Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2010 / 08 / 26

Urtean Zeharreko 21. astea

2010ko Abuztuaren 26a, Osteguna

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-21-J-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 24, 42-51 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Zaudete erne, ez bait dakizue zuen Jauna zein egunetan etorriko den. Badakizue: etxe-nagusiak baleki, gaueko zein ordutan etorriko den lapurra, erne egongo litzake, eta ez luke bere etxea zulatzen utziko. Zuek ere prest egon zaitezte, uste ez duzuen ordutan etorriko zaizue-ta Gizonaren Semea.

Nor da morroi zintzo eta zentzuduna, nagusiak bere morroien buru ipini duena, behar den orduan jatekoa eman diezaien? Zorionekoa, nagusia etortzean, hori egiten aurkitzen duen morroia! Benetan diozuet: bere ondasun guztien morroi-buru ipiniko du.
Baina morroi gaizto harek, bere baitan esaten badu: "Berandu dator gure nagusia", eta bere morroi-lagunak jotzen asten bada, eta mozkorrekin jaten eta edaten, uste ez duen egunean eta ez dakien ordutan etorriko zaio nagusia; ebaki-ebaki egingo du, itxurazaleek merezi bezala. Han izango da negarra eta hortz-karraska!».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Mateok 24. kapituluan dakarren parabolak zain egotera gonbidatzen gaitu, lehenengo ebanjelioarentzat beti ere gogoko gaia denez; izan ere, Mateoren inguruko elkartea parusia atzeratzen zijoala-eta, kezkaz bizi zen. Pauloren kristau elkarteekin gertatu ohi zenez, Kristo une batetik bestera datorrelako ustearen kontra jarri zaie berandutze hori; Eliz elkarteak latzak eta beltzak jasan behar zituen. Horregatik, pazko-ondorengo elkarteak hainbat arrazoi eta topos landu behar izan zituen (Mateoren 24. eta 25. kapituluak dira horren adierazgarri); egoki etorri zitzaizkien, Jesusen piztueraren eta Kristo aintzatsuaren etorreraren arteko aldia ulertzeko.

- Parabolak badu nori zer erakutsi: nagusia kanpotik den artean bere ordezko utzi duena. Morroiaren eta nagusiaren artean probaldi bat da. Parabolak elkarren kontrako bi une aurkezten dizkigu, biak ere gerta litezkeenak. Morroi jatorra “zentzuduntzat” jotzen du (45. a.); ez da konformatzen nagusia ez balego bezala jokatuz; bestela baizik, nagusia une batetik bestera etorriko balitz bezala. Hala ere, axolagabekoa da bere kontura jokatzeko nahibeste denbora izango duela uste duena, nagusiaren ondasunak bere kontura erabiliz. Kontuak eman beharreko ordua iritsiko da lehenago edo gerotxoago (50. a.) eta orduan izango du bakoitzak saria eta zigorra, bataz-bestekorik gabe eta atzerakorik gabe: batzuentzat zoriontasuna, ondasun guztien morroi-buru jartzeko aukera (47. a.) eta besteentzat hondamendia, nagusiak kendu ondoren beren ustez zeukaten guztia (51. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Mateoren Ebanjelioa irakurtzeko gelditzen zaizkigun hiru egunotan, Jesusen Hitzaldi “eskatologikoa” eskaintzen zaigu, Ebanjelio honek eskaintzen digun Katekesi erako bosgarren eta azken hitzaldia. Azkenari begira da gogoeta osoaren gaia eta, zehatz esanda, ZAIN EGON beharraren gaia, ikasle zintzoari dagokionez (ebanjelioko testuak dakarren “morroia” bezala), Erreinuaren Berri On zoragarriaz jabetzeko zoria izan du-eta. Egoera berri honetan ez dago “noraezean” ibiltzerik. Zoritxar galanta izango litzateke!

- Izan ere, “egoera berriak” biziera berri bat eskatzen du, JARRERA berri bat: Ebanjelioko altxor honen berri jakin duenarentzat bizitza osoa dago graziaz beterik, denak une bereziak eta errepika-ezinak; une horien aurrean erne eta zuhur egonez, bakez bizi da. Bakoitzarentzat Jaunaren etorrera noiz izango zain zabalik. Itxaropenez bizi eta zentzudun jarreran (5. a.). Orduak hori eskatzen du. Guretzat ere etengabeko gonbidapena da, BERRITASUNAK eraginda, Jesus eta bere Berri Onaren partaide izateak gugan sortu duen TOPAKETA txastatuz bizi dugun egoerak. Uste onez eta itxaropenez beterik, behin-betiko besarkada noiz izango bizi direnen antzera. Zain egotea, baina ez beldurrez eta kezkaz; egoera baikor eta eragilez, eta ez arretarik gabe eta hor konpon eginez. Hori da estiloa! Ados, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, zure Espirituak argi dezala nire adimena eta nire bihotzari eragin diezaiola, horrela ulertu ahal dezadan eta erantzukizunez hezurmamitu bizitzan egiaren eta konpromiso horren eskakizuna, gaurko munduak behar duenez".

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue