Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Ebanjelioaren eskutik > 2010 / 08 / 02
Urtean Zeharreko 18. astea
2010ko Abuztuaren 02a, Astelehena |
|
 |
|
|
 |
|
Aldi hartan, Joan Bataiatzailearen heriotzaren berri izan zuenean, Jesus itsas-ontzian leku baztertu eta baketsu batera joan zen; jakin zuen hori jendeak, eta oinez jarraitu zion hirietatik. Ontzitik ateratzean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek; erruki izan zituen, eta gaixoak sendatzen hasi zen.
Ilunabarrean, ikasleak hurbildu eta honela mintzatu zitzaizkion:
- «Leku bazterra da hau, eta berandu da. Bidal ezazu jendea; dijoazela auzoetara, eta eros dezatela jatekoa».
Jesusek orduan:
- «Ez dute joan beharrik; emaiezue zeurok jaten».
Haiek erantzun:
- «Ez bait dugu hemen, bost ogi eta bi arrai besterik!».
Eta Jesusek:
- «Ekar ezaizkidazue».
Jendea belar-gainean eserierazi ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arraiak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkapen-otoitza egin zuen, zatitu zituen ogiak, eta ikasleei eman zizkien; eta ikasleek jendeari. Jan zuten denek, ase ziren arte; eta gelditutako hondarrekin hamabi saski bete bildu zituzten. Jan zutenak, bost-bat mila gizon ziren, emakumeak eta haurrak gabe. |
|
 |
|
- Gaurko ebanjelioko pasarteak Jesus aurkezten digu bere eguneroko ministeritza lanean: basamortuko bakardadearen eta jendartearen erdian jardunean; Aitarekiko elkarrizketan, basamortuan, eta ebanjelizatzearen ministeritzan. Mateok Jesusen esperientziaren alderdi bat azpimarratzen du: bere errukia. Basamortuaren erdian, edota bakarlekuren baten, herri eta jendartetik urruti, giza-arazo bat sortzen zaio aurrez aurre: bere jarrai zijoakion jendeari jaten eman beharra. Haien etxeetara bidaltzea da ikasleen berehalako erantzuna. Jaten ematea da Jesusen erantzuna. Horixe da Mesiasi dagokion erantzuna ere. Bost ogi eta bi arrain, hasteko bakarrik, baina janariak ugaltzeko mirari harrigarria gauzatzeko oinarri izango dira, bost milatik gora lagunei gosea asetzeko miraria (21. a.).
- Otordu sakratu baten irudia agiri da hemen, Jesus, Mesiasekin komunio bizi baten irudia, eta, bere bitartez, izadiaren eta biziaren Jaungoikoarekin. Jesusen egintza hau, judeguen ohizko otordu sakratuetan ezaguna da, Jaungoikoaren dohainen oroigarri, liturgi eta eukaristi girokoa: bere eskuz hartzen ditu ogiak eta arrainak; bedeinkapen edo eskerronezko otoitza egiten du; ogiak zatitzen ditu eta ikasleen artean banatzen; horiek Jesus Beragandik ikasten dute banatzeko ezaugarria. Sinbolo giroko egintza, esangura handiko egintza. |
|
 |
|
- Ogi-ugaltzearen pasarte hau Ebanjelioetan sei aldiz dator; horrek adierazten duenez, kristau elkarteak eta ebanjelariak garrantzi handia ematen die egintza honi. Zalantzarik gabe, sinbolismoz beteriko mirari-ezaugarri baten aurrean gaude: Testamentu Zaharrean, Moisesek eta Eliasek jaten eman zioten jende taldeari lehorte eta gosete aldietan. Orain, ebanjelariaren esanetan, Jesusek osoan betetzen du irudi horiek iragartzen zutena; errukiz beteriko bihotza agertzen duen Jesus “erruki izan zituen” (14. a.) eta, horregatik, Jaungoikoaren bidaliaren indarra erakusten du.
- Agiri denez, Eukaristia gogoratzen digun hizkera baten aurrean gaude, dudarik gabe: “hartu zuen... bedeinkapen-otoitza egin zuen... zatitu zituen... eta ikasleei eman zien...” (19. a.), guzti honek ebanjelarien asmoa agirian jartzen du: Jesusen keinu honi liturgi eta eukaristi giro sakona eranstea. Gainera, “emaiezue zeurok jaten” (16. a.) honek solidaritza eta konpartitzea azpimarratzen ditu, bi elementu hauek hasieratik agertzen direlarik, bai kontaketan eta bai liturgi mailan. Guk ezin ditugu ahaztuta utzi kontaketa honek azpimarratzen dituen bi elementuok. Ezin dut gehiegi “espiritualizatu” ezaugarria, bere indarra eta balorea zaindu nahi baditut; ezta ezin dut baztertu Biziaren Ogia den “Jesusi eraman” hau, beren gosea eta bizitzazko beharrizanak asetu nahirik zebiltzanak. Jesus da erantzun betea! |
|
 |
|
“Jesus Jauna, lagun egidazu hau ulertzen: naizen eta daukadan guztiak balio duela konpartitzen eta «solidaritza sareetan» elkarbanatzen dudan neurrian". |
|
|
|
|