Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2010 / 08 / 28

Urtean Zeharreko 21. astea

2010ko Abuztuaren 28a, Larunbata

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-21-S-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 25, 14-30 )

Aldi hartan, Jesusek parabola hau esan zien bere ikasleei:
- «Gizon batek, urrutira joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak utzi zizkien. Bati bost talentu eman zizkion; beste bati bi; beste bati bakarra: bakoitzari bere trebetasunaren arauera. Eta gero joan egin zen.

Bost talentu hartu zituena haiekin lanean hasi zen berehala, eta beste bost irabazi zituen. Bi hartu zituenak ere berdin egin zuen, eta beste bi irabazi zituen. Bat hartu zuenak, ordea, lurrean zulo bat egin eta han gorde zuen bere nagusiaren dirua.

Handik luzarora, etorri zen morroi haien nagusia, eta kontuak garbitzen hasi zitzaien. Hurbildu zen bost talentu hartu zituena, eta beste bost eraman zizkion, esanez: "Jauna, bost talentu utzi zenizkidan; begira, beste bost irabazi ditut". Nagusiak esan zion: "Ederki, morroi zintzo eta leiala! Gutxian zintzoa izan zarelako, askoren buruzagi egingo zaitut; sar zaitez zure nagusiaren pozetara".

Hurbildu zen bi talentu hartu zituena, eta esan zion: "Jauna, bi talentu utzi zenizkidan; begira, beste bi irabazi ditut". Nagusiak esan zion: "Ederki, morroi zintzo eta leiala! Gutxian zintzoa izan zarelako, askoren buruzagi egingo zaitut; sar zaitez zure nagusiaren pozetara".

Azkenean hurbildu zen talentu bat hartu zuena, eta esan zion: "Jauna, banekien gizon zorrotza zinela; erein ez duzun tokian igitatzen duzuna, eta zabaldu ez duzun tokian biltzen duzuna. Beraz, beldurrez joan nintzen, eta lurpean gorde nuen zure talentua. Hor duzu zeurea!".
Nagusiak erantzun zion: "Morroi gaizto eta alperra! Bazenekin, beraz, nik, erein ez dudan tokian igitatzen dudala, eta zabaldu ez dudanean biltzen. Horregatik nire dirua dirulariei utzi behar zenien, nik, etortzean, irabazi eta guzti jaso nezan. Ken esaiozue talentu hori, eta eman hamar dituenari. Duenari eman egingo bait zaio, eta gainezka izango du; ez duenari, berriz, duen hura era kendu egingo zaio. Eta morroi alper-huts hori, bota kanpoko ilunpeetara. Han izango da negarra eta hortz-karraska!"».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Hemen erabili dugun egoera nahiko ezaguna da, ainzina Ekialde Hurbileko familia giroko ohituren artean, puntu baten izan ezik: morroien eskuetan utzitako diru kopuru handiak; baliteke jaun handiki baten kasua izatea eta azken epaikundeari garrantzi gehiago ematearren. Izan, ere, ohitura zen, nagusiak urrutira joan beharra zeukanean, bere ondasunak morroi zintzoenen esku uztea. Dirua morroi zuhurrenen kontura gelditzen zen, nagusiari irabazi ederragoak irabazteko. Ez da harritzekoa morroi arrunten esku hainbeste diru uztea: izan ere, baziren asko kulturaz eta ahalmenez ongi jantziak, Biblian bertan agertzen denez ( esaterako, Egipton Jose, faraonen ondasun guztien buru izateraino iritsi zena: Ha 37). Parabolako nagusiak, hain zuzen ere, bere dirua morroien trebetasunaren arabera banatzen du (15. a.) eta arrazoizkoa da, hiru kasuetan, beren esku dauzkaten bide zuzenak erabiliz fruitua emanaziko ziela.

- Parabolako lehenengo bi morroien erantzunak ez du sortzen inolako harrimenik (nagusiak uste zuena iristen du); hirugarrenaren jokabidea da zentzugabea. Zer da talentua lurpean gordetze hori? Errabinoen legeen arabera, lurpean gordetako dirua hartzen duenak ez zeukan bere legezko nagusiari itzuli beharrik; baliteke horrela morroiak bere burua salbatu nahia ondoren gaiztoetatik. Egia esan, ez da ikusten nagusi aberatsaren kontua benetan aintzat hartzen duenik. Morroi honen konturik ez dakigu ezer, baina argi dago zerk ez dion tutik ajola: bere nagusiaren alde irabazbidea egitea. Beldurrarena (25. a.) aitzaki bat dirudi, bere jokabide okerra zuritzeko ekarria, dakarrena ere kontraesan bat delako (26. a.: morroia benetan beldur izan balitz, zuzenago jokatuko zuen eta nagusiaren haserrea kendu). Azken epaiaren kutsu (28-30. aa.) gehiago dauka, epaiketa eskatologikoaren erakusgarri.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ebanjelioko testu honekin bukatzen dugu Mateoren jarraipeneko irakurketa, hamabi astetan lagundu diguna. Eta “eskatologiko hitzaldiaren” girotan burutzen da, Jaunaren etorreraren aurrean kristauak izan behar dugun ZAIN EGOTEA jarrera azpimarratuz. Eta hauxe da baliogarritzat jartzen digun estiloa: hartutako dohai-talentuak fruitu ematen jartzea, asko nahiz gutxi izan. Hauxe da itxaroteko eta bizitzeko modurik onena.

- Asko dira hartutako dohainak, eta era guztietakoak. Horrela delarik, “zain egotea” ez da bildur-ikarazko egoera bat, baikor eta eragile den zerbait baizik; kontua ez da “dirua gordeta eukitzea” (parabolako morroiaren gehiegizko zuhurtasuna), bestela baizik, hutsean eta ez gure merezimenduz hartutako dohainak fruitu ematen jartzea zentzuz, baina ausardiaz. Hauxe da “Jaunaren zain” egoteko modurik onena.

- Mateo ebanjelariak eskaini digun Jesusen ibilbidea benetan ederra da: zain egon, ekinean eta jardunean. Fruitu eman (edo talentuak), guztiak dohain hutsean hartu baititugu. Gure aldetik erantzunik onena fruitu ematen jartzea da. Baduzu gogorik? Hasiko gera?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna: Aitak dohainez bete gaitu, bizitzako fruituak eman ahal ditzagun. Benetan nahi dugu, Jauna. Lagun ezaiozu gure ahal-eginari".

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue