Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Jesusegaz topo

#
#

JESUS eta LOIOLAKO IÑAZIO

# # #

JESUS eta LOIOLAKO IÑAZIO

#

# # #
#
#
# # #

Bizitzari begira

 

Erlijino gehienetan Jaungoikoa beti urrun agertzen jaku: dana dakiana eta dana ahal dauana; inor ezertarako ere behar ez dauana. Horregaitik edo, bildurgarria eta kontu-hartzaile zorrotza.

Zorionez, kristau-fedeko Jaungoikoa, Jesusengan geure haragiz jantzita agertzen jaku, danetan geure antzeko eginda, gizonagaitik bizia jokatzen dauana. Eta ez jaku aldendu gure ondotik, nahizta gu Berarengandik aldendu. Gure barruan dago betiko.

Gure Herriko bizitza Jaungoiko eta santu-irudiz, etxez eta pertsonaz beterik daukagu. Euskal Herria Jaungoiko Herria, esateko moduan. Gizaldietan zehar sinismen-fruitu ederrik emon dau Jaungoikoaren aintzarako eta gizonen onerako.

Euskal Herria munduan ezaguna da; misiolari eta santuak izan dira, ezagutzera emon dabenen arteko onenetarikoak. Euren artean ezagunena LOIOLAKO IÑAZIO. Baina ez gerra-mutil errimea izan zalako, santua izan zalako baino.

# # #
#
#
# # #

AEbanjelioaren argitan

 

(Joan 15, 1-4)

Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- «Neu naz benetako mahatsondoa, eta nire Aita mahastizaina. Nigan fruturik emoten ez dauan aihena, ebagi egiten dau; eta frutua emoten dauan guztia, inausi, frutu gehiago emon dagian. Zuek, bai, garbi zagoze, Nik adierazo deutsuedan berbeari esker. Zagoze Nigan eta Ni zuokan. Aihenak ezin daike berez fruturik emon, mahatsondoan ez badago; ezta zuok ere, Nigan ez bazagoze».



(Joan 17, 20-23)

Jesusek begiak zerura jaso eta honan egin eban otoitz:
- «Aita guztiz Santua, ez deutsut honeekaitik bakarrik eskatzen, baita honeen berbeari esker Nigan sinistuko dabenakaitik ere; guztiak bat izan daitezala; Zu, Aita, Nigan zagozan lez, eta Ni Zugan nagoan lez; honeek ere Gugan bat izan daitezala, munduak sinistu dagian Zeuk bialdu nozula.

Zuk emon deustazun aintza, Nik euroi emon deutset, bat izan daitezan, Gu bat garean lez: Ni eurokan, eta Zu Nigan, batasun osora heldu daitezan, eta holan munduak ezagutu dagian Zuk bialdu nozula, eta maite izan dozuzala. Ni maite izan nozun lez».

# # #
#
#
# # #

Gaur eta hemen

 

Hauxe da kontua: Jesukristorekin topo egitea, Loiolako Iñaziok lez. Gitxien uste ebanean, bizitzako porrotik latzena etorri jakola uste ebanean, Jesus Berarekin topo egin! Handik aurrera Iñazio Jesusentzat da osorik.

Handikeriak itzi eta pobretasun-bidea hartzen dau; Jesus ezagutu nahirik, bakardade eta koba-zuloak bilatzen ditu; Jesus ezagutzera emon nahirik, Josu Lagundia sortzen dau. A ze ALDAKETA!

Horrenbeste ahal dau giza landareak, Kristoren mendu barria ezarten jakonean. Mahatsondoan txertatzen danean, inausi beharreko adar igarrak inausten diranean.

Iñaziorengan jazo zana geugan ere jazo daiteke; guztiok gara, bera lez, Jesus-Mahatsondoko aihenak. Gure artean ere hemen dabil Jesus deika eta bila. Noiz ete da gure ordua?

# # #
#
#
# # #

Otoitza

 

Jesukristorengan danok seme-alabatzat
hartzen gaituzun Aita!

Eskerrik beroenak Zuri,
gure artean izan diran eta oraintxe diran
fede handiko hainbeste kristauakaitik!

Eskerrak Zuri, gugandik gaur ere fruitu gehiago
eta hobeak itxaroten dozuzalako!

Eskerrak Zuri, Aita,
geure ondoan ipini deuskuzuzan pertsona zintzoakaitik!

Lagundu eiguzu euren ondorengo jatorrak izan gaitezan;
geu ere beste batzuentzat
Zugaz bat egiteko “zubi” izan gaitezan.

# # #
#
#
# # #

Otoitz-gunea

 

NIRE BIZITZAKO JAINKOA

Zu maitatzera konbidatu nozu.
Nire barru-barrutik Zu maitatzera,
zure bizia maitatzera,
zure barruan nire izatea galtzera,
zure bihotz barruan hartzen nozula jakinen gainean,
zurekin berba egin al dot,
nire bizitzako ulertu ezineko misterioa,
zuka samurrean tratatzen zaitut,
maitasuna zaralako.

Maitasunean bakarrik aurkitzen zaitut, ene Jainkoa.
Nire arimaren atetzarrak hantxe zabaltzen dira.
Hantxe, loturak askatu eta hegaz egin.
Hantxe, nire izate guztia pil-pilean dago,
nire pobretasun eta hustasunen,
nire txikitasun eta bildurrezko baieztapenen
horma sendoen gainetik.

Nire arimaren indar guztiak Zugaz bat egitearen bila dabiz
eta ez dabe atzera egin gura,
Zugan galdu baino,
maitasunez nire bihotzaren erdigunean zagozana,
eta nigandik, ni neu baino hurrago zagozana.

Nire bizitzako Jainkoa! Ulertu ezina! Izan zaitez nire bizia.
Nire sinismenaren Jainkoa,
zure iluntasunera naroan sinismena,
nire bizitzako argi gozoa da.

Nire itxaropenaren Jainkoa Zeu zara.
Nire bizitzako Jainkoa zara.
Betiko maitasuna dan Jainkoa!

K. Rahner

# # #
#
#
# # #

Bertsoak

 

1

Iñazio Loiolan
jaio ta hazia,
handiki artekoa
eban errazia.
Baina gehiago izan zan
Jaunaren grazia,
hortik dauka koroia
gaur irabazia.

2

Iñaziok baeukan
nahi beste aukera,
gorantza igoteko
mila eskailera.
Eskailera erdian
dana goitik behera:
beste baten agertu
jakon Jesus Bera.

3

Iruñeko burrukan
jasan dau porrota,
ibili ezinean
lurrean dago-ta.
Gorputzez zauriturik
ta bihotzez jota,
ordu hau mila bider
zelan ez gorrota?

4

Horra gure mutila
bakarrik Loiolan,
errenditu ezinik
txoria kaiolan.
Baina Jaunak ez dauka
ahaztuta inolan,
irakasle ona da
gaixoen eskolan.

# # #

 

Jainkoaren hitza

 


 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue