinuagatik beren buruak irendu dituztenak. Jaso dezakeenak, jaso dezala».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte hau bi zatitan banandua dago. Lehenengoan (3-9. aa.), Jesusen eta farisearren artekoa da. Jesusek ez du begi onez ikusten bere garaiko gizartea lasaiegia eta Egilearen jatorrizko egitasmora begira jartzen ditu: Jaungoikoak gizasemea eta emakumea hautsi-ezinezko ezkontzarako sortu zituen. Juduen legeak ontzat hartzen zuten emaztea uztea “edozergatik”. Rabino-eskolak ez zauden gustura arazo hau horrela hartu eta erabiltzeaz. Lasai zaleen iritziz, gizon batek utzi zezakean bere andrea baino erakargarriago bat bilatzen bazuen, bere andrearekiko harremana bertan behera utz zezakean legez; zorroztasun zaleak, ordea, jokabide honetan ezkontz-haustea ikusten zuten edo, gutxienez, arinkeriaz hartutako ohituratzat.

- Farisearrek Jesusi planteatzen zioten arazoa azpikeri bat da: pentsaera bien artean aukera egitera behartu nahi zuten. Baina Jesusek jarritako lakiotik ihes egiten die, ezkontza-haustearen aurka jarriz, arrazoi bat zein beste izan, Eskriturako bi pasartetan oinarrituz: Ha 1, 27 eta 2, 24. Jaungoikoak senar-emazteak “haragi bat” eginak nahi ditu (Mt 19, 5). Jaungoikoak bildu duena ezin du gizakiak banatu, ezta Moises bera izanda ere (6. a.). Ezkontza ez da bi pertsonen arteko kontratu huts bat: Jaungoikoaren borondateaz ere badu zerikusia, sexuen arteko osagarritasunean ezarria dagoelako. Senar-emazteen arteko borondatea ez da nahiko ezkontza adierazteko: Jaungoikoaren borondatea ukaezinezko bere zati bat da. Ezkontza-hausteak bere jatorrizko zati bat ukatzen du: Egilearena berarena.

- Gaurko pasarte honen bigarren zatia (10-12. aa.) Jesus eta bere ikasleak betetzen dute: ezkontzak horrela hartuta dakarren erantzukizun astunaz harrituta zeudela, Jesusek zuhur jartzen ditu: goragoko zereginen bat medio dela bakarrik, Jaungoikoaren Erreinua iragarri beharraren premiagatik, ezkontza uka daiteke.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jerusalenerako bidean dijoala, Jesus Maisuak Jaungoikoaren egitasmoko klabeak irakasten ari da. Eta, txandako kasuistika guztiak gaindituz, Jaungoikoaren jatorrizko egitasmoa baliozko bakartzat onartzen du ezkontzako maitasun-arazo honetan eta berari dagozkion gainerako gatazka guztietan, orduan eta gaurko kultur giroan ere hainbeste balioz gutxitua den ezkontza. Jaungoikoak maitasuna ipintzen du errealitate honen erdiko ardatz bezala eta sexu arteko osagarritasuna bilatzen du. Hori da sortzetiko legea.

- Jesusen garaiko kulturan, legearen aurrean emakumea beheragoko maila baten zegoen, baita erlijioan, eguneroko bizitzan... Jesusek Jaungoikoaren bihotzeko proiektuko IDEALA proposatzen digu, jatorritik hain “amets” ederra eginez, egiazko, gozotasunezko eta emankortasunezko osagarritasunez jantziz. Arrazoi bat bakarra hartzen du aintzat, ezkontzari uko egiteko, esaterako Jaungoikoaren Erreinua iragartzearen urgentzia.

- Ongi datorkigu Maisu honek eten gabe gogoratu dezaigun zer den “funtzezkoa”, jatorrizkoa, bizitzaren oinarritzat hartzea merezi duena. Konpartitzen eta elkarren osagarritzat bizi den maitasuna da “jatorrizkoa”. “Sustrai” hauek baliozko dira edozein erako bizimoduan; baita nirean ere, zurean, anai-arreba. Nolako “maitasun-kalitatea” bizi dut nire bizitzan? Eta zuk zurean?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emaiezu senar-emazteei zintzotasun-dohaina. Bere bitartez, elkarrentzat zure maitasun pertsonalaren ezaugarri izan daitezen, egundo ez baita gauzeztatuko."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue