Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Ikasgaiak >

#
#

Ikasgaiak

# # #

J. Arregi: ITXAROPENA

Gu geure helbururantz goaz bidez-bide: ganorazko ESPIRITUALTASUNEAN sakontzen laguntzea eta, horretarako, gure ustez, gure kristau heziketako elementu asko argitu eta zehaztu beharra daukagu. Guzti horrek -seguru gagoz- gure fede-bizitza eta kristau konpromisoa pozago bizitzera eroango gaitu.

Gaur eskeintzen deutsugun artikulu honek, bere oinarrian ESPIRITUALTASUN bat dauka eta sakontzea merezi dauala sinisten dogu. Baleiteke, Joxe Arregik berea dauan estilo horretan, baieztapen batzuek “harritu” edo egitea. Baina horrek seguruenez hor aditzera emoten deuskuna hausnartzera eroango gaitu eta, seguru asko, ondoren egokiak aterako doguz. Irakurri eta barruratu; hausnartu eta ondorenak atera geure Espiritualtasun-“ESTILOA” janaritzeko eta bizitzeko. Hori da gure ustea eta gogoa.

Abenduaren eta Liturgi-urte barriaren sarreran, proposamen esanguratsua dala, uste dogu. Izan ere, urteko hilen zerrenda luzean, liturgi-aldietan eta jairik nagusienetan, eguneroko bizitzaren joanean lez, Nazareteko Jesus ezagutzen joango gara, bere BIZI-KLABE garrantzitsu batzuek geuganatuz, gaur egun planteatzen jakuzanez. Guk geure ekinean jarraitzen dogu. Zorioneko bidegintza pertsonala nahiz alkartean!

Testu osoa gazteleraz irakurteko (PDF).

# # #
 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa




 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue