Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2010 / 08 / 22

Urtean Zeharreko 21. astea

2010ko Abuztuaren 22a, Igandea

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-21-D-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Lukas 13, 22-30 )

Aldi hartan, bazihoan Jesus, herri eta auzoetan barrena erakusten, Jerusalena bidean.

Eta batek honela esan zion:
- «Jauna, gutxi al dira salbatzen direnak?».
Berak erantzun zion:
- «Saia zaitezte ate estutik sartzen; asko izango dira -Nik diozuet- sartu nahiko dutenak, eta ezingo dira sartu. Etxeko jaunak jaiki eta atea ixten duenean, kanpoan geldituko zerate eta atejoka hasiko, esanez: "Ireki ezaiguzu!". Eta harek erantzungo dizue: "Ez dakit nor zareten".
Orduan zuek honela hasiko zerate: "Guk Zurekin jan eta edan izan dugu, eta Zuk gure enparantzetan erakutsi izan duzu". Baina Harek esango dizue: "Ez dakit nor zareten; alde Nigandik, gaizkileok!".

Orduan izango da negarra eta hortz-karraska! Abrahan, Isaak, Jakob eta profeta guztiak Jaungoikoaren Erreinuan ikusiko bait dituzue, eta zuek handik kanpora bidaliak izango zarete. Etorriko dira, gainera, sortaldetik eta sartaldetik, iparraldetik eta hegoaldetik, eta Jaungoikoaren Erreinuko mahaian jarriko dira.

Eta begira: badira azkenengoak, lehenengo izango direnak; eta badira lehenengoak, azkenengo izango direnak».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gaurko Ebanjelio orriak bi irudi eder aurkezten dizkigu, beren testuinguruaren argitara ulertu beharrekoak. Alde batetik, bide estuaren irudia dator, bertatik sartzera behartzen gaituena, Erreinuan sartu nahi badugu; beste aldetik, lurbira guztiko herrialdeetatik biltzen den jendetza ikaragarriaren irudia, Jaungoikoaren Erreinuko ezteia ospatuko den hiri bedeinkaturako bidean.

- Lehenengo irudiari dagokionez, Jesusek ez dio zuzenean erantzuten egin dioten galderari: “gutxi al dira salbatzen direnak?”; Berak ekintzara deitzen digu, konpromisora, erresistentziara. Eta esanguratsua da, testuinguru honetan, Lukas ez da aldatzen, Mateo bezala, “ate estutik”, “ate zabalera”, gertaera dramatiko baten gogortasuna azpimarratu nahirik, bere ondoren latz eta guzti. Jesusek azpimarratu nahi duena hauxe da: Ebanjelioko bidea benetan serioa dela, bakoitzaren aldetik aukeraketa erradikala eskatzen duena eta, batez ere, etengabeko ahalegina. “Saia zaitezte” adierazteko gerkeraz erabiltzen den aditza, inperatibo eraz jarrita gainera, borroka, berehalako erantzuna eskatzen duena. Ez dela nahiko ditugun energia guztiak bildu eta jokatzea; denbora izpitxo bat ere ezin dugula alperrik galdu.

- Bigarren irudiak lagunduta, ebanjelariak beste pentsamendu bat jartzen digu aurrean, banaka batzuen asmoak eta askoren ezustekoak aurrez aurre jarriz. Hemen ere Jesusen hizketako soinu polemikoa sumatzen dugu: juduen harrokeriaren aurka beste askotan ere jarri beharra izan zuen, haien tradizioen harrokeriaz eta, batez ere, haien abertzaletasunagatik. Eta Jesusentzat ez dago bata bestearen gainetik ipiniko duenik ezer. Jaungoikoak Berak ere ez du egiten pertsonen arteko bereizketarik (Eg 1, 34; eta Lk 20, 21). Lurreko Jesus Beraren ezaguera pertsonalak ere ez dauka garrantzirik; balio duen bakarra hauxe da: ahalegin guztiz, askatasun osoz eta prestasun maitekorrez Berari jarraitzea. Azkenengo eszenak, ebanjelioko orrialde honetan hain egoki jarrita, erromesaldi luze baten aurrean jartzen gaitu, arraza guztietako gizakiz osatua -nahita odolez Abrahanen jatorrikoak izan ez- sinismen dohaina eskuratuko dutenak.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Irudi esanguratsuak erabiliz, Maisuak argi erakusten digu: benetan garrantzitsua, eta bakarra, zer den, galdetzen dizkioten jakinahiko huskerien gainetik. Benetan garrantzitsua Berari jarraitzea Ebanjelioko bidetik; hau bai dela aukera latza eta oinarrizkoa eta goitik behera harrapatzen gaituena, alderdi guztietatik. Hauxe da aipatzen digun “ate estua”; eta egoerak berehalako erantzuna eskatzen du, bere burua jarraitzailetzat daukanarentzat ezinbestekoa baita. Horregatik, “lortutako eskubiderik” ez dago hemen: herri aukeratuko seme-alaba izatea eta gainerakoak (itzelezko tentaldia Israeldarren artean). Ez da nahiko. Ezta Jesus ezagutzea ere; balio duen bakarra Berari jarraitzea da ondoren guztiekin, ahalegin eta askatasun osoarekin. Hemen oinarritzen da jarraitzailearen kondizioa eta Erreinuan partekide izatea.

- Ez dago Ebanjelioko kontakizun honetan saihesbiderik hartzerik. Jesus Maisuaren proposamen argia eta behin betikoa da: bakoitzak Ebanjelioaren alde jokatzea beharrezko da, bertan nire bizitza osoa oinarrituz. Hauxe da “ate estua” eta ez da nahastu behar “beste gauza batzuekin”. Anai-arreba, hauxe da gure bizitzako EGITEKOA; etengabekoa eta leiatsua, Erreinuko ezteietatik kanpo gelditu nahi ez badugu. “Badira azkenengoak lehenengoak izango direnak, eta badira lehenengoak azkenengoak izango direnak” (30. a.): ezin dugu ahaztu. Izan bihotz!

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, Zuk Ebanjelioa jartzen didazu bizitzako osotasuna lortzeko bidetzat. Nahi dut, Jauna. Arren, ahalegin honetan ez dezadala okerrera jo".

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue