Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Jainkoaren hitza > Jesusegaz topo

#
#

JESUS eta APOSTOLUAK aurrez aurre

# # #

JESUS eta APOSTOLUAK aurrez aurre

#

# # #
#
#
# # #

Bizitzari begira

 

Itxurearen jabe izatea ez da beti erreza: itxurak egitea, askoz ere errezago. Gorputzez edo izakeraz on-itxurak ez datoz sarri batera azalean eta sakonean. Batzuetan itxureak emoten dauan baino hobeak gara; baina gehienetan, besterantza.

Azalez itxurak egitea ez da nahiko, zoriontsu izateko. Barruz bizi doguna agertzen danean gauzatzen da egia.

Zer esan, Jesus gure Jaunari buruz? Ahalegindu zan, ba, barruz eta izatez nor zan agertzen. Haxe bai izan zala azalez baino gehiago barruz! Ez jaken errez izan Bera nor zan ezagutzea. Ertz biak aitatzekotan: batzuentzat Jaungoiko Semea, besteentzat deabru-kumea, iraultzailea, burutik jota egoan ameslaria... Zenbat buru, hainbat aburu.

# # #
#
#
# # #

AEbanjelioaren argitan

 

(Markos 8, 27-38)

Aldi haretan, joan zan Jesus ikasleekin Filipoko Zesarean dagozan herritxuetara, eta bidean hauxe itandu eutsen ikasleei:
- «Ni nor nazala dino jenteak?».
Hareek erantzun:
- «Batzuk, Joan Bateatzailea; beste batzuk, Elias; besteak, barriz, profetaren bat».
Harek orduan:
- «Eta zuek, nor nazala dinozue?».
Eta Pedrok erantzun:
- «Zu Mesias zara».
Jesusek inori ez esateko agindu eutsen zorrotz.

Eta irakasten hasi jaken:
- «Beharrezkoa da Gizonaren Semeak neke handiak jasatea: zaharrak, abade nagusiak, eta idazlariak kondenau egingo dabe eta hil; baina hirugarren egunean biztu egingo da».
Eta holan, argi eta garbi berba egiten eutsen.

Orduan Pedrok, Jesus aparte harturik, hasarre-antzean erantzun eutson. Jesusek, bihurtu eta ikasleei begira, hasarre egin eutson Pedrori:
- «Kendu zaitez nire aurretik. Satanas! Zure gogoetak ez dira Jaungoikoarenak-eta, gizonarenak baino».

Jesusek jenteari eta ikasleei batera dei eginik, honan esan eutsen:
- «Nigaz etorri nahi dauanak, uko egin begio bere buruari, hartu begi bere kurutzea, eta jarraitu beist. Izan bere, bizia salbau nahi dauanak, galdu egingo dau; baina bere bizia Nigaitik eta Barri Onagaitik galtzen dauanak, salbau egingo dau.
Zertarako da gizonak mundu guztia irabaztea, bere bizia hondatzen badau? Eta zer emon daike gizonak, bere bizia barriro eskuratzeko? Norbait Nitaz eta nire berbeaz lotsatzen bada gizaldi lohi eta pekatari honen aurrean, Gizonaren Semea bere lotsatu egingo da haretaz, bere Aitaren aintzatan aingeru santuekin datorrean».

# # #
#
#
# # #

Gaur eta hemen

 

Norbait ezagutzetik dator berari buruzko eritzia, jarrerea eta jokabidea. Gauza bardina ikusi, entzun eta halan ere: honek harrika eta harek txaloka hartzen dabe; batari pekatuak parkatzen jakoz eta besteari bihotza gogortu. Eguzki berberak buztinea gogortu eta argizaia bigundu.

Jesus ezagutzea, -bere sakonean-, ez da inoiz gure esku egon: "Aitak agertu behar deusku". Eta nori eta zelan agertzen deutso Aitak bere Semea?

Jesus Bera haragiz ezagutu ebenen artean hainbeste eritzi egozan; eta… GAUR?

Geu kristauon artean zenbat eritzitako jendea ete gabiltz? Zelango eritzia, halango jarrerak eta hartuemonak bai Jaungoikoagaz eta bai alkarregaz. Halakoak sakramentuak, eleizkizunak eta eleiz-bizitzako joan-etorri guztiak. Jesusen gaurko itauna zuzenean datorkigu gaur geuri: "Eta zuek, nor nazala dinozue?".

# # #
#
#
# # #

Otoitza

 

Zure Semea gu salbatzera
bialdu deuskuzun Aita Jaungoikoa!
Emoiguzu ezagutzera Jesus Jauna.
Zuk nahi dozu eta guk behar dogu.
Bera ezagutuaz,
Zeu ere ezagutuko zaitugu.
Gure eritzi-meritzi guztien artean
argitu eta zuzendu gaizuz.
Badakigu, Aita,
ezagunago eta maiteago izango doguna;
maiteago, eta bere antzekoago.
Jesusen izenean eskatzen deutsugu.

# # #
#
#
# # #

Otoitz-gunea

 

IKUSI NAHI ZAITUT

Desio hutsa da,
baina desioak ederrak diranean
Zugana eroaten gaitue.
Desio eder horreek
Espirituak sortzen dauz gure bihotzean.
Zu ikusi nahi zaituenen desioak
atsegin dozuz, Jesus.

Zure bila dabilenen bat
aurkitzen dozunean,
gelditu,
eta berari begira jartzen zara.

Ikusi nahi zaitut, Jesus.
Ezagutu nahi zaitut.
Zure adiskidetasunaren esperientzia izan nahi dot.
Zure Bizian bat egin nahi dot.

Jesus, esaidazu zure Hitza.
Zure aurpegia agertu eidazu.
AMEN.

# # #
#
#
# # #

Bertsoak

 

1

Jesus bata ta bestea dala
eritziak bala-bala,
ez da erreza ezagutzea
bere barru ta azala.
Gaur gizon lez tatarrez,
bihar jainko-indarrez...
Handia eta apala.
Horra galdera: “Ea, jendeak
zer dinon: Ni nor nazala?”.

2

“Honek Elias ete zarean,
horrek Jeremias-edo;
harek biztu dan Joan Bataialaria,
profeta edo antzeko”.
“Eta zuen ustetan
zer dozue pentsetan
gaur egia esateko?”.
“Zu Jainkoaren Mesias zara”,
Pedrok dino bat-bateko.

3

“Eta Nik zuri hauxe dinotsut:
Zu zara Kefas «Harria»,
esan dozuna ez dozu esan
odoletik ekarria.
Aitatxok erakutsiz
Espirituzko argiz
bihotzean ezarria;
giltz eta guzti, zu jarten zaitut
Eleizaren oinarria”.

4

Jainko Semea agertu jaku
giza jantziz pobreziaz,
guztiahalduna geure antzeko
ezinaren gabeziaz.
Jesus nor dan guretzat
jakiteko bide bat:
goiko grazi bereziaz.
Gurutzean hil ta berbiztu dana,
hori bai dala Mesias.

# # #

 

Jainkoaren hitza

 


 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue