Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Jesusegaz topo

#
#

Jesusekin topo

# # #

Aurkezpena: Lagun baten hitzak

Ez nago seguru "argibide" honeek beharrezkoak izango ete diran. Horregaitik, ezbaian egon naz hemen jarri ala ez. Azken baten, zuokaz konpartitzea erabagi dot, gure web gunera sartzen zareenok gogotan hartuta, zuen pastoraltzarako eta zuen joan-etorrietarako lagungarri izango jatzuelakoan. Nire sentimentu honeek agertzen badodaz, neure barrugiro hau zuen eskuetara "hustutearren" da, eta "lasaitasuna" neugandu gurarik, sarri behar izaten dogunez. Baina, horrez gain, geure burua benetan KONPROMETITZEN dogu atal barri hau aurrera eroatera.

Hemen ez dozu aurkituko sarri amets egiten dogun ezelango "harrigarririk". Ez. Dana itzelezko xumetasunez eskeintzen deutsugu, behar bada, gehiegizkoa. Egon ere, hortxe datza bere lilura. TOPAKETA da, ZUZENEKO topaketa eta PERTSONALA, bere eraginez fededuna aldatu egiten da, argi barriz janzten, bizitza osoa aldatzeraino. Ez al da nahiko?

Holan batuko doguz, handik-hemendik, lehenengo kristau alkarteak eta ebanjelariak sentidu ebezan INTUIZINOAK, eurenganatuz eta idatzietan batuz; banan-banan aztertuko doguz hainbeste belaunaldietako gizon-emakumeak bihotz garbiz eta xumez arakatu ebezanak, euren ederrez liluratuta gelditurik; "bihotz-garbien" esperientziak geureganduko doguz, bizitza, sinismena etenbarik "janaritzen" jarraituz, "JATORRIZKO" esperientzi horreetan oinarriturik.

JAUNGOIKOAREN BERBEAGAZ zintzoro jokatuko dogu, bertatik jasoten dogun janariagaz, baina geuri "berbetan" entzungo dautzagu, gaur eta hemen, geugan bizi barri baten ITURRI lez somatuz, gizaldietan zehar hainbeste eta hainbeste fededunentzat izan dan lez, geure bizitzak eta ahaleginak ERAGINEZ eta SENDOTUZ, behin baino gehiagotan dana emoterainoko adorea eta bihotz-zabaltasuna emonez.

Eta, atal honen amaiera lez, OTOITZAREN KLABEAN hau dana bizitzen ahaleginduko gara, eskeintzen jakuna geuganatuteko asmoz, holan gure espiritu-bizitza janaritzeko eta, astiro-astiro bada ere, gure bizitza osoa aldatzen joateko. Ederto! Merezi dauala uste dot; bihotz xumeentzat bai behintzat.

Hau da gure guraria (eta arlo horretan sartu gara): 46 ebanjelioko eszena eskeintzea egitura bardin samarrean. Hileko pare bat eszena. Eta, horrez gain, gure gogoa danez, horreetariko banaka bat BERARIZKO AURKEZPEN lez (PowerPoint eraz) eskeini gura geunkez, kristau taldeetan, alkarteetan eta parrokietan otoitzaldiak janzteko lagungarritzat... AURKEZPEN honeek landu eta eskeintzea baleiteke luzatzea pixka bat gehiago, baina uste horretan dihardugu eta BERBEA emoten dogu. Eta ohi danez, euskeraz eta erderaz eskeiniko doguz.

Hona hemen agertu gura izan doguzan sentimentuak eta "ametsak", "abentura" honen sarreran. Gure guraririk beroenak zuen ibilpidea eta zuen sinismena janaritzeko asmotan diharduzuenoi. Eta, zelan ez, ibilbide honetan sorterik onena opa deutsuegu.

# # #
 

Jainkoaren hitza

 

 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue