Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Ikasgaiak >

#
#

Ikasgaiak

# # #

J. Arregi: NAZARETEKO JESUS XXI. Mendekoentzat

Gure webgune honetako lehenengo eskeintza hau gogoeta GUZTIZ ESANGURATSUA da, Joxe Arregik eskeintzen deuskuzan guztiak lez. Hauxe da, guk behintzat, bere irakurketatik atera dogun sentipena eta hauxe eskeintzen deutsuegu irakurri eta aztertu gura dozuen guztiok eskura euki dagizuen, bai pertsonalki eta bai alkartean erabilteko, eta bidean aurrera egin...

Izan ere, NAZARETEKO JESUSEK eskeintzen eta proposatzen deuskuna geure bizitzara erakarri eta biderako “gogora ekartea” garrantzitsua eta beharrezkoa da, GAUR eta HEMEN. Gure ustez, egileak bizitzarako eskeintzen deuskuzan erabilerak interesgarriak dira eta proposamen zehatz eta baliozkoak izateko gai.

Egia esan, berbaldi baten ez dira sartzen gai batek eskeintzen dituan aukera eta goibehe guztiak. Ez horixe! Gure ustez, ez da izan bere asmoa “gaia agortzea”, ezta gitxiagorik ere. Berak ate batzuk edegi, besterik ez. Orain geure txanda da eta beharrezkoa da GURE IKASKETAK aurrera jarraitzea, bai pertsonalki eta bai alkarte mailan. Eta hortik ondorenak atera. Batzuk argi dagoz eta berehala bizitzara erakartekoak; beste batzuk, kezka eta itaun lez geratzen dira eta astiroago eta sakonago aztertzea eskatzen dabe. Horregaitik, beste material eta ikuspuntu batzuk eskeintzen jarraituko dogu, gaiak osotzen eta aberasten joateko asmoz. Hori da, behintzat, gure helburua.

Guzti honek ekarri daikez ikuspuntu aberasgarriak: sinismenaren beste ulerkera bat; Jaungoikoaren eta Beragazko hartuemonetan ikuskera barri eta askoz baikorragoa, esperientzi gozoago eta askatzaileago bati bide emonez; “baloreen egiazko iraultza” bat suposatzen dau (idazlanak dinonez), Jesusek Berak bizi izan ebanez eta eskeintzen deuskunez geure sinismen biderako gaur eta hemen; “osatu” eta “sendotu” egiten dauan konpromesu antzeko bat, eta hartuemonak gizakoiago egiten dituana eta Ebanjelioa bizitzaren indar eta barriztatzaile bihurtuz; eta... hori eta gehiago.

Berbaldi honek eta gogoeta honeek lagundu deiskuela bakotxari, BARRI ONA munduaren erdian bizitzen ahalegintzen garanoi eta guztion bizitzarako eskeintza baikor eta onurakor bat izan dakigula. Halan bedi.

Testu osoa gazteleraz irakurteko (PDF).

# # #
 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa




 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue