Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Ikasgaiak >

#
#

Ikasgaiak

# # #

J.A. Pagola: JESUS eta ERRUKIA

Gure sinismena sakontzen jarraitu gura dogu, bere sustraiak, bere edukiak, sinistedun baten KLABE egokiak bizi ahal izateko. Alderdi hau arduraz zaindu beharrekoa da, gure sinismenaren errazoibidea ganoraz emoten jakiteko, bizitzea suertatu jakun mundu eta kulturgiro honetan ere.

Badakigu gaur egun eskeintzarik asko dogula ahalegin hau bete ahal izateko (Bedeinkatua bedi Jainkoa!). Gure aldetik, hur-hurreko egiten jakun gogoeta baten alde jokatzen dogu eta, duda barik, arlo honetan fede-bidean asko lagunduko deusku. Horregaitik, Jose Antonio Pagolaren testu hau eskeintzen dogu, uste osoa dogulako bere gogoetak, sakonak izanez gainera, pertsona askorengana errezago eta zuzenago heltzen dirala. Eta... ez da gitxi!

ESPIRITUALTASUNA sakontzen dihardugun ezkero, hau da, “espiritu” jakin batek gugan eta gure bizitzan sortzen dauan horretan, egileak, barriren barri, Nazareteko Jesusengana joten dau eta bertan Jaungoikoa zelango dan aurkitzen ahalegindu da, zelangoa dan bere arpegia, zelangoa bere bihotza. Berba batean, zelangoa dan Jaungoikoa eta zelan jokatzen dauan Jaungoiko horrek. Egon ere, hementxe dago klabe ziurra, Nazareteko Maisuaren arrastoetatik bizi gura dogunontzat. A zer ondo!

Batek baino gehiagok uste izango dabe behin eta barriro errepikatuz darabiltzan ideiak, gogoetak eta ondorioak dirala. Baleiteke egia izatea; baina hau ere argi dago: behin eta barriro errepikatuak izan arren, GURI behar baino gehiago kostatzen jaku onartzea eta hemen planteatzen diran klabe barruan bizitzea. Horregaitik ziur gagoz asko LAGUNDUKO DEUSKUELA pertsonal, talde eta alkarte mailan.

Jesus ezagutzea; bere bizi-klabeak ezagutzea. Beragan Jaungoikoa eta bere izateko eta egiteko modua ezagutzea, eta horren laguntzaz, bere bizikeraren ahal danik eta antzik gehien hartzea… horra gure helburua! Sekulako ERRONKA. Izan bihotz!

Testu osoa gazteleraz irakurteko (PDF-a).

# # #
 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa




 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue