Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Jesusegaz topo

#
#

JESUS eta BIALDUAK

# # #

JESUS eta BIALDUAK

#

# # #
#
#
# # #

Bizitzari begira

 

Gizakiak beti izan dau goiko zerbaiten edo norbaiten siniskerea. Hori berarengan daroan berezko sena da. Jaunak gizakiari bere susterretan ezarritako joera? Erlijino danak daukez egia-izpiren batzuk, danetan dira gizon-emakume jatorrak.

Gehienetan bildurrez sentitzen da gizakia goiko horren mendean; ahaleginak egiten ditu opariz edo eskariz bera biguntzeko, norberaren alde jarteko; batez ere, kontrolatu ezineko indarren aurrean.

Eta guk kristauok, zer? “Jueza” dan Jaungoikoarengandik aldatu al gara Jesusen eta gure Aita dan Jaungoikoarengana? Maitasunak ala bildurrak ahal dau gehiago gugan?

Sarri kezkaz gagoz: “Maite ete gaitu Jaungoikoak?”. Bariku Santuz ala Pazko Zapatuz batzen gara kristau gehiago eleizkizunetan? Gurutzean hil dan Jesusek ala hilen artetik biztu dan Kristok eragiten deusku gehiago?

# # #
#
#
# # #

AEbanjelioaren argitan

 

(Markos 16, 15-18. 20)

Aldi haretan, Jesus Hamaikei agertu jaken, eta honan esan eutsen:
- «Zoaze mundu guztira, eta iragarri Barri Ona gizaki guztiei. Sinisten dauana eta bateatzen dana, salbau egingo da; sinisten ez dauana, barriz, galdu.

Sinisten dabenak mirariok egingo dabez: nire izenean arerioak bota, hizkuntza barrietan berba egin, sugeak eskutan hartu; eta hilgarriren bat edan arren ere, ez deutse kalterik egingo. Geisorik dagozanen gainean eskuak ipini, eta geisoak osatuta geldituko dira».

Hareek, barriz, toki guztietan Barri Ona iragartera joan ziran, eta Jaunak laguntzen eutsen, egiten ebezan mirariekin euren Berbea egiztatuz.

# # #
#
#
# # #

Gaur eta hemen

 

Jesus, Aitak BIALDUA sentitzen da, Haren nahia bete behar dau danen gainetik. Eta Jesusek, Apostoluak bialtzen ditu, hasibarri izten dauan Aitaren Erreinua aldi eta alde guztietan iragartera: alkarmaitasunezko bizi barria. Egiteko ezinhobea emon deutso Eleizeari! (Emon deusku guri!).

Jesus Bera ere hemen geratu jaku: “Ez zaituet umezurtz itziko. Ni beti zeuokaz izango nozue munduaren azkenera arte". Bere ARNASEA dogu lagun eta bultzatzaile eginbeharretan zintzo iraun daigun. Gizaldietan zenbat pekatu, eta zenbat santu eta martiri Eleizan!

Gaur geure TXANDA da. Ba al dogu Jesusen Arnasarik? Hau da: egin ete dogu Jesusekin topo? Jesusek BIALDUAK sentitzen al gara, bakoitzari hartu doguzan dohaiez eta bokazinoz? Zer deritxazu?

# # #
#
#
# # #

Otoitza

 

Gu danokaz kontatzen dozun Aita!
Zuk gure eskuetan itzi dozun arloa zaindu gura geunke,
zure Erreinuko hazia ereinaz geure inguruan.
Gehitu eizu gugan
Zeuk “bialduak garanaren kontzientzia”.

Zure Espirituak lagundu deiskula,
Berak bedeinkatu eta osotu daiala gure eragin apala.
Zeuk, Jesusen bitartez,
bedeinkatu eta ugaritu guk ereiten dogun hazia.

# # #
#
#
# # #

Otoitz-gunea

 

ZURE ERREINUAREN ZERBITZAILEAK

Oso ona da, Jauna, eskerrak emotea,
goizetan zure maitasuna iragarriz
eta gauez zure leialtasuna.

Gure abestia eta esker ona,
gerra bako, espetxe bako, gogorkeri bako,
atentatu bako eta indar zapaltzaile bako
gizarte barri baten alde jokatzen dabenentzako.

Zuk emondako dohaiak
lagun hurkoaren alde ipinten dabezenen izenean
abesten deutsugu.

Mendeku eta jazarraldiei bildur barik
zure hitza aldarrikatzen dabenengaitik abesten deutsugu.

Euren bizitzako testigantza
euren abotsaren indarra da.
Zure abotsa eurak dira.
Zure askatasun eta zuzentasunaren profetak
eurak dira.

Bihotza besteengana zabalik daukeen
andra gizon guztiekaitik abesten deutsugu.
Izan zaitez eurentzat harkaitz sendoa,
eta izan gure itxaropena.

# # #
#
#
# # #

Bertsoak

 

1

Aitarengandik etorri eta
Aitarengana joatean,
Jesus alkartu zan lagunekin
halako mendi batean.
Batetik pozik, bestetik triste,
malkoz begiak betean,
zer egin argi agertzen deutse
barriz etorri artean.

2

“Ni banoa ta zuok zarie
munduan nire lekuko,
mundua mundu zuen bitartez
nabe Ni ezagutuko.
Beti izango naz Ni zuekin
ta zuek ez egin uko,
sekula santan Aitarenean
ez zaituet, ez, ahaztuko”.

3

Hau izango da munduan nire
presentziaren seinale:
neure antzera beti agertuz
behartsu ta gaixozale.
Pekatarien lagun zintzo
ta arerioen maitale,
holan bakarrik jarraituko dot
munduaren Salbatzaile.

4

Zeruko Aitak bialdu eta
etorri nintzan mundura,
gaur Neuk bialtzen zaituet bardin
neure ordezko modura.
Geure izenez parkatu eta
bota bateoko ura,
hau sinismenez eginaz,
ziur sartzen dala bat zerura.

5

Jesus Berak lez Eleizak badau
betebehar agindua,
sarri askotan zigortua da
ta bestetan saritua.
Jesus Bera da buru ta indar,
ez da gure meritua,
beti gurekin dabil lanean
Jesusen Espiritua.

# # #

 

Jainkoaren hitza

 


 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue