Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 12

Urtean Zeharreko 19. astea

2019ko Abuztuaren 12a, Astelehena

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-19-L-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 17, 22-27 )

Aldi hartan, ikasleak Jesusekin Galilean zebiltzala, Jesusek honela esan zien:
- «Gizonaren Semea gizonen esku utzia izango da eta hil egingo dute; baina hirugarren egunean piztuko da».
Ikasleak biziro goibeldu ziren.

Kafarnauna etorri zirenean, bi drakmako zerga biltzen zutenak hurbildu zitzaizkion Pedrori, esanez:
- «Zuen maisuak ez al du bi drakmakoa ordaintzen?».
Pedrok erantzun:
- «Bai».

Pedro etxera sartu zenean, Jesus aurreratu zitzaion, esanez:
- «Zer degizkiozu, Simon? Munduko erregeek, zeinengandik hartzen dituzte zergak eta petxak: beretarrengandik, ala arrotzengandik?».
Pedrok erantzun:
- «Arrotzengandik».
Orduan Jesusek:
- «Beraz, beretarrek ez dute zor. Baina horiei erorbiderik ez emateko, zoaz itsasora, bota ezazu amua, eta hartu ateratzen den lehenbiziko arraia; ireki iezaiozu ahoa, eta lau drakmako diru bat aurkituko duzu. Hartu eta emaiezu, nire eta zure izenean».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honek Jesusek gainean daukan nekaldia dakar. Maisuak, sinoptikoetan bezala San Joanengan ere, argi eta zehatz agertzen du bere azken mugaren berri, begi-bihotzak zabalik dijoa Jerusalenerantz (hauxe da Lukasen ohar tipikoa), Aitaren nahia betetzerakoan, guztiz aske sentitzen da. Ezin da esan Jesusen nekaldia politikazko ondoren bat izan denik, edo Bera konturatu gabe gertatutakoa, edo aurretiaz iragarrita porrota. Bere sakonean (ez dezagun ahaztu) beti agertzen du berpizkundearen argitan eta harian, hori da ikasleak ulertu ezin dutena ez orain eta ez geroago, nekez izan ezik.

- Iragarpen honen argitara dator jauretxeari, bertako erakundeari, bertako kultuari, bertako arduradunei laguntzeko ordaindu behar den zergaren gertaera. Jesus, Jaungoikoaren jauretxe bizia eta Jaungoikoaren Semea guztien gainetik burujabe da (Jerusalengo jauretxeko Jaungoikoa), erlijioso zerga ordaintzen du.

- Jesusek Pedrori zuzentzen dion hitzaldi erretorikoa gehiago da amore ematea, egin beharreko ordainketa bat baino. Baina hemen agertzen da ezaugarri bat ere, Jesusen egintza profetiko bat, bere ahalmena argiago erakutsiz, hau da, jauretxeko Jaungoikoaren Semea dela agertuz. Pedrok botatzen du amua eta bere ahoan zilarrezko txanpon bat daraman arraina harrapatzen du. Berarekin ordaintzen du bere eta Jesusen zerga. Eta, solidaritatezko egintza horrekin ordaintzen du, gehigarri eta guzti ordaindu ere, bere izenean eta bere ikasleen izenean zerga, izan ere, familia bat osatzen dute eta.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko pasarte honek kontatzen diguna ohiturazkoa zen eta onartua, Jesus bizi izan zen kultur giroan. Nehemiasen aldietatik, ohitura zen hogei urtetik gorako Israeldar guztiak urtero laguntza bat ematea Jerusalengo jauretxearen eusgarritzat. Gertaera honek, beste behin agertzen digunez, Jesus benetan egin zen herritar, bertako ohitura eta arauak betez. Ez gaude hemen ideia eta dotrina alorrean; honek bere bizitzari ukitzen zion eta... benetan ukitu ere!

- Hala eta guztiz ere, Berak eskaintzen digun erakutsia hau da: nola betetzen duen Aitaren nahia: Horrela iragartzen die ikasleei bere prestasuna eman zaion agindua betetzeko, hau da, gizateriarekin solidario izatea, Jaungoikoaren bizia emanez (= salbatuz) eta hori bere bizia emanez. Bere ikasleei ez zitzaien erraz egin hau ulertzea eta Jesusen jokabide hau onartzea: “Ikasleak biziro goibeldu ziren” (23. a.). Jakina...!

- Benetan harritzen nau Jesusen jarrera honek: bere jokabidean libre da bai, baina era berean bere herrian herritar egina, hango kulturan, denetan. Baina, batez ere, gehien harritzen nauena zera da: Aitak eskatzen dion Misioan ikaragarrizko argitasuna eta oso-osoko prestasuna Aita maitearen asmo guztien aurrean. Halako bidea erakusten eta proposatzen dit...! Nola sentitzen zara, anai-arreba hori, jarrera honen aurrean? Ongi? Prest?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna: zure atsegina Aitaren nahia egitea da. Erakuts iezadazu BIDE HORI, neure bizitzako bidean bete ahal dezadan."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue