Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Ikasgaiak >

#
#

Ikasgaiak

# # #

J. Arregi: ESKARI-OTOITZA

Guk geure ahalegin “txikian” jarraitzen dogu: lagungarri leikiguzan MATERIALAK eskeintzen, bai askotariko gaiak sakontzen, bai kristau heziketaren alderdi eta elementu batzuk ARGIAGOTZEN; holan gure sinismena eta ondorengo konpromesua pozago bizi ahal izango doguz.

Gaur eskeintzen jakun gogoetak baleiteke gutariko bakotxagan EGONEZIN PIXKA BAT sortzea, erabili ere egunero erabilten dogu-eta; eta seguruenez, gure espiritu-bizitzako alderdi batzuk garbitu eta zuzendu beharra “erakutsiko” deuskue eta, behin baino gehiagotan, zuzenketa zorrotzak egin beharra; izan ere, gure planteamentuak enkistatuak egon daitekez edo-eta akatsez beterik; beti ere espiritualtasun garbi batentzat kaltegarri diranak.

Joxe Arregi-ren gogoeta hau esanguratsua da arlo honetan. Bere egikera berezia erabiliz, askoren gogoak kezkatu egiten ditu, bide garbi egokiagoen bila hasteko; ondoren, nor bakotxak edo talde bakotxak egin beharko dau bere sintesia. Hauxe da “Ikasgai” honeen helburua.

Lagunduko al deuskue gogoeta honeek euren argibide eta ahalbide aberatsakaz. Bilaketa ongarria izan dagizula!

Testu osoa gazteleraz irakurteko (PDF-a).

Testu osoa gazteleraz irakurteko (WORD-a).

# # #
 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa




 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue