Hemen zagoz : Sarrerea > Espiritualitatea - Testiguak > Alkartea Ospakizunean > Jesusen jarraitzaileak

#
#

SANTU GUZTIEN OROIPENA

# # #

SANTU GUZTIEN OROIPENA

#

# # #
#
#
# # #

Egun honetarako zehaztasunak

 

Gaurko Jaieguna aintxinakoa da. Jentilen artean ospatzen zan euren aurretikoen gomutaz jaialdi zoragarria. Antza danez, zeltar jatorrikoa da azaroaren 1go jaiegun hau. Haundikiro ospatzen eben. Agripa erromatar enperadoreak (K. a. 27. urtean) Erroman Panteoi haundia eregi eban, Augustoren eta Erromako buruzagi guztien izenean. Foca enperadorearen baimenez, Bonifacio IV. Aita Santuak 609. urtean bateatu eban Andra Mariaren eta Martiri guztien omenez.

Geroago, IX. gizaldian, Gregorio IX. Aita Santuak agindu eban Eleiza osoan ospatu dedila Santu Guztien Oroipenezko Festaburu hau. Hasiera baten, Pazku asteko barikuan ospatzen zan, Kristo Berbiztuari esker, bere jarraitzaile zintzo guztien egun zoriontsua.

Benetan pozez eta eskerronez ospatzeko jaia dogu kristau herri osoan.

# # #
#
#
# # #

Jaunaren Hitzaren argitan

 

(Mateo 5, 1-12a)

Aldi haretan, jente-taldea ikusirik, mendira igon eban Jesusek eta, jesarri zanean, bere ikasleak inguratu jakozan, eta Berak honan irakasten eutsen:

- «Zorionekoak, gogoz behartsu diranak; eurena dabe-ta Zeruetako Erreinua.
Zorionekoak, otzanak; eurak izango dira lurraren jabe.
Zorionekoak, negar egiten dabenak; poztuak izango dira-ta.
Zorionekoak, zuzentasunaren gose ta egarri diranak; aseak izango dira-ta.
Zorionekoak, errukitsuak, eurak ere errukia jadetsiko dabe-ta.
Zorionekoak, bihotzez garbi diranak; eurak ikusiko dabe Jaungoikoa.
Zorionekoak, bake-egileak; Jaungoikoaren seme esango jake-ta.
Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak, eurena da-ta Zeruetako Erreinua.
Zorionekoak zuok, Nigaitik biraoka eta erasoka erabilten zaituenean, eta guzurretan asmau-ahalak esaten dabezanean zuen kontra; poztu zaiteze ta alaitu, handia izango dalako zuen saria zeruetan».

# # #
#
#
# # #

Gaur gure txanda

 

“SANTU GUZTIAK”, bai, santu guztiak ospatzen doguz gaur; batez ere, ez izenik ez altararik ez daukenak. Euren artean maitagarrienak gure senide, auzotar eta lagun askorenak. Eta, Jainkoa lagun, egunen baten gu guztion eguna ere bai.

Zergaitik ez? Izan ere, guztiok gagoz santutasunera deituak, Vatikanoko II. Kontzilioak argi eta garbi gogoratu deuskunez. Izan, bateatu guztiok gara santuak, Kristogan santutuak. Gure bizitza zuzenak izan behar dau bateoko santutasunari dagokion erantzuna.

Horregaitik da gaur izenbako eta altarebako santu guztien eguna. Kenedy, Estatu Batuetako lehendakariak, monumentu bat jaso eutsen “Gudari ezezagunei”; gehigarri hau gaineratuz: “Ezezagunak bai, baina ez Jaungoikoarentzat”.

Behin katekista batek itandu eutson ume bati: Zer da santu izatea? Ume horrek aurretiaz eukan amagandik jasota: Mezatan egoan baten, eleizako leihoetako beirate (vidriera) koloretsuetan agertzen ziran irudiak ikusi ebazan, eguzkiaren argitan dizdiz egiten ebela; eta hareek zer ziran itandu eutson amari. Santuak dirala, erantzun eutson amak. Hori gogora ekarriz, erantzun eutson umeak katekisteari: santua da argiak zeharkatzen dauan gizakia.

Ha bai erantzun betea eta argia! Horixe da santu izatea. Gizaki gardena (transparentea), Jainkoaren argiaren ispiluak, eten barik garbitzen diranak, goi argi hori hartu eta inguruan banatzen dabenak. Horra santua zer dan: JAUNGOIKOAREN ADISKIDEA.

San Bernardoren sentimentuak geugandu daiguzan: “Ospatu daigun Santu Guztien jaia, euren gomutea geurea izan daiten ahaleginduz, ez euren aintzarako. Nik neuk hauxe autortzen dot: Eurak gogoratzean, nigan gogoa sendotu dakidala, euren antzekoa izateko”.

# # #
#
#
# # #

Otoitza

 

Jainko Ahalguztidun betikoa,
Santu Guztien aintza eta irabaziak
egun berean ospatzea emoten deuskuzu;
horrenbeste laguntzaile ditugun ezkero,
emoiguzu ugari eskatzen deutsugun
errukia eta parkamena.








HEMEN NOZU, JAUNA

Hemen nozu, Jauna.
Zure izenean,
nahi dozun tokira joango naz.

Zure eskuetan ipinten naz.
Iluntasunean dabizanei argi egiteko
eta jota dagozanak bizi barritzeko,
zure fedearen lekuko egin nagizu.
Mundu honetan adiskidetasuna ereiteko,
zure maitasunaren lekuko egin nagizu.

Hemen nozu, Jauna, bialdu nagizu.
Ipini zure Hitza nire ezpanetan,
zure arintasuna nire oinetan
eta zure zeregina nire eskuetan.
Ipini zure Espiritua nire espirituan,
zure maitasuna nire bihotzean,
zure indarra nire ahultasunean
eta zure erabakia nire ezbaian.

Hemen nozu, Jauna, bialdu nagizu,
izaki guztiei errespetua eroatera,
pertsona guztiei zuzentasuna,
bakea herri guztiei,
bizitzeko poza eta zoriontasuna umeei,
ilusinoa katekista eta laguntzaileei
eta poza eta itxaropena nire egitekoei.
Amen.

# # #
#
#
# # #

Bertsoa

 

Agur senide laztanak
guraso ta aititamamak
eta gainerako danak!
Gugaitik jaio, hil ta bizturik
hor ta hemen dagoanak,
amaiturik gure lanak,
alkartu gaizala Jaunak
alkar hain maite garanak.

# # #
 

Alkartea Ospakizunean

 
<< aurrekoa



 


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue