Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2010 / 08 / 07

Urtean Zeharreko 18. astea

2010ko Abuztuaren 07a, Larunbata

<< Lehenagoko eguna #Ondorengo eguna >>
#
# # #

Ebanjelioaren eskutik

Eguneko ebanjelioa eta iruzkinak

C-Tor-C-18-S-Eus.doc
# # #
#
# # #

EBANJELIOA ( Mateo 17, 14-20 )

Aldi hartan, gizon bat hurbildu zitzaion Jesusi eta, belaunikaturik, honela esan zion:
- «Jauna, erruki zakizkio nire semeari; eror-mina du, eta oinaze handiak. Noiz-nai sutara erortzen da eta uretara. Ekarri diet zure ikasleei, eta ezin sendatu izan dute».
Jesusek erantzun zion:
- «Hau gizaldi sinesgogor eta bihurria! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekar ezaidazue honera».
Jesusek gogor hitz egin zion deabruari, eta atera zitzaion; ordu berean sendaturik gelditu zen mutikoa.

Ikasleak Jesusengana joan eta bereiz galdetu zioten:
- «Zergatik ezin dugu guk bota ahal izan?».
Eta Jesusek erantzun:
- «Zuen sinesmen txikiagatik. Egia diozuet: mostaza-hazia haineko fedea izango bazenute, nahiko izango zenukete mendi hari hona etortzeko esatea, eta etorri egingo litzake; ez litzake zuentzat ezinik izango».

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ebanjelioko txatal tipiko baten aurrean gaude: Jesus hemen ere bere sendakuntza miragarriak egiten ari da; lehenengo kristau elkarteetan eragin handia izan zuten, dirudienez. Sendakuntza hauek bide zirela, Jesusen sendagile-irudia zabaldu zen judu eta jentil giroak lagunduta. Hemen kasu berezi bat dugu gaur. Gaixotasun psikikoa dela dirudi, parte txarrekoak eraginda omen datozenen artekoa, hemengo testuinguruan, Jaungoikoaren etsaia den Satanasi ezarria, beraz gizakiaren etsaia bitarteko dela. Gaurko gure zientzi girora ekarrita, zoritxarreko mutilaren aitak dionetik, eror-minaren eraginpean dago. Jesus berriro agertzen zaigu hemen, bere ebanjelizatzearen hasieran sarri geratu ohi denez, deabruarekin kontrajarrera zorrotza hartzen, izan ere, bere gaitzaren eta gaitz guztien sorburu bera baita.

- Ikasleak ez dira gauza izan mutila sendatzeko; ohar honek zera adierazi nahi digu: Jesusengan ikasleen gainetiko nagusitasuna agertzen dela. Jesusen neurriak hartzeko, Berak egiten dituen mirariak egin ahal izateko, sinismen indar itzela behar da, ikaslea Berarekin bat egiteko bestekoa, bere pertsonarekin, bere misio eta bere indarrarekin. Hala ere, haien sinismena oraindik motela da, urria. Jesus, sortalde-kutsuz beteriko hizkera erabiliz, eskabideetan ausartak izatera gonbidatzen ditu, beren ahalmenean sinistuz, ezinbesteraino iritsiz.

- Jesusen oihuak “Hau bai gizaldi sinesgogor eta bihurria!” (17. a.) zera agertu nahi digu: bere garaikideen bihotz-gogorkeriak jartzen zion erresistentzia, ebanjelariak beste askotan agertu digunez (11. 16. 39. aa.). Jesus Berak uzten digu agirian erakutsia: ikasleak Beragan sinismen sendoz bat egiten badute, gizakiei Jaungoikoak eskaintzen dien salbamenaren ezaugarria egin ahal dute (20. a.; Jn 14, 12; Eg 3, 16); kontrara jota, sinesmenik ezaz Jesusengandik aldenduz, ezinezkoa da gaitzaren menpetik askatzea (17. a.)

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Gero eta argiago agertzen digu ebanjelioak Jesusek egiten duen borroka gizakia zapaltzen duen guztiaren aurka dela, nahiz gaixotasuna izan, nahiz nolanahiko beste gaitzen bat, hori Jaungoikoaren bizi-proiektuaren aurka dagoelako, eta Jesus da proiektu horren betetzaile eta agiriko aurpegia. Horrela ebanjelizatzen du Jesusek, bai deabrua menperatuz, bai ikasleak iritsi ezin direneraino “iritsiz”. Jesusen nagusitasunaren sekretua bere SINISMENEAN dago, handik datorkion indarrean. Hauxe da bere sekretua. Kontrara jota, “hau bai gizaldi sinesgogor eta bihurria” (17. a.) da Jaungoikoaren dohain hori hartzeko prestatzen ez dena, Jesusek dakarrena bera; bihotz-gogorkeria Jesusek bizi eta darabilen bidearen kontrakoa da; bere garaikoak dira Jesusen berritasunaren aurka daudenak.

- Jesusengan eskaintzen zaigun Jaungoikoaren salbamena onartzea; sinismen horrek eraginda bizitzea, Jesusen antzera, eguneroko errealitateari eta bizitzari Maisuaren jarrera berdinaz aurpegi emanez; eta han-hemen agertzen diren gaiztakeriaren adierazpen guztien aurka borrokatuz... horra bizi eta ekintzaren PROPOSAMEN zehatz bat! Anai-arreba, geratzen zaigu oraindik egitekorik, ezta?

# # #
#
# # #

EGUN honetarako OTOITZA

“Jesus Jauna, esperientziaz dakit hau: nire indar hutsez ezin ditudan gauza eder asko egin ahal ditudala zure laguntzaz. Gehitu, arren, nire sinesmena eta argitu, Zurekin adiskidetasunezko HARREMANA izanez!".

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue