Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2019 / 08 / 02

Urtean Zeharreko 17. astea

2019ko Abuztuaren 02a, Ostirala

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-17-V-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 13, 54-58 )

Aldi hartan, Jesus bere herrira etorri zen, eta erakusten ari zitzaien sinagogan, denak harritzeraino. Entzuleek honela zioten:
- «Nondik ditu Honek holako jakinduria eta ahalmenak? Hau ez al da, bada, arotzaren semea? Ez al da Maria honen ama? Eta honen anaiak ez al dira Santiago, Jose, Simon eta Judas? Ez al dira gure artean bizi Honen arrebak? Nondik ditu, beraz, Honek guzti hauek?».

Eta ezin sinestu zuten Harengan.

Jesusek, berriz, honela esan zuen:
- «Bere herrian eta bere etxean bakarrik gutxiesten dute profeta».

Eta haien sinis-gogorkeriagatik, ez zuen han mirari askorik egin.

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- “Parabolen kontaketa” ondoren, (13, 1-52), Mateok Jesus bere herriko sinagogan, Nazareten, aurkezten digu, bere auzotarrak gutxietsia (Mk 6, 1-6). Hauek lehenbizikotan, bere irakasbide harrigarriz, harri eta zur eginda gelditu ziren (54. a.), baina “arotzaren semearen” predikuaz galdezka hasi ziren, Maria bere amaz, bere anai-arrebaz (55. aa.), Bera zela-eta eskandalizatuz. “Denak harritzeraino” hitzekin, Mateok Jesus pertsonaren misterioan sartu nahi gaitu. Bere herritarrak ulertu nahi zioten, giza-alderdi hutsa gogotan harturik, bere senideak, beste aldi baten, berdin egin zutenez (Mk 3, 21). Gizaseme bezala ezagutzea eragozpen bihurtu zitzaien auzotarrei, Jesus pertsonaren misterioa ulertu eta itxaron zuten Mesiastzat hartu eta sinesteko: “Nondik du, ba, Honek guzti hori?” (56. a.).

- Gutxiespen zorrotz honen aurrean, Jesusek antzinako esaera zaharra dakar: “bere herrian eta bere etxean bakarrik gutxiesten dute profeta” (57. a.). Horra egiazko profeta bati, bai Jesusi eta bai bere ikasleei datorkien zoria: ulertezintasuna, destaina, burlagarritasuna eta jazarpena, egiaren testigutza herihotz-opariraino eramanda. Hain zuzen ere, ulertezintasun eta sinesmen ezagatik ezin du Jesusek haien artean mirari askorik egin; sinesmen argitan bakarrik ulertu daiteke Mesias eta Jaungoiko Semearen misterioa.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ez da harritzekoa Nazaretarrei, bere auzotarrei hain zail egitea Jesus Mesiastzat eta Salbatzailetzat onartzea; arrisku handiko “saltoa” zen. Jesus maisu atipikoa zen, ez zuen inongo eskola famatu baten ikasi; langile bat baino ez zen eta... “betiko” ezaguna zuten. Horrez gainera zera: haiek zeukaten Mesiasen “irudia” bestelakoa zen; hor dago dena esanda eta haienen “sinestezinaren” arrazoia. Izan ere, Jesusek bere irakatsiekin eskandalizatu egiten zituen eta alperrekoak ziren bere “arrazoibideak”.

- Eta ez dezagun ahaztu sinesmena Jaungoikoaren dohaina dela, baina gizakiaren aldetik bila ibiltzea eta bihotza zabalik edukitzea eskatzen duela; alderantziz, beste guztiak (mirariak ere bai) itzelezko porrota jasotzeko arriskua daukate. Zenbat bider “nire” ideiak, nire “aurre-iritziak” kondizionatzen duten nire Jesusekiko topaketa! Izan ere, gogoan hartzekoa da sinesmena “BERE pertsona onartzea” dela.

- Zenbat aldiz hurbildu ahal naiz Berarengana, bere Hitz santura, bertako laguntzaren bila “nire” tesiak eta “nire” gogozko edo erdi-ezkutuko interesak sendotzeko! Horrela delarik, nire jokabideak, Lege-maisuen eta farisearren jokabideen antz handia daukate, “lehendik niregandutako eskubideak” inondik inora ukatzeko asmorik gabe. Argi daukat sinesmena eta Jesusek eskatzen didan Berekiko batasuna “beste bide” batetik dijoela: irekitasun zintzoa, benetako bilaketa, bere proposamen aurrean prestasuna, koherentziaz lan egitea... eta dena Berak bere Espirituz eraginda eta lagunduta. Hau bai dela... beste gauza bat!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, lagun esadazu nire barruko aberastasuna bizitzen eta gehitzen, niregan bizi den Jaungoikoaren Espirituari zintzoki erantzunez."

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue