Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2010 / 08 / 11

Urtean Zeharreko 19. astea

2010ko Abuztuaren 11, Asteazkena

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-19-X-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 18, 15-20 )

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- «Zure anaiak huts egiten badizu, joan eta aitor erazi esaiozu zuen bion artean bakarka. Entzuten badizu, irabazi duzu zure anaia. Entzuten ez badizu, har itzazu zeurekin beste bat edo bi; bi edo hiru testiguren hitzak erabaki dezan gauza. Eta haiei entzuten ez badie, esan elkarteari. Eta elkarteari ere entzuten ez badio, arrotz edo zergalari bezala izan bedi zuretzat.

Benetan diozuet: zuek lurrean lotua, zeruetan ere lotua izango da, eta zuek lurrean askatua, zeruetan ere askatua.

Benetan diozuet hau ere: zuetako bik elkar artzen badute lur honetan zerbait eskatzeko, emango die zeruetan dagoen nire Aitak. Izan ere, bi edo hiru lagun nire izenean bildurik dauden batzarrean, han nago Ni haien erdian».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Mateoren 18. kapituluak, Bibliaren argitalpen batzuetan, “eliz-Hitzaldia” izena darama. Izan ere, kapitulu honek eliz-bizitzako gaiak hartzen ditu, hasierako Jesusen elkartearen bizitzari dagozkion arazoak, Bera sortu duen elkarte berriarenak. Sarrera bi gairekin ematen dio: haurtxoen antzera Erreinua hartu beharra eta bihotz-berritzea -hau da ezinbesteko kondizioa Jesusen familia kide izateko eta bere irakatsien arabera bizitzeko- eta guztien salbamenari buruzko hitzaldia, denetara ere oinarrizkoak eta gero eta gehiagora dijoazenak.

- Lehenengoa, Jesusen elkarteak anaiarteko zuzenketan erabili behar dituen jokabideei buruz da, benetan puntu garrantzitsua bekatari elkarte batek bihotz-berritzera aldatu nahi badu. Jesusen familiako anai-arreben artean oinarrizko jarrera bat da: elkarren arretaz bizi behar dute, anaitasun giro ederrean, azalhuskeririk gabe, elkar zuzentzen laguntzeraino iritsiz. Hiru une garrantzitsu azpimarratzen dira, gero eta gehiagora joanez eta fintasun eta psikologi arnasez beterik: bakarrean egindako zuzenketa, testigu baten aurrean, anai baten presentziaz zuzenketa sendotuz eta, azkenik, batzarraren aurrean. Azken muga zera da: batasunean bizitzeko duin ez den horrelako hori elkartetik kanporatzea, azken ertzeko sendagarri bezala, -bakardadean eta urruntasunean- anaiartera bihurtzeko gogoa sortu dakion ere.

- Bigarren ikasbidea elkarteko aginpideari oinarri sendoa ipintzera dator: Elkartearen aginpidea Kristoren maitasunean oinarritzen dela eta handik arduradunengana transmititzen dela. Ohizko hitzak erabiliz, semitiko kutsuz beterikoak, “lotu” eta “askatu”, Jesusek argi uzten du bere agintea beretarren esku gelditzen dela. Azkenik, elkarteko otoitzari buruz da, Aitak onartuko duen otoitza izango dela, bere izenean egiten bada, Berarekin eta Berarengan. Batera eta batasunean egiten den otoitz horri bermatzen dio bere presentziaren eta bere bitartekotasunaren bultzada.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Elkarteak, Jesusek bere inguruan moldatu eta Erreinuaren aldeko dinamikan sartu duenak, ezaugarri zehatzak eta bere-bereak izan behar ditu. Esaterako, anaiarteko zuzenketa ekintzarako eta bizitzarako estilo berezitzat ipintzen da. Horixe delako Jaungoikoaren jokabidea, eta, horrez gainera, gizaseme eta emakume makalez osotutako elkartea den ezkero, etengabeko barkamen-giroan bizi beharko du. Horregatik, tankera horretan bizi eta barkamen giroan jokatzea... Jesusek berak nahi izan duena da. Elkartean egindako otoitzarena ere badakar, Jaungoikoaren bihotza zabaltzen duen giltza balitz, bere indarra eta ontasuna lortzeko aproposekoa. Izan ere, “elkarte esparrua” da Jesusek nahi izan eta landu zuen anaiartearen iturburu; baina, Jesusek dionez, elkar zuzenketaren ildotik egin beharrekoa da, haurtxoak adierazten duten konfiantza-giroa sortuz.

- Maisua ari da gu landu nahirik: klabe horretan oinarrituta bizitzerakoan dagoz eragozpenak. “Maitasun-agintea” korapilotsuagoa da “Agindua agindu” baino. Baina, egia esan, Jesusek izateko eta bizitzeko bidetzat hauxe proposatzen digu. Badugu oraindik biderik ibiltzeko, zer ikasi... eta zer nola hobeto egin eta bizi. Eta zu... prest al zaude? Baduzu ezer ikastekorik eta egitekorik honetan?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, emadazu sentiberatasuna eta zuhurtasuna hurkoa noiz zuzendu behar dudan jakin dezadan eta modu eraginkorrez eta begirunez egin".

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue