Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Ikasgaiak >

#
#

Ikasgaiak

# # #

J.A. Pagola: JESUSEN ESPIRITUALTASUNAREN KLABE batzuek

AZTERKETARAKO GAI barri bat eskeintzera gatoz. Halan ere, esan beharrean gagoz azterketa eta ikasketa baterako baino gehiago dala. Zeuk zeutara hau egiaztatu gura badozu, gaiaren guneraino sartzera konbidatzen zaitugu eta baleiteke errazoi emotea.

“ESPIRITUALTASUNA” HIL edo BIZIKO gaia da: hau oker ulertzen badogu, hondamendira eroan gaikez edo eta urteera bako kale itsura. Bai, entzun dozuna! Izan ere, zoritxarrez, baleiteke gure fede-esperientzian eta gure kristau alkarteetan okerreko planteamentuak sendo errotuta egotea gai honi buruz eta OSASUNGARRI dan Espiritualtasunaren OINARRI SENDOAK falta izatea. Horretarako nahiko da geure barrura begiratzea edo eta gogo onez geure ingurura begiratzea eta... hor agiriko da.

Horra gai honen garrantzia haundia. Horregaitik, ITURBURURA joten dogu, KRISTAU ESPIRITUALTASUNA zer dan benetakoa eta baliogarria aurkitzeko, gure bizibiderako gidari eta bidelagun izan leikiguna. Hauxe da egitekoaren helburuetatik bat, webgune “apal” honen bidez eskeini gura deutsoguna, laguntza honen zain zagozenoi.

Osasungarri, sakon eta baliogarri dan Espiritualtasun horren “iturburuak” aurkitzen doguz, gaurko kulturako ere bai, -ezelago duda barik- NAZARETEKO JESUSENGAN. Bera da Maisu bakarra, gai honetan, batez ere, Jesus pertsoneari darion espiritualtasunak dana KUTSATEN DAU, bere bizitzako eta planteamentu eta mezu osoko urrats bakotxa. Horregaitik, gogoeta honen bidez, Jesusen ESPIRITUALTASUNEAN SAKONDU gura dogu, KLABE batzuk azpimarkatuz.

Eginbehar honetan laguntzeko, Nazareteko Jesusegaz maiteminduta dagoan baten gogoetaz baliatuko gara; horrez gainera, gai honetaz maisu argia dogu-ta. Ezelango duda barik, Joxe Antonio PAGOLA da, sinistedun eta ez diran askori Jesusen bila bidean lagundu deutsena. Guri geuri behintzat, gogoeta sakon eta esanguratsua iruditu jaku eta, era berean, gai honetan “adituak” ez diranentzat hur-hurrekoa eta ulergarria. Ziur egon, asko lagunduko deusku.

Hauxe da guztioi opa deutsueguna: gogoeta hau probetxugarri dakizuela, eta, ondoren, holan biziten lagundu deiskula, KLABE bardinetan gure bizitza oinarrituz. Halan bedi!

Testu osoa gazteleraz irakurteko (PDF).

# # #
 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa




 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue