Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 09

Urtean Zeharreko 18. astea
SANTA TERESA BENEDICTA DE LA CRUZ, Europako Zaindaria
2019ko Abuztuaren 09a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-18-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 25, 1-13 )

Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien bere ikasleei:
- «Begira zeren antzekoa den Zeruetako Erreinua. Hamar neskatxa, beren kriseiluak eskuetan zituztela, senargaiaren bidera atera ziren. Haietan bost zentzugabeak ziren; eta beste bostak, zentzudunak. Zentzugabeek kriseiluak hartu zituzten, baina oliorik ez berekin. Zentzudunek, berriz, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan.
Senargaia berandu zetorrelarik, logaletzen hasi ziren denak eta lo gelditu ziren.
Baina gau-erdian oihu bat entzun zen: "Badator senargaia; irten zakizkiote bidera!". Jaiki ziren orduan neskatxa guztiak, eta prestatu zituzten beren kriseiluak. Zentzugabeek honela esan zieten zentzudunei: "Ekarzue zuen oliotik, gure kriseiluak itzaltzen ari zaizkigu-ta". Zentzudunek, ordea, erantzun zieten: "Behar bada, ez dugu nahikorik guretzat eta zuentzat. Zoazte saltzaileetara eta erosi".
Baina erostera zihoazela, iritsi zen senargaia; eta prest zeudenak sartu ziren harekin ezteietara, eta itxi zen atea. Geroxeago etorri ziren beste neskatxak ere, esanez: "Jauna, jauna, ireki iezaguzu!". Baina hark erantzun zien: "Egia esan, ez zaituztet ezagutzen".
Zaudete, beraz, erne; ez bait dakizue, ez egunik, ez ordurik».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Parabola hau ere zain egotea gaiari buruz dator, azken gonbidapenak dionez: “Zaudete, beraz, erne; ez bait dakizue egunik, ez ordurik” (13. a.). Hala ere, kontaketan eransten dituen zehaztasun batzuengatik, berezia eta bakarra dirudi. Lehenengo eta bat, ezkonberriena: jai nagusia Antzinako Sortaldean; hori da ezteietan ospatzen dena. Horrelakoetan dena dago alaitasunez eta bizipozez ospatzera moldatua. Ezteia, argiak, jantziak, musika, dantzak eta, ez azken mailakoa, senargaiari bidean zehar laguntzen dion jarraigoko jende taldea: dena dago ezkonberriei begira, dena da haien ohorez. Ebanjeliotik dakigunez, ardorik ezak (harako Kanango ezteietan (Jn 2, 1) benetan lotsagarri gertatu daitekeela ezkonberrien senitarte berriarentzat, gizartean zegokion leku berrian sartzeko haineko mailan ez zegoela adieraziko zuelako.

- Senarraren etorrera atzeratzea ez da harritzekoa; Sortaldean gauzak ibili ohi direnez, bere etorrera noiz izango den aurretiaz jakitea ezinezkoa da; horregatik arrazoizkoa zen zain zeudenak lo gelditzea, bidean hainbeste denbora zain egonda. Baina kriseiluen argiak piztuta egon behar zuen, senarra zetorrenean berehala bidera ateratzeko. Neskatila zentzudunak bakarrik egongo dira prest behar den orduan; besteak, ordea, been kriseiluetako argia noiz itzaliko zegoela ikusirik, olio eske jo beharra baino beste biderik ez zeukaten, azken une larrian... baina alperrik. Badator senarra, jarraigo-taldea prestatzen da, eztei-lekuan sartu eta atea ixten da. Kanpoan gelditzen direnak halako erantzun zorrotza hartzen dute: “Egia esan, ez zaituztet ezagutzen”.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Maisuaren katekesi-hitzaldia eskaintzen jarraitzen du ebanjelioko pasarteak, esanguratsua den gaia azpimarratuz: ZAIN EGOTEA. Parabolen berebiziko pedagogia erabiliz, zehaztasun batzuk gehiegi nabarmentzen dira, baina dena da nahi den oinarrizko irakasbidea gehiago azpimarkatzeko: beharrezkoa da erne eta zain egotea senargaia datorrenerako. Bere etorrera ustekabekoa izango da; ez dakizki inork ez eguna eta ez ordua. Egia esan, Israel eta bertako buruzagiak ez zuten jakin hala egoten, eta ez zuten ezagutu Erreinua eta eztei pozgarria inauguratuko zituen Jaungoikoaren bidalia, Jesus.

- Izan ere, EGOERA BERRI bat hasten da, eta honek biziera eta jarrera berri bat eskatzen du. Berak, Maisuak, behin eta berriro errepikatuko du bidean zehar, gu ere partaide garela. Berri Ona, Ebanjelioaren oparia ez da burugabe bizitzeko, Erreinuko ezteia ospatzeko baizik, Jaungoikoak bertako partaide egiten gaitu-ta.

- Hona hemen, bada, etengabeko gonbidapena, eskaintzen zaigun graziazko egoera honetan bete-betean parte hartzeko. Gaur ere bai, “hainbeste eskaintzen” artean, eta benetan “lasaigarriak”, itzarrik esna eta erne egotera dei egiten zait; hau da, Jesusen, bere Erreinuko eta ezteiko poz eta alaitasunean partekide izatera. Ez gaitezela noraezean gelditu, anai-arreba!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, lagun iezadazu bihotzez esna bizitzen, beti prest egon nadin, Zu onartzeko eta besteei iragartzeko."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue